Jose Ramon Agirretxe
Jose Ramon Agirretxe Pikabea, ofizialki José Ramón Aguirreche Picavea (Portbou, 1896- Irun, 1970) euskal politikaria izan zen. Karlista ideologikoki, Irungo (Gipuzkoa) alkate izan zen, bai eta tokiko Aldundiko lehendakari frankismoan zehar. Gaur egun, Irungo plaza inportanteenetako batek bere izena darama oraindik, 'Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna Plaza'.
Jose Ramon Agirretxe | |||||
---|---|---|---|---|---|
1946ko maiatzaren 12a - 1949ko apirilaren 6a Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Portbou, 1896 | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa | ||||
Heriotza | Irun, 1970 (73/74 urte) | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista FET y de las JONS |
Biografia
Agirretxe Portboun jaio zen (Girona, Herrialde Katalanak) 1896an. Familia irundarrekoa, laster bueltan zen bere gurasoen sorterrira, eta bertan egin zituen ikasketak.
Karlista ideologikoki, Tradizionalisten Biltzarreko kide izan zen, eta 1934an Irungo alkate, 36ra arte mantendu zuen kargua. Behin Espainiako Guda Zibila amaituta alkatetza lortzen du berriz ere, Angel Fernandez Casadevante ordeztuz. Ordutik, hiria 1962ra arte gobernatuko du[1].
1943an Gipuzkoako Aldundiak Espainiar Gorteetara bidaltzen du prokuradore, I. Agintaldirako (1943-1946). Bertan probintziako udalerriak ordezkatzea izango du ardura[2].
Aldundiko gestore izanik, 1946ko maiatzaren 13an ospatzen diren Tokiko Administrazioaren Ordezkarien Hauteskundeetan 9 boto lortzen ditu 14ren artetik, II. Agintaldirako Gorteetako prokuradore kargua berrestuz (1946-1949)[3].
Irunen zendu zen, 1970an.
Bere figura gaur egun
Bere iragan frankista leporatu izan zaio, nahiz eta zintzotasuna eta kemena berezko izan omen zituen[1]. Bere figura ez da polemikatik libratu, ezein 2014an Irungo ezkertiar eta abertzaleek udalbatzara eraman zuten hiriko kaleetatik Frankismoarekin lotutako izenak kentzeko proposamena (horien artean, Agirretxerena). Batzaren bozketaren ondoren, berorren izena mantentzea adostu zuten sozialistek, jeltzaleek eta eskuindarrek, abertzalearen abstentzioarekin[4].
Bibliografia
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Irungo kale-izendegia (Agirretxe Plaza).
- (Gaztelaniaz) J.R. Agirretxeren fitxa, Espainiako Diputatuen Kongresuko webgunean.