Irrati (hedabidea)

Irratia irrati-uhinen teknologia baliatzen duen haririk gabeko hedabidea da[1], publiko zabal bati zuzendua eta norabide bakarrekoa. Irratia mundu zabaleko hedabide ohikoenetakoa da, telebistarekin batera. Irrati-kate izeneko erakundeen bitartez, denetariko edukiak zabaltzen ditu, hala nola albisteak, musika eta aisialdiko irratsaioak. Irratsaio horiek entzuteko irrati-hargailu bat behar da. XX. mendearen bukaeratik irrati digitala[2] garatu zen, seinale analogikoan oinarritutako teknologia zaharraren aukera moduan. Aldi berean, Internet bidezko online irratiek ere zabalkuntza handia izan zuten. Azken urteotan podcast-ak ere ugaritu egin dira, eta gero eta lausoagoa da irratia eta podcast-en arteko marra.[3]

Irrati-estudio bat, non irratsaioak egiten diren.
Artikulu hau hedabideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irrati (argipena)».

Historia

Irratiaren historian Guglielmo Marconi, Nikola Tesla eta Aleksandr Stepanovitx Popov jotzen dira irratiaren asmatzailetzat, XIX. mendearen bukaeran; James Clerk Maxwell, uhin elektromagnetikoen teoria osatuz, eta baita Heinrich Hertz ere, irrati-uhinak aurkituz, jotzen dira irratiaren aitzindaritzat.

Irratigintzaren bilakaera eta gaur egungo egoera

Irratiak historikoki bilakaera zaila izan du; Frantzian monopolio egoeran egon da80. hamarkada arte eta Espainian hasieratik irrati publiko eta pribatuak egon diren arren, Euskal Herrian bezala errepresio gogorra jasan du. Duela gutxi hasi zen euskalirratigintza, hala ere, erabilera gorantza doa eta etorkizunera begira norabide berdina izango duela dirudi. Transmisio-sistema berriak eta digitalizazioak kalitate-hobetzeaekarri dute azken urteotan. Gero eta baliabide gehiago daude, xede-taldeak zehaztuagoak dira eta uhinak, kablea, satelitea eta internet erabili daitezke irratia entzuteko. Dena den, irratiaren etorkizuna kolokan dago, dema handiei aurre egin beharrean.

Europan lehen irratiak ezarri zirenetik mende erdi pasa den arren, garai hartakobizitasuna mantentzen du medio honek. Bere horretan diraute irratigintzaren jabegoareneta kudeaketaren inguruan agertu izan diren eztabaidak eta teknologikoki momentuko egoerara egokitzeko erakutsi duen ahalmena. Zerbitzu publiko gisa, estatuarenmonopolioaren mende, eta gerra arteko garaian sortu eta garatu izanak asko baldintzatu zuten irrati-telebistagintzaren bilakaera. Izan ere, Media in Basque (Arana, Edorta;Amezaga, Josu; Azpillaga, Patxi; 2010) liburuan aipatzen denez, “testuinguru politiko, ekonomiko, teknologiko eta sozial desberdinean aritu izan arren, antzerako bilakaeraizan du Espainiar Estatuan eta Frantziar Estatuan eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere”.

Frantziar Estatua

1837an telegrafiaren legea onartu zen Frantziar Estatuan eta horrekin helburukomertziala zuten irrati-etxeak abiatu zuten irratigintza.

1897. urtean Estatu frantziarreko lehenengo frogak burutu zituen Eugène Ducretet ingeniariak eta gutxira lehen irrati pribatua jarri zen martxan. 1922an, Radiolairratia sortu zuten, gero, Radio Paris izango zena. Honen ondoren berehala sortu ziren Radio Toulouse, Radio Lyon edo Radio Luxembourg bezalako beste asko.

Sektorea Estatuaren monopolio gisa definitu zen arren, publizitatearen bidezfinantziatu ziren irratientzako emisio-lizentziak banatu ziren. 1933an sortu zen Le Postenational eta urte berean irrati-hargailua izateagatik etxebizitzek ordaindu beharrekozerga ezarri zuten. Irrati-hargailuen kopuruak gora egin zuen denbora gutxian (1933an1’3 milioi eta 1939an 5 milioi) eta 12 irrati pribatu eta 20 irrati publiko zeuden (EdortaArana, 2008).

Bigarren Mundu Gerra bitartean propaganda zabaltzeko tresna ezin hobea izanzen. Gerra amaitu zenean gobernuak monopolio publiko lez definitu zuen irriatigintza;izan ere, irrati asko nazien alde jarri ziren eta Estatu frantziarrak osaera politiko etaadministratiboa behar zuen. Orokorrean sistema frantziarraren alde egin zuten irratipublikoek, baina, pribatuek, nazien aldeko jarrera erakutsi zuten. Horren ondorioz,estatuak sektorearen jabetza bereganatu eta irratigintza arautu zuen. Irrati hauetakoaskoren emisioa debekatzea izan zen erabakietako bat.

Geroztik Frantzia osorako irrati-zerbitzu iraunkor eta zabala ezartzeko pausoakemanten hasi zien eta horrela, Paris Inter (1946) sortu zen. Hedapen horren ondorioz,RTF erakundea sortu zuten (1959) eta 1963an zerbitzu guztiak zentralizatu ziren. Urtebat geroago sortu zen ORTF erakundea. Hirurogeigarren hamarkadan France I, FranceII eta France III kateei izena aldatu zitzaien, geroztik, France Inter, France Musiques etaFrance Culture izan ziren.

Irrati-hargailua izateagatik ordaindu beharreko zerga kendu zuten 1978an etaordutik telebistaren kanonaren bidez finantzatzen dira irratiak.

Liberalizazioaren aldeko mugimendua sendotu zenean, hainbat irrati libre sortuziren eta 1981an Mitterranden lehendakaritzarekin monopolioaren amaiera iritsi zen.Baina bitartean, irratigintza “periferikoa” izenekoa garatu zen. Alemaniatik (EuropeNo1), Monte Carlotik (RMC), Andorratik (Radio Andorra) emititzen zuten irratipribatuek irratigintzak Frantzian zuen indarra agerian utzi zuten eta pisu handia hartu zuten. Bigarren Mundu Gerra amaitzean debekaturik geratu ziren irrati pribatuak izanziren Frantziako periferian kokatu zirenak.

1981etik, irratigintza libreak giro politiko berrian aurkitu zuen aukera, baina,garapen teknologikoari esker garatu zen. FM-ak, hau da, maiztasun modelatuak irratiasko sortzeko bidea ireki zuen eta gainera, publizitatea emititzeko baimena jaso zuten.Maiztasun modelatuari esker ere, programazio formatuak ugaritu egin ziren.Gaur egun frantziar irrati-sisteman, Conseil Supérieur de l’Audiovisuelek(CSA) horrela araututa, irrati publiko eta pribatuak daude.

Irrati publikoak, hiru multzo handi ditu Radio France, RFO eta Radio FranceInternationale eta batez ere, telebistaren kanonarekin eta baimentzen zaizkionpublizitate bidezko sarrerekin finantzatzen da.

Irrati pribatuen artean berriz, bost irrati-eredu definitzen dira: irrati asoziatiboak(elkarteak, mugimendu sozialak ala kulturalak sortuak), komertzial lokalak, Estatuosorako irrati-kate telematiko batera lotuta dauden irrati komertzialak, irratitelematikoenbideragailu-lana egiten duten irratiak eta orotariko irrati komertzialak.

Irrati hauek publizitateaz bizi dira, baina asoziatiboak, diru-laguntza publikoa jasotzendute eta aurrekontuaren %20 arteko publizitateaz baliatu daitezke. Aipagarriak diraEurope 1, RTL eta NRJ talde multimediak.

CSA-en arabera lehiakortasunak eta irratien kopuruaren biderketak irratiekprogramazioetan formatu jakin batera jo behar izatea ekarri du.

Frantzian 2011 urtean zehar egingo dute telebista analogikotik digitalerakojauzia, Lurreko Telebista Digitala (LTD) ezartzean, irrati nagusiak bertatik jaso ahalkodira. Lurreko Irrati Digitala (LID) berriz, 2012 urterako dute aurreikusita. Hala ere,sareak Frantziako irrati gehienak eskaintzen ditu, irrati gehienek on-line zerbitzuaesakintzen baitute Internet bidez.

Espainiar Estatua

XX. mendearen hasieran emisio-maiztasun finkorik ez zuten irratsaioakemititzen hasi ziren Estatu espaniarrean, besteak beste, 1912an Madrilgo Radio Ibéricakzuzeneko musikaldiak eskaintzen zituen. 1924ean berriz, emisio-maiztasun finkoazuten irratiak sortu ziren, Radio Barcelona eta Radio España (Madril).

Denbora gutxian irratigintzak izaera komertziala bereganatu zuen eta Espainiakohiriburu handietan enpresa pribatu gisa sortutako irratiak zeuden. 1925ean Unión Radiosortu zuten Madrilen eta emisora horrek kate bihurtzeko bidean zenbait irrati berriaksortzeko ekimenak burutu zituen. Irrati honek, SER izena hartu zuen Espainiako GerraZibilaren ondoren.

Espainiako Gerra Zibilak agerian utzi zuen irratigintzaren balio militar, politikoeta komunikatiboa eta 1937an sortutako Radio Salamanca -geroko Radio Nacional deEspaña (RNE)- propaganda zabaltzeko tresna gisa erabili zuten. Gerra amaituta,frankismoak sistema publikoa eta pribatua elkar lotuta mantendu zituen, lizentziakemanez eta edukietan zentsura aplikatuz. Aipatutako SER kateaz gain, CompañíaIntercontinental eta Rueda de Emisoras Rato sortu zen eta erregimenaren eskutik RNEzgain, Red de Emisoras del Movimiento, Cadena Azul de Radiodifusión eta Cadena deEmisoras Sindicales jaio ziren. 1953an, Vatikanoarekin sinatutako akordio bati esker,parrokietako 200 irrati sortu ziren, beranduago COPEn eta Cadena de Ondas Popularesensortu zirenak.

Orduan RNEk zuen irrati-albistegiak emititzeko monopolioa eta egoera ez zenaldau Franco hil arte. Honen ondorioz, irrati guztiek, egunean hirutan konekxioak egitenzituzten RNErekin. Informazio-zerbitzuak debekaturik egon ziren 1977 urtera arte.

FMa ezartzean eta Europan irratigintzaren ordenaketa teknikoa egin zenean,irrati-panorama berria gauzatu zen espainiar Estatuan. Besteak beste, RNE, REM, CAReta CES kateak RTVE ente publikoaren inguruan batu ziren. Garai berean, SER, RATOeta COPE kateei Antena 3 eta Radio 80 gehitu zitzaien. Garai hartan irrati pribatuensistema osoa gutxi batzuen esku geratu zen.

Irrati libreak frankismoa bukatuta sortu zuren eta FM lizentziak lortu zituztenakkate priabatuetara batu ziren. Hau da, kontzentrazio-joera eman zen. Orokorreanirratigintza informatiboaren garaia zela esaten da.

Autonomia estatutuen itzalpean, 1983 inguruan EAEk (Euzko Irratia),Kataluniak (Catalunya Ràdio) eta Galiziak (Radio Galega) irrati publikodeszentralizatuak sortu zituzten. Haien ondotik beste asko zortu ziren; besteak beste,Onda Madrid (1986), Canal Sur de Radio (1987), Canal 9 Radio (1989)...

90eko hamarkadan irratien kontzentrazio joera areagotu zen eta taldemultimedien inguruan batu ziren haietako asko. Oligopolio horren aktore nagusiak,Unión Radio (Prisa eta Godó), Onda Cero (Telefónica Media) eta Unión Ibérica Radio-Radio España (Planeta) ziren.

Espainiako irratigintza pribatua eta publikoa eskutik lotuta sortu eta garatu dira.Lehenengoak, publizitateaz finaziatzen da eta kapitalaren kontzentrazioa eta multimediagarapenaren bidetik garatu da. Estatu osorako emisioak lehenetsi eta formatuarenborrokan egon dira beti. Irratigintza publikoa berriz, diru publikotik bizi da eta Estatuosokoari dagokionez nahiko zentzalista izan da. RNE irratia da publiko nagusiena, halaere ez da bakarra. Irrati kate hau, publizitaterik emititzen ez duen irrati bakarra da,Espainiako Irrati Telebista Estatutuak horrela aginduta. Autonomia erkidegoetansortutakoak izan dira eta bertako hizkuntzak, gertuko audientzia eta emisio-propioakdituzte. Irrati hauek garrantzi handia lortu dute zenbait tokitan, besteak beste,Katalunian Catalunya Ràdio-k adibidez. Udal-irratigintza desagertuz joan da apurkaapurka eta egun Katalunian, Andaluzian eta Aragonen du indar-apur bat. Hala ere, 500baino gehiago zeuden martxan 2008 urtean.

Jabegoaren kontzentrazioak irrati eskaintza formatu gutxi batzuen inguruan artikulatzea eta audientzia gehiena formatu horiei erantzunez bereganatu izana eragindu. FMaren ekarpenari esker iritsi zen Espainiara irratigintzaren espezializazioa,geroztik teknologiaren aurrerapenei esker, digitalizizazioa eta internet bidezko irratiagaratu dira. 1995etik aurrera, hainbat irrati internetez zabaltzen dira (Ribes, 2001) etaeduki asko interneterako bereziki sortuak izaten dira.

Espainiar irratigintzako irrati gehienak interneten bidez entzun daitezkezuzenean eta 2010 urtean Lurreko Telebista Digitala (LTD) ezarri zenetik, telebistahargailu guztietatik ere jaso daitezke Espainiako irrati nagusiak. Sareak, abaintaila ugariekarri ditu irratigintzara. Esanguratsuenak elkareragina (chatak, posta elektronikoa,eztabaidak...) eta irratia nahieran zerbitzua dira, azken honen bitartez, entzun nahi direnedukiak aukera daitezke. Internetek hipertestualitatea (esteken bidez lotutako edukiezosatutako testu ez lineala) eta multimedialtasuna (audio, irudi eta soinua nahasten dituenedukiak) garatzeko aukera ekarri du.

Lurreko Irrati Digitala (LID) berriz, 1999 urtean adostutako “Plan TécnicoNacional de la Radiodifusión Sonora Digital Terrenal”-arekin ezarri zen. Digital AudioBroadcasting (DAB) europar sistema ezarri zen (ikus 6. atala, «Etorkizuneko demak»), baina arrazoi teknologiko eta ekonomiak zirela medioez zuen tokirik aurkitu merkatuan. RNE, SER, COPE, Onda Cero, El Mundo Radio etaRadio Marca irratiak entzun daitezke LID sistemaren bidez eta 2016rako guztiz ezarritaegongo dela dio VivoRadio webguneak.

Euskal Herria

Radio San Sebastián (1924), Radio Club de Vizcaya (1925) eta Radio Vizcaya (1925) izan ziten emititzeko baimena jaso zuten lehenego irratiak, baina geroztik, baziren “haririk gabekoaren” emankizunak. Euskal irrati hauek laster batu zirenlehenago aipatutkao Unión Radiora.

