Iholdi Beristain

euskal abeslari eta aktorea

Iholdi Beristain Martinez (Portugalete, Bizkaia, 2000ko martxoaren 21a) euskal abeslari eta aktorea da.

Iholdi Beristain

Go!azen telesailean (2018)
Bizitza
JaiotzaPortugalete2000ko martxoaren 21a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAsti Leku Ikastola
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Lan nabarmenak
KidetzaElai-Alai Kultur Elkartea
Emaiok Euskara Taldea
Musika instrumentuaahotsa
IMDB: nm8850780 Edit the value on Wikidata

EITBko Bago!azeko 2017ko irabazlea izan zen.[1]

Biografia

Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Batxilergoko ikasketak. Asti Lekun zegoela, Emaiok Taldearen kide izan zen, ikastolako euskara taldea, beste kideekin batera, horien artean, Asier Alcedo bertsolaria.

Txikitatik euskal dantzak ikasten aritu da. Ballet, dantza klasiko, garaikidea eta modernoa ere ikasi ditu. Hainbat aurresku ta dantza suelto txapelketetan parte hartu du eta Ezkaixe dantzari taldearen partaidea da. Muskizko ikastolan dantza irakasle egon da. Etxean hasi zen abesten Iholdi, ta Portugaleteko bertso eskolara joan da. Txistua jotzen ikasi zuen lehendabizi, ondoren gitarra jotzen ere bai. Eta kantu eskolak ere jaso ditu. Musika barrua hustutzeko modua da berarentzat; sentimentu guztiak azaleratzen laguntzen dio.

Gustatzen zaizkion estiloen artean daude, popa, ska, soula eta baita baladak ere. Bere abestiekin jendearen bihotzera heldu nahi du.[2]

Go!azen txapelduna

Iholdirekin batera, Karmele Gurbindo, Iñaki Torralbo eta Maria Ereña iritsi ziren Zuriñe Hidalgok ETB1en aurkezten zuen saioko finalera. Finalaren lehen zatian Iñaki Torralbok Ed Sheeranen 'Thinking out loud' abestu zuen. Maria Ereñak Aerosmithen 'Cryin' aukeratu zuen, bere alde rockeroa erakutsiz. Karmele Gurbindo Janis Joplinen paperean sartu zen 'Me and my Bobby McGee' abestuz. Eta Iholdi Beristainek Adelen 'Someone like you' aukeratu zuen.

Lehen botazioaren ondoren, epaimahaiak Karmele Gurbindo eta Iholdi Beristain aukeratu zituen azken txanparako. Nor baino nor aritu ziren Portugaleteko eta Atarrabiako gazteak, bakoitza berak aukeratutako kanta banarekin: 'Aimer jusqu'a l'impossible' Iholdi Beristainek eta 'Who's lovin' you' Karmele Gurbindok.

Biek kritika oso onak jaso bazituzten eta Karmelek Xabier Saldiasek berriz ere negar egitea lortu bazuen ere, Iholdi Beristain izendatu zuen garaile epaimahaiak azkenean. Alex Sarduik, askorentzat epaimahaikide zorrotzena izan denak, "bere onena" eman zuela adierazi zion.[3]

Goǃazen eta ondorengo lanak

Goǃazen 4.0n Naia Badiolaren papera egin zuen, denboraldi horretan oinarritutako antzerki musikalean parte hartu zuen eta baita beste saio batzuetan ere, besteak beste gabon zahar gaueko saio berezian. Hurrengo denboraldian (Goǃazen 5.0) ere Naiaren papera egin zuen, eta antzerki musikalean parte hartu ez arren Bagoǃaz lehiaketako bigarren edizioan agertu zen coach gonbidatu gisa, baita Herri Txiki Kantari gabon gaueko saio berezian eta Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezian ere. 2019ko otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, Iholdik telesailari agur esan zion bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez eta hurrengo urtean ez zuela Goǃazen-en jarraituko eman zuen aditzera.[4]

2020an Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezian parte hartu zuen, eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz ekoitzitako Goǃazen etxean telesailean Naia Badiolaren papera egitera itzuli zen. 2020ko ekainean aurkezle lanetan hasi zen ETB 3ko Erronkan saioan.[5]

2021eko udazkenean Gazteak estreinatu duen eta Marmoka Films, Pimpi&nella Films eta Piszifaktoriak produktoreen "Daniel[a]" web serie digitalean [6] parte hartzen du "Ipar" pertsonaian eta Erromako Digital Media Festen emakumezko taldeko aktorerik onenaren saria irabazten du.[7]

2022 urtetik emanaldi musikatu batean aritzen da bere ahizpa Ibabe Beristainekin batera, euskarari buruzko bakarrizketa musikatu bat. Honekin batera "Etzigarriak" proiektuan gazteak eta euskararen etorkizunaz abesten dute.[8][9][10]

Bizitza pertsonala

Portugaleten bizi da. Bere ahizpa Ibabe Beristain dantzari eta musikaria da. Bere aita Román Beristain irakasle eta euskaltzalea da.

Filmografia

Telebista

UrteaIzenburuaPaperaKateaOharrak
2017-2019BagoǃazLehiakidea / Coach gonbidatuaETB 1Lehiakidea (2017, 10 atal)
  • Bagoǃaz 1.0, irabazlea (2017)

Coach gonbidatua (2018-2019, 3 atal)

  • Bagoǃaz 2.0 (2018, 2 atal)
  • Bagoǃaz 3.0 (2019, atal 1)
2017-2020GoǃazenNaia BadiolaETB 1Pertsonaia nagusia (2017-2019, 26 atal)
  • Goǃazen 4.0 (2017-2018, 13 atal)
  • Goǃazen 5.0 (2018-2019, 13 atal)

Gonbidatua (2020, 7 atal)

  • Goǃazen etxean (2020, 7 atal)
2018Gure kasaGonbidatuaETB 1Atal 1
2018Goǃazen 2018Bere buruaETB 1Gabon zahar gaueko saio berezia
2019Goǃazen 2019Bere buruaETB 1Gabon zahar gaueko saio berezia
2020Goǃazen 2020Bere buruaETB 1Gabon zahar gaueko saio berezia
2020ErronkanAurkezleaETB 3Ekain Ibargurenekin batera

Erreferentziak

Kanpo estekak