Idurre Eskisabel

antropologoa, idazlea, feminista

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970eko azaroaren 11) kazetaria eta antropologoa da. EHUko kazetaritza irakaslea da. Batez ere generoa eta nazio identitatea landu ditu ikerketan.[1] Euskal izendegitik abiatuta genero eta nazio identitateak nola eraikitzen diren eta elkarri nola eragiten dioten aztertzen du antropologiaren eta komunikazioaren ikuspegitik. Hizkuntza, feminismoa eta euskalgintza ere jorratu ditu.

Idurre Eskisabel

Bizitza
JaiotzaBeasain1970eko azaroaren 11 (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, antropologoa, Euskalgintzaren Kontseilua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskalgintzaren Kontseilua

Twitter: idurreski Inguma: idurre-eskisabel-larranaga-00 Literaturaren Zubitegia: 997 Edit the value on Wikidata

Euskaldunon Egunkaria eta Berrian egin du lan. Berarentzat eta beste lankide batzuentzat Egunkaria kazetaritza eskola bat, feminismo eskola bat eta bizitza eskola bat izan zela adierazi izan du.[2]

Beste hainbat hedabiderekin ere kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Argia, Jakin, Goierritarra aldizkaria eta Goierri TB, besteak beste.

2022ko abenduaren 6az geroztik Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia da, Paul Bilbao Sarriaren lekukoa hartu ondoren.[3][4][5][6][7]

Lanak

Saiakera

  • Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara (SUSA, 2019) Lorea Agirre Dorronsororekin idatzia. 978-84-17051-36-5.[2] Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan. Egunkaria kazetaritza eskola bat adina feminismo eskola bat izan zelako guretzat, eta, horrekin, baita bizitza eskola bat ere.

Poesia

  • Goseak janak (2018, Susa)

Erreferentziak

Kanpo estekak