Javier Caño

Javier Caño Moreno (Barakaldo, 19432009ko irailaren 10a) euskal herritar abokatu eta politikaria izan zen, Eusko Alkartasunaren sortzaile eta Eusko Jaurlaritzaren sailburua izandakoa[1].

Javier Caño

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1943
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2009ko irailaren 10a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Biografia

Zuzenbidea ikasi ondoren, Babcock & Wilcox enpresan lan egin zuen eta abokatu bihurtu zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Forala eta Autonomikoaren irakasle izateaz gain 1997 eta 1999 artean dekanoa izan zen[2]. Hainbat lan idatzi zituen foruez eta eskubide historikoez[3].

Politika munduan EAJn hasi zen eta Eusko Kontseilu Nagusiko idazkaria izan zen 1979] eta 1980an. Hortik eta 1985 arte legebiltzarkide eta sailburua izan zen Garaikoetxearen gobernuetan. Lehendabiziko Legealdian Idazkaritzan berriro eta bigarrenean Lan Sailean[4].

EA sortzeko lagundu eta 1990 arte legebiltzarkide izaten jarraitu zuen. 1991 eta 1995 artean, EA gobernuan sartu eta Justizia sailburu bihurtu zen[5]. 2006an EAko Fundazioaren lehendakari izendatu zuten[3].

Lanak

Erreferentziak