Jose Maria Sarriegi

ikertzailea

Jose Maria Sarriegi Dominguez, Sarri (Beasain 1970-Gasteiz 2018ko abenduaren 9a) gipuzkoar ingeniari, ikertzaile eta unibertsitateko irakaslea izan zen Tecnumen.

Jose Maria Sarriegi
Bizitza
JaiotzaBeasain, 1970
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2018ko abenduaren 9a (47/48 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: bizikleta istripua
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea 1994) lizentzia : ingeniaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa

Inguma: jose-mari-sarriegi-dominguez

Biografia eta lanak

1994 urtean Tecnumen graduatu zen eta Doktoregoa eskuratu zuen 2005ean Nafarroako Unibertsitatean, non irakasle gisa jardun zuen ondorengo urteetan. Bertan, hainbat doktorego tesi zuzendu zituenEuskaraz artikuluak eta kolaborazioak argitaratzen zituen Elhuyar. Zientzia eta Teknologiaeta UEUko Aldiri: arkitektura eta abar aldizkarietan.[1].Ikerkuntza hondamendien kudeaketara bideratu zituen azken urteetako lanak. 2015 eta 2018 urteen artean SMR edo Smart Mature Resilience (euskaraz, Erresilientzia Heldu Adimentsua) proiektuetan lan egin zuen, krisialdi egoera handien aurrean, eranzuteko gaitasunen koordinazioan.[2]Tecnumen ikerkuntza zuzendari ordea izan zen.Ezkonduta, hiru seme-alaben aita zen.2018ko abenduan, kirol istripu bat izan zuen txirringaz eta horren ondorioz zendu zen[3].

Omenaldiak

  • Jose Mari Sarriegi Zientzia dibulgazioko saria sortu zuen AON Fundazioak haren omenez, hondamendien kudeaketari buruzko ikerketa akademikoko artikulu onenari, inpaktu handiko aldizkari espezializatu batean argitaratu denari.[4].
  • Lagun artean korrika : Jose Maria Sarriegi oroituz lasterketa, Donostian haren gertukoek antolatuta 2019 urtetik iraila aldera[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak