Jimmy Raney

Jimmy Raney (Louisville, Kentucky, 1927ko abuztuaren 20a - ib., 1995eko maiatzaren 9a) estatubatuar jazzeko gitarra-jotzailea izan zen.

Jimmy Raney
Bizitza
JaiotzaLouisville1927ko abuztuaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLouisville1995eko maiatzaren 9a (67 urte) (67 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, jazz musikaria eta jazz guitarist (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaCriss Cross Jazz (en) Itzuli
Prestige

IMDB: nm5887409 Musicbrainz: 00efa793-199f-4c5d-a2ce-a96f51b9a5fa Discogs: 339516 Allmusic: mn0000074340 Edit the value on Wikidata

Ama ere gitarra-jotzailea zuen, eta hura izan zuen lehenengo irakaslea. Ondoren, Hayden Causeyrekin egon zen, eta harekin ezagutu zuen jazza, eta, batez ere, Charlie Christian. Hamazazpi urte zituela, Jerry Walden taldean jo zuen, bi hilabetez, New Yorken. 1944tik 1947ra bitartean, Chicagon aritu zen, Max Miller, Lou Levy, Lee Konitz eta Jay Burkhartekin batera. New Yorkera itzuli zenean, Woody Hermanekin aritu zen (1947-1948), eta ondoren, Al Haig hirukotean eta Buddy DeFranco seikotean jo zuen. Red Norvok Europara eraman zuen 1954an, Jazz Club USA kontzertu-birarekin. Urte horretan bertan, Les Elgart eta Teddy Charlesekin lan egin zuen. New Yorkeko Blue Angel aretoan, Jimmy Lyons piano-jotzailearekin aritu zen, 1955etik 1960ra bitartean. Don Elliotten laukotearekin, berriz, Thurber Carnival musika-komedian lan egin zuen. Denboraldi batez isilik egon ondoren (1964-1972), beste kontzertu-bira bat egin zuen. 1977ko urtearen hasieran, gitarra-bikote bat sortu zuen bere seme Dougekin, eta izugarrizko arrakasta izan zuten. Garai hartako musikagile handienek berarekin lan egin zuten: Herbie Stewart, Bill Perkins, Richie Kamuca, Tommy Flanagan, Martial Solal, Jim Hall, John Lewis, Eric Dolphy, Bob Brookmeyer. Raneyren lanek 1950eko hamarraldian izan zuten, batez ere, arrakasta, Stan Getzi eskerrak. Dotoretasuna eta adierazgarritasuna izan ziren haren musikaren oinarriak. Argitasun- eta sentiberatasun-nahaste berezi baten bidez, aberastasun harmoniko berezia ematen zion Raneyk nota eta akorde bakoitzari.

Erreferentziak