José María Loizaga Viguri

José María Loizaga Viguri (Bilbo, 1936ko maiatzaren 9a - Ciudad Real, Espainia, 2020ko martxoaren 22a) bizkaitar enpresaburua izan zen. ACS Taldearen kontseilaria eta presidenteordea, Zardoya Otiseko presidenteordea eta Banco Urquijoren presidenteordea izan zen.

José María Loizaga Viguri
Bizitza
JaiotzaBilbo1936ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCiudad Real2020ko martxoaren 22a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Enplegatzailea(k)Banco de Vizcaya
Banco Urquijo
ACS

Biografia

Ekonomian lizentziatu ondoren, Banco de Vizcaya banketxean hasi zen lanean, eta bertan hainbat postu exekutibo bete zituen. 1968an, Zardoyako zuzendaritza nagusian sartu zen, 1972an Schneider Otisekin bat egin zuena. Ondoren, Otis Elevatorren zuzendaritza hartu zuen Hegoaldeko Europan (1972-1980), eta beranduago Zardoya Otisko lehendakariorde izendatu zuten.[1]

1980ko hamarkadaren etorrerarekin, Loizagak Banco Hispano Industrial (BHA Taldean integratua) sortu zuen. 1982an Banco Unioneko presidenteordetzan sartu zen eta kontseilari delegatu ere izendatu zuten. Handik gutxira, Banco Unionek bat egin zuen Banco Urquijorekin. Loizaga 1985era arte egon zen erakunde horretan.[2]

1985ean Mercapital Servicios Financieros (1985-2008) taldea sortu zuen. Enpresa hori Espainiako arrisku-kapitalaren dekanotzat jotzen da. N+1ekin (orain Alantra) bat egin ondoren, Cartera Industrial REA pean inbertitzen jarraitu zuen.

1989tik hil zen arte, ACS taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen.

Bodegas Lan eta Bodegas Barón de Ley upategietako presidentea izan da. Banque Privée Edmond de Rothschild, Suez International, Otis International, AmorimInvestment, Lácteas García Baquero, Unión Fenosa (2006tik aurrera)[3] eta Mecalux enpresetako kontseilaria eta Cartera Hotelerako presidentea.

Bere enpresa-ibilbide luzeari esker, kapitalismo espainiarraren garapenaren lekuko zuzena eta protagonista izan zen 1970etik 2020ra, bai kontseilari izateagatik, bai inbertitzaile pribatu izateagatik.[4]

Bizitza pertsonala

María Paz Jiménez Martínez andrearekin ezkonduta, senar-emazteek hiru seme-alaba izan zituzten: Javier, Paz eta Rebeca Loizaga Jiménez.

Ciudad Realen hil zen, laurogeita lau urte zituela, 2020ko martxoaren 22an, COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemiaren ondorioz.

Erreferentziak

Kanpo estekak