Itxaro Borda

euskal idazlea

Itxaro Borda Xarriton (Baiona, 1959ko martxoaren 29a – ) euskal idazlea eta euskaltzain osoa[1] da. Lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Marne Harana) ere egon da.

Itxaro Borda

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBaiona1959ko martxoaren 29a (65 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta postaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: itxaro-borda Literaturaren Zubitegia: 22

2023ko urriaren 28an euskaltzain oso karguaren zina egin zuen Baionan, sarrera hitzaldia irakurri ostean. Bere idazle ibilbideaz, mugaren kontzeptuaz, euskalduntasunaz eta feminismoaz mintzatu zen.[2]

Biografia

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.[3]

Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan") Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak[4] euskarazko prentsarako. Urtetan Berriako kolaboratzailea izan da.

2021eko azaroaren 26an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta euskaltzain oso 2022ko azaroaren 26an.[1]

Ibilbide literarioa

Idazle oparoenetariko bat da: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia... genero ia guztietan aritu da. Aldizkako argitalpenetan ere parte hartu du egunkari eta aldizkarietan artikuluak, narrazioak, poemak eta kantuak argitaratzen.[5]

Itzulpengintza

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Itxaro Bordaren itzulpenak»

Itzulpena idazle baten formakuntzan beharrezkoa da.[6] Itzulpena oso presente egon da beti Bordaren idazketan. Eta lan oparoa egin du itzulpengintzan.[7] Itxaro Bordak euskaratutako lanak ugari dira, gutxi liburu formatuan eta oparotasunez aldizkari literarioetan, bereziki Maiatz aldizkarian. Jatorri ezberdinetako egile asko euskal publikoari ezaguraztera eman du: txinatarrak,errusiarrak, senegaldarrak, palestinarrak, armeniarrak...[8]

Liburuak

Kultura eragina

  • 2017 Zinemaldia, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren presidentea, 2017ko irailaren 22tik abenduaren 30ra, Donostia

Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren kidea, beste bi kidekin batera: Miren Arzalluz eta Joserra Senperena.[11]

Sariaren irabazlea Handia, Aitor Arregiren eta Jon Garañoren filma izan zen.[12]

Idazlanak

Narrazioak

Eleberriak

Olerkiak

Liburuak

  • "Bizitza nola badoan" 1984, Maiatz
  • "Krokodil bat daukat bihotzaren ordez" 1986, Susa
  • "Just Love" 1988, Maiatz
  • "Bestaldean" 1991, Susa
  • "Orain" 1998, Susa
  • "XX. mendeko poesia kaierak - Itxaro Borda" 2000, Susa[14]
  • "Hautsak errautsa bezain" 2002, Maiatz, elebiduna
  • "Noiztenka" (2007), Maiatz
  • "Ogella Line" (2009) La malle d'aurore, Aturbe
  • La porta oberta en el cel, i aixo[15]
  • Kalahari of love, Itxaro Borda — Maiatz 12 (1986-abendua)
  • Abaro (Balea Zuria, 2020)[16]
  • Itzalen tektonika (Susa, 2024)[17]

Aldizkarietan

  • Hordago (Sergei Essenine-ri)[18] — Maiatz 1 (1982-otsaila)
  • Geofisiko I[19] — Maiatz 2 (1982-abuztua)
  • Lights time[20] — Maiatz 2 (1982-abuztua)
  • Oraino mila solas inutil[21] — Maiatz 5 (1984-apirila).
  • Orioko elizan[22] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
  • In God we trust[23] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
  • This is the end, maitea![24] — Maiatz 9 (1985-maiatza).
  • Dean Moriartyren orroimenez[25] — Maiatz 10 (1985-abendua).
  • Eh[26] — Maiatz 10 (1985-abendua).
  • Mahiz[27] — Maiatz 10 (1985-abendua).
  • Iparragirreri[28] — Maiatz 10 (1985-abendua).
  • Kanbalismoa[29] — Maiatz 10 (1985-abendua).
  • La citta cremata[30] — Maiatz 10 (1985-abendua).
  • Jaun goikoaren..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
  • Begira..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
  • Ilargi beteko gauean..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).
  • Exilium tremens..., Itxaro Borda — Maiatz 11 (1986-maiatza).

Antologietan

  • 2019an Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoan.[31]

Musika

  • Hertzainak[32]
    • 1990- Amets Prefabrikatuak
      • 1- Bi minutuero (Borda-Zabal
    • 1992- Denboraren Orratzak
      • 1. - Irauten (Itxaro Borda-Josu Zabala)[33]
      • 3 - Larru beltzak (Itxaro Borda-Josu Zabala)
  • Oskorri
    • Ez zaitez joan oraindik

Saioak

Sariak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Itxaro Borda