Legedia estatal eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz 1930. hamarkada nahasia izan zen eta irrati asko sortu ziren. Hala ere, frankistek agintea eskuratu ahala irratiakbereganatu eta propaganda egiteko tresna lez erabili zituzten.

Errepublikazaleek, gerra bitartean eta amaituta ere, erbestean sortutako irratiak erabili zituzten. Aipatzeakoak dira Radio España Independiente (1941) eta Euzkadi Irratia (1946). Azkeneko hau, Iparraldetik hasi zen emititzen eta geroago Venezuelatikeman zion hitza abertzaletasunari. Euskara erabiltzen zuen irrati hau 1977an desagertuzen.

Irratiaren bidez, informazio-tresna, hedabideen eremu-publikoaren zaintza etaedukien inguruko kontrola eskuratu zuten Estatu frantziar eta espainiarrak, Bigarren Mundu Gerra eta Espainiako Gerra Zibilaren osotean. Lehen aipatu dugun bezala, biekjo zuten monopoliorako bidean eta Francoren erregimenak irratigintza pribatua onartubazuen ere Gutierrezek dionez “garaileen esku geratu den informazioaren etaentretenimenduaren monopolioa”.

Euskal Herrian oso nabarmena izan zen irratien kontzentraziorako joera. Bihamarkadaz Radio Nacional de Españara batu ziren irrati gehienak eta Donostiatikemititzen hasi zen 1963an. Beste testuinguru politiko batean, baina urte berean, RadioFrancek emisore bat ireki zuen Baionan eta noizbehinkako emisioez Euskal Herri osorairisten zen.

Egoera hori izanda Eliza katolikoak parrokien irratiak sortu zituen, bere baloreakirratigintzaren bidez zabaltzeko. Horrela sortu ziren Segura Irratia (1956), Arrate Irratia (1956) Iruñekoa (1959) eta Donostiakoa (1962). Irrati hauetan euskarak oso leku txikia zeukan, hala ere, besteetan baino handiagoa zen.

Berrikuntza teknologiko eta arautegikoak bizi zituen irratigintzak 70eko hamarkadan. FMaren garapenarekin emisora pribatuen kopuruak gora egin zuen. 1982-1983an, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi irrati autonomikoak sortu ziren eta EuskoJaurlaritzak bultzatuta Donosti eta Bilbotik hasi ziren emititzen. Egoera politiko etasoziala kontuan hartuta ulertzekoa da garai hartan gertatutako irrati libreen ugaritzea.Ipar Euskal Herrian, besteak beste, Gure Irratia (Lapurdi, 1981), Irulegiko Irratia (1982) eta Xiberoko Botza (Maule, 1985) irratiak zeuden eta 1985ean Radio France-Pays Basque sortu zen.

Irrati komertzial asko multimedia-taldeetan txertatu ziren eta horren ondorioz, lehenaipatu dugun bezala, programazioak eta edukiak kateatu ziren. Euskal Herrian garrantzi handia dauka irratigintza publikoak, hala ere, bere lekua aurkitu dute emisio-eremutxikiko irratiek.

Gaur egun, hiru eredu handitan sailka daitezke euskal irratiak: irratigintza komertziala, publikoa eta elkarte edo gizarte mugimenduak sustatutakoa. Irrati komertzialei dagokionez, esanguratsuena Bizkaia Irratia da, baina, Gipuzkoako Loiola-Donostia Herri Irratiak eta Arrate Irratia eta Nafarroan Xorroxin Irratia ere aipa daitezke. Eremu honetan Euskal Herria Irratia dago, baina hau, urteak daramatza emititzeko lizentzia lortu nahian.

Publikoei dagokienez, bi mota ezberdin aurki daitezke. Alde batetik Eusko Jaurlaritzarenak direnak (Euskadi Irratia eta Gaztea adibidez) eta bestetik udalemisoreak. Azkeneko honetan adibide anitz daude: Oñati Irratia, Arrasate Irratia,Oiartzun Irratia, Esan Erran...

Azken ereduari dagokionez, aipatzekoak dira Hegoaldeko Matrallako, Txapa irratia, Tlanttakun, Arrakala, Bilbo Hiria, Irrintzi edo Molotoff. Hauek euskera hutsean dabiltza, baina elebitan aritzen direnak ere badaude, besteak beste, Hala Bedi, Eguzki eta Garraxi Irratia. Irratihauetako batzuk eta Iparraldeko beste batzuk 2001 urtean Arrosa sarea sortu zuten.Honen bitartez emisio-orduak osatu ahal izatea ziurtatzen dute.

Iparraldeko irratigintza kontuan hartuz, Gure Irratia, Irulegiko Irratia edo Xiberoko Botza dira aipagarriak. Hiru hauek Euskal Irratiak deitura orokorra erabiltzen hasi dira.

Teknologia berrien aurrerakuntza irratigintzara ere iritsi da, eta irratia.com izeneko plataforma horren adierazle da. Interneten bidez abiatu zen 2000ko azaroan, musika kanalak eta zuzeneko emankizunak saretik eskaintzen, gerora podcast egiten hasiz eta Bilbo Hiriaren baitako irratsaio bihurtuz. Egun, beste irrati gehienek ere online entzuteko aukera dute sarean eta Hego Euskal Herrian nagusi diren irratiak (euskarazko publikoak barne) LTDren bidez erejaso daitezke.

Araubidea

Frantzian, 1982. urtera arte irratigintza monopolio publikoa izan zen, eta irrati“periferikoen” eragina jasan zuen. Alde batetik irrati publikoa zegoen (Radio France, RFO, RFI). Bestetik, estatu frantziarrez beste aldekoa (Europe No 1, RMC, RTL…).

Geroago, irratiek liberalizazioa lortu zuten FMaren eskutik. Izan ere, komunikazioaskatasunaren gaineko legea ezarri zen; 86- 107 legea, hain zuzen ere. CSA (ConseilSupérieur de L’Audiovisuel) sortu zen; ikus-entzutezko mundua arautzeko.

Espainian ordea, sistema mistoa egon da irratia sortu zenetik. Alde batetikpublikoa edo estatala (RNE eta irrati instituzionalak) eta bestetik, pribatua (UnionRadio, COPE, Radio Iberica, Cadena Rato…). Baina estatu espainiarrean ere, FMareniraultzak eragina izan zuen irrati arauketan. Dena den, ez zen inolako erakundearauemailerik sortu.

  • 1980. urtean, Irrati eta Telebistaren estatu legea ezarri zen
  • 1979- 83- 89 eta 1998an plangintza teknikoak egin ziren.
  • 1991ean Udal Irratiei bidea ireki zitzaien.
  • 1999- 2000n irratigintza digitala sortu zen.

Hauez gain, lizentzia berriak onartu ziren:

  • 1981ean Estatuak aurreko taldeak indartu eta berriak sortu zituen

(Antena 3 eta Radio 80).

  • 1982tik aurrera irrati autonomikoak onartu egin ziren.
  • 1983an gatazka bat sortu zen Estatu eta Autonomi Erkidegoen artean.

Ondorioz, ez da lizentzien muga betetzen eta irrati asko legez kanpo geratzeaz gain,lizentzia gabe geratu dira. Horren adibide garbia da Euskalerria Irratiari gertatu zaiona.Euskal Herriaren banaketa administratiboa dela eta Frantzia eta Espainiako arauketajarraitzen dute irratiek.

Garrantzi ekonomikoa eta egituraketa industriala

Frantziar Estatua

Frantzian, Radio France International da irrati kate publiko nagusia. Hau 18 hizkuntzatan dago entzungai, munduan zehar 40 eta 45 milioi pertsonako audientzia duelarik. Oro har, Afrikarrei zuzenduta dago nazioarteko mailan. Hala ere, Espainia eta Hego Amerikan ere entzuten da orain. RFIk 24 ordutan entzungai dauden 3 seinale propio ditu: RFI Monde, RFI Musique eta RFI Afrique.

Arlo pribatuan berriz, lau dira irrati igorle nagusiak. Europe 1 Communication(Europe 1, Europe 2, RFM…), Radio- Télévision de Luxemburg (RTL, RTL 2…), Radio Montecarlo (RMC) eta NRJ (NRJ, Nostalgie…).

Espainiar Estatua

Espainian, irrati igorleak kateetan taldekatzen dira; honetariko bakoitzak programazio propio bat duelarik.[5]

Normalean, irrati kateak komunikazio talde handien menpe daude. Hauetariko askok, irratiez gain, telebista kate eta egunkariak ere badauzkate. Baina digitalizazioarensortzearekin batera irrati asko interneten bidez entzun daitezke munduko edozein lekutan segundo batzuen atzerapenarekin bada ere. Hala eta guztiz ere, momentu honetan, estatuan legezko 3000 kate daude eta irrati digitalaren asmakuntzarekin, zenbakia areagotuz doa. Erdiak publikoak dira, eta beste erdiak hainbat kate pribaturen menpe daude.

Irrati publikoak udalekoak, autonomikoak eta estatukoak dira. Estatuak, lizentziak ezarri eta frekuentziak administratzen ditu. Hala ere, lizentzia hauek batzuetan komunikabidea kontrolatzeko arma gisa erabiltzen dira.

Bestalde orotariko irratiak eta irrati tematikoak bereiz genitzake. Orotariko irratiek mota guztietako edukiak lantzen dituzte. Albistegia, kirolak, entretenimendua, kultura, etab... Irrati tematikoek ordea, gai baten ingurukoprogramazioa eskeintzen dute. Hauek, audientzia mota jakin bati zuzenduta daude etanormalean musika eta informazioa tartekatzen dituzte.

Irratigintza pribatua hiru irrati kate nagusiez osatzen da: SER (Union Radio), COPE eta Onda Cero. Hala ere, presentzia txikiagoa duten beste bi kate daude: Radio Voz eta Radio España.

Hirugarren irrati mota bat ere badugu, irrati mistoa. Hauetan, orotariko irratikoprogramazioa eta musika tartekatzen dira. Normalean, tokiko irratietako edukietan ematen da irratia egiteko estilo hau.

Espainiako irrati publikoa, Radio Nacional de Españak eta 7 kate autonomikok ordezkatzen dute.

RNEk[6], orokorrean gazteleraz eskaintzen ditu eduki guztiak eta orotariko edukiak lantzen ditu. Hala ere, Radio Nacional de Españak zenbait kate ezberdin ditu etabakoitzak gai bat garatzen du.

  • Radio Nacional: Orotariko gaiak lantzen dituen irrati publikoa da. Estatu osora

zabaltzen da.

  • Radio Clásica: Musika klasikoan zentratzen den emisora kulturala da.
  • Radio 3: Orotariko musika lantzen duen katea da. Popa, Rocka, munduko

musikak, musika elektronikoa, Jazza, Bluesa, HipHopa eta Funka lantzen ditu.

  • Ràdio 4: katalanez emititzen den irrati publikoa da. Orotariko gaiak lantzen

ditu, beti ere, Kataluniakoak badira.

  • Radio 5: 15 minutuero albisteak eskaintzen dituen katea da. Aktualitatea eta

berehalakotasuna dira Radio 5en bereizgarri.

  • Radio Exterior: Nazioartera zabaldutako irratia da. Gazteleraz, arabieraz,

ingeleraz, errusieraz, frantsesez portugesez... eskaintzen dituzte edukiak.

  • Catalunya Ràdio: Ia programazio guztia katalanez eskaintzen da eta orotariko

edukiak eskaintzen ditu. (Tot gira, Solidaris, Mans, Converses...)

  • Onda Madrid: Programazioari dagokionez, hurbileko entzuleei zuzendutako

albiste eta kirolei buruz hitz egiten da. (Hoy en Madrid, El Partido de la Una,En juego, La Batuta Magica...)

  • Radio Galega: Programazioa orotarikoa da eta gehienbat galizieraz eskeintzen

da. Hala ere, irrati mistoa dela esan genezake programazio musikal pixka battartekatzen duelako.

orotarikoa eskaintzen du.

  • Canal Sur: Andaluziako orotariko irratia da. Magazinak, programa kulturalak,

lehiaketak, musika, kirolak eta albistegia tartekatzen ditu. Gainera, ikusleenpartehartze zuzena bultzatzeko zuzeneko konesioak egiten dituzte telefonoz.(Andalucia habla con Olga, La calle de enmedio, El Pelotazo, El llamador...)

  • Canal 9
  • Onda Regional de Murcia: Murtziako orotariko irrati da. Programen artean,

magazinak, albistegiak, kirol emanaldiak eta eztabaidak ditu.

Irrati komertzialak ere aurki daitezke estatu espainiarrean. Hauek, helburuekonomikoak dituzten irrati enpresak sustatzen dituzte eta finantziazioa publizitatearenbidez lortzen dute.

Euskal Herria

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko irratia»

Euskal Herriko irratiari dagokionez, egoera ezberdina dago Iparraldean eta Hegoaldean.

Iparraldean, estatu mailako pribatuak daude entzungai; Frantziako estatukoprobatuak, hain zuzen ere. Halaber, estatu mailako publikoak ere badaude. Hauek ereFrantzian entzuten diren irrati igorle pribatuak dira.

Hauez gain, tokiko irratiak ere entzun daitezke, baina, leku jakin batzuetan bainoez. Horien artean daude: Antxeta Irratia, Gure Irratia, Irulegiko Irratia, LapurdikoIrratia, Mendililia Irratia eta Xiberoko Botza. Antxeta Irratia, Irulegiko Irratia, GureIrratia eta Xiberoko Botza Euskal Irratiak elkartea sortu zuten 1997 urtean. Elkarte honen bitartez emisio orduak betetzeko gai dira irratiak.

Gainontzeko Euskal Herrian, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan, besteirrati egituraketa bat dago. Hemen, udal irrati ugari daude; izan ere, herri askok beren irrati propioa dute. Elorrion, Anboto Irratia; Arrasaten, Arrasate Irratia; Getxon, Getxo Irratia; Bermeon, Itsuki Irratia; Idiazabalen, Zirika Irratia…

Bestalde, irrati libreak ere daude: Arrate Irratia, Bizkaia Irratia, Euskalerria Irratia, Planet Radio... Euskal Herriko irrati libre gehienak Arrosa sarea osatu dute. Sare honen bitartez emisio orduak betetzeko gai dira, edukia amankomunak eskaintzen dituztelako irratiek.

Azkenik, bestelako irrati txikiak sailka daitezke. Bi dira igorle nagusiak: NGR (Radio Nervion eta Radio Gorbea) eta Herri Irratia (Herri Irratia Donostia, Herri Irratia Loiola, Herri Irratia Indautxu, Herri Irratia Arana).

Garrantzi soziala

Adituen iritziz, irratiaren garrantzia medioak berak du, beste hedabide batzuekbaino hurbiltasun handiagoa ematen baitu. Telebista, egunkari eta abarrekin ez bezala,irratiarekin dugun harremana intimoagoa izan ohi da. Horrek badu bere eragina:entzuleek fidagarritasun handiagoa ematen diote irratiari, edo, behintzat, kasu gehiagoegiten dio han esandakoari, beste medio batzuetatik jasotakoari baino. Horrek osoboteretsu bihurtzen du irratia.

