Itsas Armada Garaiezina

Itsas Armada Garaiezina —ingelesek jarritako izena— edota Itsas Armada Handi eta Txit Zorionekoa —espainiar erregeak jarritako izena; gaztelaniaz La Grande y Felicísima Armada1588an Anglo-Espainiar Gerran zehar Ingalaterrako Erresuma inbaditzeko asmoz Filipe II.a Espainiakoak hornitu zuen itsas-gudarostearen izena da.

Itsas Armada Garaiezina
Anglo-Espainiar Gerra (1585-1604)
Espainiako Itsas Armadaren Porrota, 1796ko Philippe-Jacques de Loutherbourgen margolana.
Data1588ko abuztuaren 8a
LekuaMantxako kanala, Gravelines udalerritik hurbil, Frantzia (antzina Herbehereen jabetza)
Koordenatuak50°10′00″N 4°15′42″W / 50.1667°N 4.2617°W / 50.1667; -4.2617
EmaitzaIngelesen garaipen taktikoa
Gudulariak
Ingalaterra Ingalaterrako Erresuma
Probintzia Batuak
Espainiar Inperioa
Portugalgo Erresuma
Buruzagiak
Charles Howard
Francis Drake
Walter Raleigh
John Hawkins
Martin Frobisher
Lord Henry Seymour
William Winter
Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga (Medina-Sidoniako VII. Dukea)
Alexandro Farnese (Parmako Dukea)
Juan Martinez de Rekalde
Miguel Okendo
Martin Bertendona
Indarra
34 gerraontzi
163 merkantzia-ontzi
Probintzia Batuetako 30 ontzi (itsasguduan ez ziren sartu)
2.000 kanoi
20.000 gizon
20 galeoi
4 galera
4 galeaza
25 hulk
35 nao
10 karabela
11 zabra eta pinaza
20 patatxe
2431 kanoi
30.000 gizon
Galerak
6000-8000 hildako
400 zauritu
60 ontzi ondoratuak
15000-20000 hildako
800 zauritu
397 preso

Espainiarren porrotaren ostean 1589an ingelesek ere beren itsas armada antolatu eta Sir Francis Draken gidaritzapean Espainiaren aurka bidali zuten. Haiek ere sekulako porrota izan zuten.

Egitasmoa

Asmoa edo ideia Mantxako kanala itsasoz zeharkatu eta Flandrian Alexandro Farnese, Parmako Dukearen agindupeko 30.000 gerlariz osatutako espainiar gudarostea jasotzea zen. Hauek denak itsas-gudarosteak babestutako ontzietan kanala iragan eta Ingalaterrako Kent konderrian lur hartuko zuten.

Prestaketak

Lisboa XVII. mendearen amaieran.

1588ko otsailaren 19an, Alonso Pérez de Guzmánek Santa Kruzeko Markesaren heriotza eta Lisboara joateko aginduaren berri jaso zuen.[1] Itsas Armada Handi eta Txit Gorena diseinatu zuen arkitektoa hil ostean Filipe II.a Espainiakoak lantegi honen ardura Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga agindu zion, beharbada gehiago arrazoi politikoengatik militarrengatik baino. Medina Sidoniako Dukeak zalantza batzuen ondoren baiezkoa ematen dio.

Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga, Medina Sidoniako Dukea.
Filipe II.a Espainiakoa.

Medina Sidoniako Dukearen hasierako etsipena ulertzekoa da, ikerle batzuk baieztatzen dutenez, bere buruaz hau aipatu omen baitzuen: "ez naiz itsasgizon, ez eta gudagizon ere», halere bere postan eta erregeari igorritako gutunetan zehazki hau irakur dezakegu:

«Bere Maiestateak itsas armada prestatu eta nere kargupean jartzeko Lisboara joateko agindu zidan. Eta betebehar hau onartzean Bere Maiestateari bere berezko zerbitzuko arrazoi ugari proposatu nizkion, nik egin nezan zergatik komeni ez zen, ez lana ukatzeko, hain erresuma handiaren lantegirako eta ondokoez hain lagundurik ere Bere Maiestateak Lisboan batutako indarra baino gehiago beharrezkoa zela ikustegatik baizik. Eta honela arrazoi honegatik zerbitzu honi uko egin nion. Eta batzuek ulertzen zuten negozian Bere Maiestateari erraztuko niolakoan, hauek bere errege zerbitzuan baizik iusten ez dutela, beste xederik gabe.[2]»
—Alonso Pérez de Guzmán, Medinako Sidoniako Dukea

Honela bada, erraza da Medina Sidoniako Dukearen kezkak ulertzea, bai erregeak eskatzen zuen bizkortasunari zegokionez baita itsas-gudaroste hark zuen egoera kaskarrari zegokionez ere. Gaizki prestatutako itsas-gudarostea, beharrezkoa nahiz egokia ez zen jendeaz. Azkar diseinatutako itsas-gudarostea, berak denbora gutxian gertu eduki beharrekoa eta gainera eskifaiaz ere motz zegoena (9.000 gizon):

