José Luis López Vázquez

José Luis López Vázquez de la Torre (Madril, 1922ko martxoaren 11Madril, 2009ko azaroaren 2a[1]) espainiar aktore bat zen.

José Luis López Vázquez

(2004)
Bizitza
JaiotzaMadril1922ko martxoaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2009ko azaroaren 2a (87 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Ana María Ventura (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0007023 Allocine: 81050 Allmovie: p73101 TCM: 197767
Find a Grave: 43874944 Edit the value on Wikidata

Biografia

José Luis López Vázquez ama jostun eta aita Juztiziako funtzionario baten seme zen, azken honek bere familia aktorea izango zena jaio eta handik urte gutxira utzi zuelarik, hortaz José Luis haurra bere ama, osaba eta amona bizi ziren jaiotetxean hazi zen. Aktore gisa Gaztedien Elkarteetako Antzokian (gaztelaniaz Teatro de las Organizaciones Juveniles) eta TEUan prestatu zen, baina figurinista eta eszenografoa ere izan zen, azken lanbide honetan 50eko hamarkada eta 60ko hamarkadako filme hauetan nabarmendu zelarik: Gonzalo Torrente Ballester zuzendariaren Ezkontza engainagarria (El casamiento engañoso), Jean Anouilhen Adèle edo margarita, Carlos Muñizen Kilkerra (El grillo) edota Marcel Ayméren Clerambard. Pío Ballesteros eta Enrique Herrerosren zuzendaritzako laguntzaile izan zen eta 1946an aktore bezala aurrenekoz Antikuarioa (El anticuario) antzezlanarekin María Guerrero antzokian estreinatu zen; bere zinemagintzako ibilbidea 1951an hasi zen.

Conchita Montes eta Alberto Closassen konpainietako kide izan zen. Antzerkigintzako aktore gisara antzezlan hauetan egindako antzezpenengatik oroitua da: besteen artean Berkeley enparantza (La plaza de Berkeley), Lotsatia jauregian (El vergonzoso en palacio), Krimena eta zigorra (Crimen y castigo), Eskailera baten kontakizuna (Historia de una escalera), Lainoaren ostean (Después de la niebla), Don Juan Tenorio, Zazpi egun galdu zituen egutegia (El calendario que perdió siete días), Andere ergela (La dama boba), Beste munduko maletak (Las maletas del más allá), Kean haizemailea (El abanico, Kean), Senar-emazteen afaria (Cena de matrimonios), Egiaztagutuna (Cartas credenciales), Maitasunaa! (¡Amoor!), Equus, Saltzaile baten heriotza (La muerte de un viajante) eta Manifestua (El manifiesto). Zineman hasiera batean Gracita Moralesekin bikote eginez paper komikoak antzeztu zituen, baina 60ko hamarkadan filma dramatikoetan antzezten hasi eta 200 filme baino gehiagotan agertzera ailegatu zen, urtero hauetako ugari filmatzen zituelarik; 1971an aktore gisa hamaika filmetan agertzera ere iritsi zen. Gehiengoa zuzendari emankor hauen sinadura zeramaten ohiko komediak izan ziren: José María Forqué, Pedro Lazaga eta Mariano Ozores, baina beste batzuetan ondorengo zuzendariek filmatutako funtsa handiagoko zinemalanak izan ziren: Carlos Saura, Jaime de Armiñán, Pedro Olea, Antonio Mercero, Manuel Gutiérrez Aragón, Mario Camus, Juan Antonio Bardem, Marco Ferreri eta Luis García Berlanga.

Zinemarako bere lanetan hauek nabarmentzen dira: Plácido, Borreroa (El verdugo), Peppermint Frappé, Lapurreta hiruetan (Atraco a las tres), Angelika lehengusina (La prima Angélica) eta Luis García Berlanga zuzendariaren Ondare nazionala (Patrimonio nacional) trilogia, azken honekin hamar filma filmatzera ailegatu zelarik. Erdi-mailako filmak ere antzeztu zituen; genero honetan filma hauetako aktorea izan zen: 1973an Emmy Saria irabazi zuen Antonio Merceroren Kabina (La cabina), gaurko egunez beldurrezko generoko klasikotzat jotzen delarik. Estatubatuar zuzendariekin ere lan egin izan du: 1972an George Cukorrekin Nere izebarekin bidaiak (Viajes con mi tía) filmean adibidez, zuzendari horrek aktorea Hollywoodera eramaten saiatu zelarik, halere López Vázquezek Espainia gelditzea nahiago izan zuen; telebistan telesaila ugarietako antzezle izan da: Jaun beltz hau (Este señor de negro, 1975-1976) eta Lapurrak bulegora doaz (Los ladrones van a la oficina, 1993-1996). Ana María Ventura aktorearekin ezkondurik egon zen, eta ondoren Catherine Magerusekin harremana izan zuen, azken honekin ezin izan zuen ezkondu, oraindik garai hartan dibortzioaren izaterik ez baitzen, halere bikoteak bi seme-alaba izan zituen: zinemagintzan jarduten duen José Luis eta Virgina, 1994an hila. Gerora Flor Aguilar kazetariarekin beste bi alaba eduki zituen; azken urteetan Carmen de la Maza aktorearekin erlazionatua izan da.

Sarien artean hauek lortu zituen: Ricardo Calvo Saria(1982), Ikuslea eta Kritikaren Saria (1982), Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina, Espainiako Lan Ministerioko Merituaren Urrezko Domina eta Antzerki Sari Nazionala. Beste hauek ere eman zitzaizkion: Albaceteko Circo Antzokiko Lagunen Elkarteak eskeintzen duen lehenengo Antzerkiko Pepe Isbert Sari Nazionala, gaur egun elkarte honek Espainiako Antzokien Lagunak (Amigos de los Teatros de España edo AMITE) izena duelarik.

Aktorea gaisotasun luze baten ondoren 2009ko azaroaren 2an 87 urterekin zendu zen[2].

Bere hil kapera Madrilgo María Guerrero antzokian ezarri zen, bertan estreinekoz 18 urterekin debutatu baitzuen. 2009ko azaroaren 4ean intimitatean lurperatua izan zen.

Antzezpenen hautaketa

José Luis López Vázquez aktorea 1989an Kordobako Ateneoan Zilarrezko Sakotontzia jasotzen.

Zinema

Antzerkia

  • El casamiento engañoso, 1943
  • La dama boba, 1951
  • Cartas credenciales, 1960
  • Los Palomos, 1964
  • Equus, 1976
  • ¡Vade Retro!, 1982
  • La muerte de un viajante, 1985
  • Un par de chiflados, 1997 (The Sunshine Boys antzezlanean oinarrituta)
  • Tres hombres y un destino, 2004.

Telebista

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Luis López Vázquez