Horrek badu eragina publizitatean ere. Irratiko publizitate kuñak oso eraginkorrakizan ohi dira. Batetik, entzuleak medioarekin duen harreman intimoagatik, eta medioariematen dion fidagarritasunagatik. Bestetik, irratiak 24 orduz emititzeko aukera ematenduelako, eta, ondorioz, posible da gure publizitate kuña guri gehien komeni zaigunorduan sartzea. Horrela errazagoa izango da iragarki hori zuzenduta dagoen publikozehatzarengana ailegatzea. Gainera, irrati bidezko publizitatea jasotzeko ez dago arretaberezirik jarri beharrik. Esaterako, telebistako edo egunkariko iragarki bati erreparatuegin behar zaio, mezua jasotzeko; arreta eskatzen du. Aitzitik, irratitik datorkigunmezua aise jaso dezakegu beste zerbait egiten ari garen bitartean. Faktore horiek guztiekoso erakargarri bihurtzen dute irratia publizitatean inbertitu nahi dutenentzat, eta, noski,publizitatetik jasotako dirua oso ondo datorkio irratiari.

RAB enpresak Erresuma Batuan egindako ikerketa batek publizitateareneraginkortasuna aztertu zuen irratian, eta Radio Advertising Efectiveness for Dummies izeneko txostena kaleratu zuen. Txosten haren arabera, irratiko publizitateareneraginkortasuna telebistakoarena baino apur bat txikiagoa da (3/5), baina gastua askozere txikiagoa (1/7). Zer esan nahi du horrek? Bada, prezio berdinean, lau aldizeraginkorragoa dela irratiko publizitatea, telebistakoa baino.

2003. urtean, berriz, "Sales multiplier" (multiplicador de ventas) izeneko txostenakaleratu zuten. Ikerketa hartan irratian publizitatea zuten 17 enpresaren salmentakaztertu zituzten, eta enpresa bat %30eko irabaziak izatera heldu zen. Bataz-beste,irratiko publizitateari esker enpresek %9ko irabaziak izaten dituztela ikusi zutenikerketan.

Bestalde, irratian parte hartzen duten entzule kopurua oso altua da, telebistanparte hartzera ausartzen direnak baino gehiago dira. Horixe izan daiteke irratiakeskaintzen duen gertutasunaren adierazgarri.

Gainera, maila sozial guztiek dute eskuragarri irratia; ez da aberatsen kontuasoilik. Hegoameriketako leku askotan, esaterako, irratia da biztanleek komunikatzekoduten bide bakarra. Beste medioekin konparaturik, askoz ere merkeagoa da irratia.Funtsean, nahikoa da gailua erosita. Hortik aurrera, irratia piztea besterik ez da beharkanal guzti guztiak entzun ahal izateko.

Bestalde, irratia leku guztietan entzun daiteke: etxean, autoan, lanean, kirolaegiten dugun bitartean… anitzak dira irratiaren erabilerak. Izan ere, gero eta txikiagoak,mugitzeko errazagoak eta erabiltzeko sinpleagoak dira irratiak. Hala, astapenetan irratiataldeetan entzuten bazen (normalean familia osoak batera entzuten zuen), orain pertsonabakartien lagungarria bihurtu da, bai fisikoki eta bai moralki. Salto handia eman du,beraz, irratiak.

Lehen esan dugun bezala, fidagarritasun handia dugu gehienok irratian.Ondorioz, irratiak ematen dituen albisteei ere fidagarritasuna ematen diegu. Horrekbadu beste arrazoi bat ere: berehalakotasuna. Telebistak eta, batez ere, egunkariek ezbezala, irratiek unean uneko informazioa emateko aukera dute, eta entzuleak asko baloratzen du hori. Gertakari garrantzitsuren bat gertatzen denean argi ikusten da hori,irratiaren audientzia ikaragarri igotzen baita, jendeak momentuko informazioa nahibaitu, azken orduko datuetan oinarritutakoa. Hala, berrien atala izaten da normaleanirratiek audientzia maila altuena lortzen duten eguneko ordua.

Ahotsak ere garrantzia handia du irratian. Jendeak segituan identifikatzen duirratiko esataria bere ahotsagatik, eta askotan lotura estua sortzen da. Entzule askok familiakotzat hartzen dute irratiaren beste aldean entzuten duten ahotsarekin, eta horrekleialtasun handia sortzen du. Ahots bati leiala den entzuleak fidagarritasun handiagoaematen dio hark esandakoari.

Etorkizuneko demak

Digitalizazioa

FM seinalea aurrerapen handia izan zen bere garaian (AM seinalearen aurreankalitate hobea zuelako), baina hura sortu zenetik kanal ugari sortu dira irratian,ikaragarri. Hori dela eta, FM txiki geratu da hainbeste kanalentzat, eta horrek nabarmenkalte egiten dio irrati seinalearen kalitateari. Arazo horri aurre egiteko, 1995. urteanDAB sistema estandarra sortu zuten Europa osorako, sistema digitala. Oraingoz,herrialde batzuetan bakarri zabaldu da DAB sistema, eta oraindik analogikoak erefuntzionatzen du. Dena den, posible da etorkizunean irrati digitala gailentzea, eta irratianalogikoa bertan behera gelditzea, orain dela gutxi telebistarekin gertatu den bezala.

