Iruñeko planetarioa

Iruñeko planetarioa Nafarroako Iruñea hiriburuko zientzia eta teknologiaren hedapenerako kulturgune bat da.

Iruñeko planetarioa
Iruñeko planetarioaren eraikina Yamaguchi parkean dago.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′32″N 1°39′54″W / 42.809°N 1.665°W / 42.809; -1.665
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1993
Inaugurazioa1993ko azaroaren 26a
Arkitektura
Webgune ofiziala

Historia

1993ko azaroaren 26an inauguratua izan zen. Nafarroako Gobernuaren eskutik eraiki zen. Planetario de Pamplona, S.A. enpresa publikoak kudeatzen du eta zuzendaria Javier Armentia astrofisiko gasteiztarra da.

Deskribapena

Eraikina estilo modernoan diseinatu zen, baina proportzio klasikoak mantentzen ditu. Adreilu gorriz egindako zilindro batek eta paralelepipedo batek osatzen dute[1]. Hogei metroko diametroko kupula du, munduko handienetako bat, Tornamira eraikinean. Izarren proiektoreaz gain, beste 70 proiektore eta ikus-entzunezko sistema ere dauzka.

Atalak[1]:

  • Erdisotoa: 1.723m2-ko azalera du eta bertan lantegien gela, bi ikasgela eta liburutegia daude.
  • Lehen solairua: 1.945m2-ko azalera du eta erabilera anitzeko harreraren inguruan antolatzen da. Tornamira izeneko proiekzio gela, erakusgela nagusia (400m2), denda eta 240 ikusle har ditzakeen hitzaldietarako erabiltzen den aretoa daude[2].

Planetarioa Yamaguchi parkean integraturik dago, Mendebaldea auzoan[3].

Aktibitateak

Erakusketaz gain, hainbat jarduera eskaintzen dira; hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak, batzarrak, erakusketak, ekitaldiak, lantegiak, kontzertuak, mintegiak...[1]

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea