Joan Bazkardo

Joan Bazkardo (?, XVI. m. - Viana, 1659ko abuztuaren 22a) euskal eskultorea izan zen. Euskal Herriko barrokoak izan duen eskultore eta erretaula-egile handiena.

Joan Bazkardo
Bizitza
HeriotzaViana1659ko abuztuaren 22a
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Nafarra zenbaiten ustez (Viana edo Caparrosokoa), madrildarra eta andoaindarra besteren aburuan, inork ez daki noiz eta non jaio zen Bazkardo. 1611. urtean lanean aritu zen Tuterako katedralean, 1616an Kristo bat zizelkatu zuen Iruñeko katedralean, 1624an Oiongo elizako erretaulari ekin zion eta 1630ean Ekorako Ama Sortzez Garbiaren eskultura egin zuen. Nafarroan, Araban eta Errioxan lanean ibilia nagusiki, 1647an egin zuen Irungo elizako erretaula, haren azken lan ezaguna.

Erreferentziak