Gaur egun, Espainiako irratien %50 inguru da digitala, baina Belgikan, esaterako, %98.Irrati digitala entzun ahal izateko, gailu berezi bat behar da, seinale digitaladekodifikatzen dakiena. Hortaz, gailu tradizionalekin ezingo genuke irrati digitalaentzun. Gailu digital horiek, ordea, oso garestiak dira oraingoz. Hori bai, hartzailedigitalekin seinale analogikoa ere entzun daiteke.

Baina zein abantaila ditu irrati digitalak?Bada, irrati digitalaren bidez transmititutako audioak askoz kalitate hobea duanalogikoak baino, eta ez da interferentziarik gertatzen. Horrez gain, seinalea ez daaldatzen leku batetik bestera joatean, beraz, beste probintzia batera goazenean,esaterako, ez daukagu irratia frekuentziaz aldatzen ibili beharrik. Gainera, irratidigitalak parte hartzea ere sustatuko luke. Izan ere, audio bidezko mezuak bidaltzeaz gain, posible da, adibidez, entzuten ari garen musika taldearen informazioa irratiaren pantailan bertan ikusi ahal izatea.

Internet

Audientziak aztertu ditugunean ikusi dugun bezala, interneteko audientziaetengabe gora egiten ari da, bestelako medioek bere horretan mantentzeko ereikaragarrizko ahaleginak egin behar dituzten garai hauetan. Argi dago, beraz, internetdela etorkizuneko medioa, eta gainontzeko medioek, irratiak barne, bi aukera baino ezdituzte: internetek audientzia kentzen uztea, edo eurak ere internetera egokitzea, etamedio hori baliatzea.

Orain arte interneterako saltoa eman duten irratiek zera egin dute, eurenprogramazioa, betikoa, interneten bidez emititu, aldatu gabe. Hau da, zerbitzu beraematen zuten, baina beste medio bat erabilita. Baina hori ez da nahikoa.

Interneteko medio digitalek, bai irratiek, baita bestelakoek ere (telebista, egunkari…), sareak ematen dituzten aukera guztiak baliatu behar dituzte erabiltzaileak eurenganatzeko. Ez da nahikoa irratirako pentsatutako edukiak interneten bidezzabaltzea. Interneterako apropos sortutako edukiak behar dira, eta horretarako kontuanizan behar da multimediatasuna, besteak beste.

Gaur egun, zaila da bereiztea sarean dauden medioak irratiak, telebista kateakedota egunkariak diren. Izan ere, egunkari digitalek irudiak, bideoak eta audioak sartzen dituzte edukietan. Era berean, irratiak audioaz gain testua ere sartzen du bere edukietan.

Horixe da multimediatasuna. Interneteko komunikabideek eskura dituzten medioguztiak erabiltzen dituzte hartzaileei ahalik eta zerbitzu osoenak eskaintzeko. Hortaz, hori ere dema handia da irratiarentzat.

Audientziaren zatitzea

Irrati kateen ugaritzearen ondorioz, audientzia erabat zatitu da. Beraz,audientziaren zein zatiri zuzendu, eta zati horren eskari eta beharrei erantzuten jakitea izango da irratien etorkizuneko beste dema bat. Horren adibide, gero eta kateespezializatu gehiago sortzen ari dira: musikari buruzkoak, kirolaren ingurukoak… etaaudientzia maila ere gehiago igo da halako kateetan, gai orokorreko kateetan baino gehiago.

Irrati lokalak eta erkidegoetakoak ere gero eta gehiago dira. Izan ere, lurraldejakin bateko jendearen interesari erantzuten diote halako kateek.

Irrati-kateak

Euskarazkoak

Sakontzeko, irakurri: «Euskarazko irrati kateak»

Euskarazko kateen artean, "Euskadi Irratia" hedatuena da Hego Euskal Herrian, "Gure Irratia" Ipar Euskal Herrian den heinean.

Kate espezializatu bakarra "Euskadi Gaztea" da, musika arlokoa.

Erdarazkoak

Gaztelaniazkoen artean, "RNE", "SER" eta "COPE" entzunenen eta beteranoenen artean ditugu.

Frantsesezko aipagarriak ditugu, bestela, "Radio France" eta bere taldekoa den "France Bleu" ("France Bleu Pays Basque" Ipar Euskal Herrian), besteak beste.

Azkenik, ingelesezko "BBC"koak nabarmentzekoak dira.

Irrati-esatariak

Euskal Herriko euskal esatari ospetsuen artean ditugu Joseina Etxeberria, Arantxa Iturbe, Jaime Otamendi, eta Joseba Zubimendi, besteak bete. Erdal esatarien artean, berriz, nabarmenak ditugu Mariano Ferrer eta Iñaki Gabilondo.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak