Jean Dausset

Jean Dausset (Okzitaniako Tolosa, 1916ko urriaren 19a - Palma Mallorcakoa, 2009ko ekainaren 6a) frantses sendagile eta immunologoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran, odol-transfusioen unitatean aritu zen, eta interes berezia jarri zuen transfusioek eragiten zituzten erreakzioetan. 1946an, Parisko Medikuntza Fakultateko klinika-buru izendatu zuten eta, 1963an, San Luis ospitaleko hemato-serologia-immunologia zerbitzuko arduradun. Ohorezko Legioarekin eta Merituaren Ordena Nazionalarekin kondekoratu zuten. 1950eko hamarraldian ohartu zen 0 taldeko odola ez dela egokia hartzaile guztientzat. Baldin odol-emailea tetanoaren edo difteriaren aurkako txertoa hartu berria bada, odolean sortutako antigorputzek talka anafilaktikoa deitzen zaiona eragin dezakete transfusioa egitean. Geroago aurkitu zuen odol-transfusio bat baino gehiago izandako gaixoek leukozitoen aurkako antigorputzak sortzeko joera zutela. Daussetek aurkitu zuen, halaber, HLA (Giza antigeno leukozitario) deitu zaion sistema, zeinaren arabera gizabanakoaren berariazko antigenoen geneak biltzen baitira. Aurkikuntza hori funtsezkoa izan zen organo-transplanteak egiteko orduan, arbuio-arazoak askoz hobeto kontrolatzeko bidea eman baitzuen. 1980an, Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen, B. Benacerraf eta G. D. Snell doktoreekin batera, geneen bidez zehaztutako zelula-egituretan eta erreakzio immunologikoak kontrolatzen dituzten geneen arloan egindako aurkikuntzengatik.

Jean Dausset

(1968)
Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania1916ko urriaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPalma Mallorcakoa2009ko ekainaren 6a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Lycée Michelet, Vanves (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Yves Christen (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, fisiologoa, immunologoa, kimikaria, katedraduna, professeur des universités (en) Itzuli, hematologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Institut national de la santé et de la recherche médicale
Parisko Medikuntza Eskola
Collège de France  (1977 -  1987)
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Consistori del Gay Saber (en) Itzuli
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
French Society of Immunology (en) Itzuli
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya (en) Itzuli

Find a Grave: 38648654 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Kanpo estekak