Jeztaze

Zuberoako udalerria


Jeztaze (okzitaneraz Gestars) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. Bearnoko lurrez inguratutako barrendegia denez, Petillarekin batera, Euskal Herriko enklabe bakarra da.

Jeztaze
 Zuberoa, Euskal Herria
Jeztazeko eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaUhaitzeko Bearnoko herri elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaBiarnoko Erdialdea
Izen ofiziala Gestas
AuzapezaMaryvonne Lagaronne
(2020-2016)
Posta kodea64190
INSEE kodea64242
Herritarrajeztaztar
Kokapena
Koordenatuak43°21′03″N 0°52′57″W / 43.3508°N 0.8825°W / 43.3508; -0.8825
Map
Azalera2,19 km2
Garaiera77 - 194 metro
Demografia
Biztanleria73 (2018:  0)
Dentsitatea29,68 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,65
Ugalkortasuna[1]‰ 62,44
Ekonomia
Jarduera[1]% 66,67 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,79 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 67,14 (2010)
Erabilera% 36,48 (2011)

Izena

Euskarazko ahoskera [jes̻tas̻e] da.

Jeztazek gaskoiz Gestars eta frantsesez Gestas ditu izenak. Toponimoak itxura hauek izan ditu, historian:

Geografia

Ingurune naturala

Uhaitzandi ibaiak udalerria zeharkatzen du.[8] Haren ibaiadar Usquain eta Sabalot errekak ere handik igarotzen dira.

Sarbideak

Udalerria RD244, RD265 eta RD723 eskualdeko errepideek zeharkatzen dute.

Udalerri mugakideak

Bearnoko lurrez inguraturik dago Jeztaze. Udalerri hauek ditu mugakide:

Auzoak

Jeztaze udalerriak bi auzoek osatzen dute:

  • Gañeko kartierra (Quartier du Haut)
  • Peko kartierra (Quartier du bas)

Demografia


Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
184196201157226227215203200
185618611866187218761881188618911896
197194197161186205208194178
190119061911192119261931193619461954
193193187149156138118120116
196219681975198219901999200920142020
10711593856270---


Alkateak

AlkateaAgintaldiaAlderdia
Maité Idiart1995-2008
Jean-Melchior De Fabrègues2008-2014

Kultura

Jeztazen, Gaskoiniako beste herrietan bezala, xaribari izeneko errituala ospatzen da, inauteriaren modukoa. Gaueko serenata horrek galarrotza edo tzintzarrotza du izena, eta herriaren haserrea adierazten du pertsona publiko baten kontra. 1793an, hogeita bost jeztaztarrek alkatea (Etxebarne jauna) hartu eta jakaren gainean banda ofiziala zuela, asto baten gainean paseatu zuten.[9]

Jeztaztar ospetsuak

Irudiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Zuberoa