«...nahiz eta Bere Maiestateari batzuek hemendik idatzi, itsas-gudaroste hau egun gutxira itsasoratzeko hain prest eta gaitua zegoela, ni iritsi ostean honetatik oso ezberdin aurkitu dut, ezinezkoa dela egiteko, ailegatu ondoren burutu dudan guztia eta burutzen ari dena hain beharrezkoa da, portu barnean egingo ez balitz, kanpoaldean itsas-gudarosteak arrikus handia luke, artilerria guztia lekualdatu baita, ezarrita zegoen moduan berataz probestea ezinezkoa baitzen, eta kalitate honetako beste hainbat gauza jazo baitira.[3][4]»
—Alonso Pérez de Guzmán, Medinako Sidoniako Dukea, 1588ko martxoaren 26a

Itsasgudua

Itsas-gudarostea itsasoratu berri zela, A Coruña aurrean zegoela enbatek gudarostea desegin eta zabaldu zuten, honela ontzi batzuk Ingalaterrako hego-ekialderuntz bultzaraziz eta beste ontzi batzuk aldiz Bizkaiko golkorantz. Bere aldetik, Medina-Sidoniako dukeak erregeari lantegi horri uko egin ziezaion berriz ere aholkatu zion edota bere aginte kargutik ordezka zezan.

Aldi berean, Itsas-gudarostea A Coruñan ainguratua zegoen unea probestuz ingelesek hari eraso egingo zion beste itsas-gudaroste bat bidali zuten, baina baldintza metereologikoak hain txarrak izanik ingelesek Espainiara ailegatzea ere ezin izan zuten lortu eta euren irteerako portuetara itzuli beharrean suertatu ziren.

Eragozpenak

Sir Francis Drake.

Uztailaren 22tik aurrera, espainiar itsas-gudarosteak Bizkaiko golkora iritsi eta berehala, ekaitz latzek eta itsasoaren egoerak uztailaren 28rako 40 ontzi galduarazi eta gainontzekoetatik banandu zituzten.

Galdutako ontziak itsas-gudarostearen talde nagusira berrelkartzeko beste bi egun iragan behar izan ziren. Beren zoritxarrerako jadanik Thomas Flemingen agindupeko Golden Hind ontzi ingelesak ikusiak zituen, honek bere herrialdea ohartarazteko aski denbora izan zuelarik, betiere Itsas Armada Garaiezina berrosatzen ari zen unean.

Itsas Armada Garaiezina Fowey udalerriaren aurrealdean kokatzean, itsasargi ingelesek dagoneneko bere agerraldiaren berri ematen ari ziren.

Izatez, bada Fleming ofizialak Francis Drake ospetsuari espainiarren ailegatzearen berri ematen dion unearen inguruko kondaira edo kontakizuna. Honen arabera, une hartan bertan Drake ingelesa Plymouth Hoen bola-jokoan omen zegoen Itsas Armada Garaiezinaren etorreraren berri eman ziotenean, honek patxadaz honela erantzun omen zuen:

«Joko hau amaitzeko denbora badugu. Ondoren espainiarrak garaituko ditugu.»
Sir Francis Drake

Eskoadra eta ontziak

Oharra: Jarrain agertzen diren datu eta kopuruak webgune honetatik hartuak daude[Betiko hautsitako esteka].

Euskal eskoadrak

Bizkaia eskoadra: Juan Martínez de Rekalde bilbotarraren agindupean eta Bizkaia kostaldeko ontzi eta itsasgizonez osatua.
IzenaMotaTonakKanoi kopuruaEskifaiaGerlariakEraikitze lekuaUrteaOharrak
Santa Ana (ontzi nagusia)Naoa76830101311Bizkaiko golkoa1586Le Havren hondoa joa. Ontzi ingelesek erasotua eta hondoratua.
Gran Grin (bigarren ontzia)Naoa11602896209??Mantxako kanalan partzialki su hartua. 1588ko irailaren 2an Irlandako mendebaldean dagoen Clare uhartean hondoratua.
Santa María de MontemayorNaoa7071842158??Santanderrera itzuli zen.
SantiagoNaoa66625106206Bizkaiko golkoa1585Gipuzkoara itzuli zen.
María JuanNaoa6652493217Bizkaiko golkoa1585Gravelinesko itsasguduan kaltetua. 1588ko abuztuaren 8-10 artean Gravelinesen hondoratua.
MagdalenaNaoa5301865193Bizkaiko golkoa1585Gipuzkoara itzuli zen.
ManuelaNaoa5201248115--Ingelesek atzemana. Santanderrera itzuli zen.
Concepción de ZubelzuNao4681669153Bizkaiko golkoa1585Gipuzkoara itzuli zen.
Concepción de Joanes d’ElkanoNaoa4181861176Bizkaiko golkoa15851588ko irailaren 25an Irlanda mendebaldeko Diurling Ne Spainnehach kokalekuan hondoratua.
San JuanNaoa3502153142Bizkaiko golkoa15851588ko abuztuaren 8an Dunkerquen hondoa joa. Erabilezina.
María de Miguel SusoPatatxea9662520Bizkaiko golkoa1585Gipuzkoara itzuli zen.
San SebastiánPatatxea7862510Bizkaiko golkoa1585A Coruñara itzuli zen.
IsabelaPatatxea71102924Bizkaiko golkoa1585A Coruñara itzuli zen.
La María de AgirrePatatxea7062519Bizkaiko golkoa1585Patu edo helmuga ezezaguna
Gipuzkoa eskoadra: Miguel Okendo donostiarraren agindupean eta Gipuzkoa kostaldeko ontzi eta itsasgizonez osatua.
IzenaMotaTonakKanoi kopuruaEskifaiaGerlariakEraikitze lekuaUrteaOharrak
Santa Ana (ontzi nagusia)Naoa120047120342Bizkaiko golkoa1586Donostiara itzuli zen. Egunetara istripuz su hartu eta 200 gizonetik gora hil ziren.
Nuestra Señora de la Rosa edo Santa María de la Rosa (bigarren ontzia)Naoa94526100175Bizkaiko golkoa1586Mantxako kanalan kaltetua, Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerry konderriko Blasket uharteen aurrean dagoen Blasket Sound itsasartean hondoratua. Gizon bat ezik gainontzeko eskifaia osoa hil zen.
San SalvadorNaoa9582590232Bizkaiko golkoa15861588ko uztailaren 31n Mantxako kanalan lehertua. Eskifaiako 200 gizon hilak. 1588ko abuztuaren 1ean bertan behera utzia, ingelesek atzemana, Weymouthera eramana eta Studlenden desegina.
SantiestebanNaoa7362675192Bizkaiko golkoa15861588ko irailaren 20an Irlanda mendebaldeko Doombeg udalerrian hondoratua.
Santa CruzNaoa6801641125Mediterraneoa1551Santanderrera itzuli zen.
Santa MaríaNaoa5482073182Bizkaiko golkoa1586Gipuzkoara itzuli zen.
Santa BárbaraNaoa5251247135Bizkaiko golkoa1586Gipuzkoara itzuli zen.
San BuenaventuraNaoa3792154154Bizkaiko golkoa1586Gipuzkoara itzuli zen.
María San JuanNaoa291124095Bizkaiko golkoa1586Lisboara itzuli zen.
DoncellaHulka5001648118Alemania?Santanderrera itzuli eta porturako sarreran hondoratua.
San BernabéPatatxea6991920Bizkaiko golkoa1586Donostira itzuli zen.
AsunciónPatatxea6091619Bizkaiko golkoa1586Gipuzkoara itzuli zen.
La MagdalenaPinaza?114-Bizkaiko golkoa1586Gipuzkoara itzuli zen.
Nuestra Señora de GuadalupePinaza?114-Bizkaiko golkoa1586Gipuzkoara itzuli zen.

Gainontzeko eskoadrak

Portugal eskoadra: Medina Sidoniako dukearen agindupean, Portugalgo ontzi eta itsasgizonez osatua.
Gaztelako eskoadra: Diego Flores de Valdésen agindupean, Gaztelako ontzi eta itsasgizonez osatua.
Andaluziako eskoadra: Pedro Valdésen agindupean, Andaluziako ontzi eta itsasgizonez osatua.
Levanteko eskoadra: Martin Bertendona bilbotarraren agindupean, Mediterraneo itsasoko ontzi eta itsasgizonez osatua.
Hulken eskoadra: Juan Gómez de Medinaren agindupean, Alemania nahiz Flandrian eraikitako "Hulk" edo "Urka" ontzi motez osatutako eskoadra.
Galeazen eskoadra: Huc de Montcadaren agindupean, Napolin eraikitako "Galeaza" ontzi motez osatutako eskoadra.
Galeren eskoadra: Diego de Medranoren agindupean, Portugalen eraikitako "Galera" ontzi motez osatutako eskoadra.
Patatxe eta Zabren eskoadra: Diego Hurtado de Mendozaren agindupean, Bizkaiko golkoan jatorria zuten "Patatxe" eta "Zabra" ontzi motez osatutako eskoadra.

Ingeles eta espainiarren erabateko indarrak

Itsas GudarosteaOntzi kopuruaKanoiakPedreroakKulebrinakDenera
Ingelesa17255431.8741.972
Espainiarra1241633266351.124

Erreferentziak

Kanpo estekak