Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

Euskal Hirigune Elkargoko burua

Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako herriak (Eskiula eta Jeztaze salbu) biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoko burua da.

Euskal Hirigune Elkargoa


ELKARGOKO LEHENDAKARIA
Sorrera2017ko urtarrilaren 23a
ErakundeaEuskal Hirigune Elkargoa
Lehendakaria2017ko urtarrilaren 23tik
Jean Rene Etxegarai (UDI)
WebguneaWebgune ofiziala

Egun, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria Jean Rene Etxegarai beskoiztarra da.[1]

Lehendakariak, besteak beste, lehendakariordeak hautatzeko eskumena du eta beraz, hauek bete beharko dituzten funtzio zein eginkizunak zehaztekoa. Horretaz gain, Elkargoko biltzarrak zuzentzeaz arduratzen da. Hirigune Elkargoaren biltzar nagusia, Kontseilu Eragilea, Lehendakariak berak, lehendakariordeek eta kontseilari delegatuek osatzen dute, bertan, esparru guztiak koordinatzeaz arduratzen dira.[1]

Lehendakarien zerrenda

Euskal Hirigune Elkargoa 2017an sartu zen indarrean eta lehen lehendakaria, Jean Rene Etxegarai, 2017ko urtarrilaren 23an izendatu zuten Ipar Euskal Herriko erakunde politikoaren buruzagi.

Euskal Hirigune Elkargoa
LegegintzaldiaIrudiaLehendakariaAlderdia
2017-2020
Jean Rene EtxegaraiUDI
2020-orain
Jean Rene EtxegaraiUDI

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak