Joxe Mari Iturralde

euskal idazlea
Joxemari Iturralde» orritik birbideratua)

Joxemari Iturralde Uria (Tolosa, Gipuzkoa, 1951ko urriaren 20a) euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñeko Universidad de Navarra delakoan. 1975etik irakaskuntzan dihardu, eta 1985az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako Batxilergoko katedraduna da Tolosako Institutuan.

Joxe Mari Iturralde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoxemari Iturralde Uria
JaiotzaTolosa1951ko urriaren 20a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Inguma: joxemari-iturralde-uria Literaturaren Zubitegia: 214

1977an, Bilbon, Pott Banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Jon Kortazarren ustez, Pott Banda izandakoaren gizon argia izan zen Iturralde. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna egin zuen, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Argitalpen ugaritan idatzi du urtetan: Zehar aldizkarian, Argia, Xaguxarra, Akademia Sekretua eta Garziarena aldizkarietan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Mugalarin... Emak Bakia Baita argitaletxearen proiektuetan parte hartu du.

Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika, Jabier Muguruza/Les Mecaniciens, Alaitz eta Maider) eta abesbatzak (Xun-Xume, Hodeitruk) abestu eta grabatu dituzte.[1]

Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da, eta lehendakariordea izan da.[2] Itzultzaile lanetan ere ibili da: erdaretatik ia hogei liburu euskaratu ditu.

Euskaltzain urgazlea da.[3]

Iturraldek sari hauek irabazi ditu:

Lanak

Ipuinak

  • Dudular (Erein, 1983).
  • Pic-nic zuen arbasoekin (Erein, 1985).
  • Nora noa? (Erein, 2001).

Eleberriak

  • Nafarroako artizarra (Elkar, 1984).
  • Izua hemen (Erein, 1989).
  • Kilkirra eta roulottea (Erein, 1997).
  • Euliak ez dira argazkietan azaltzen (Erein, 2000).
  • Hyde Park-eko hizlaria (Pamiela, 2006)
  • Ilargi horia (Pamiela, 2012)
  • Kaleidoskopioa (Pamiela, 2006)
  • El orador de Hyde Park (Pamiela, 2010)
  • Vida del auténtico Andy Bengoa (Alberdania, 2010)[4][5]
  • Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013)
  • Luna amarilla (Pamiela, 2014)
  • Perlak, kolpeak, musuak, traizioak (Pamiela, 2015)
  • Golpes de gracia (Malpaso, 2016)
  • Jamaikako neska (Pamiela, 2016)

Poesia

  • Udaberria sutan - Ia ehun haiku (Pamiela, 2021)

Saiakerak

  • Ordago - Hor dago, 2019. Bernardo Atxagarekin batera. Baroja & yo bilduma, 12. zk. Iruñea: Ipso ediciones.

Haur eta gazte literatura

  • Zikoinen kabian sartuko naiz (Pamiela, 1986).
  • Londresen nago aitonarekin (Erein, 1987).
  • Ijitoak dauzkat nire etxean (Pamiela, 1988).
  • Bederatzi gutun t'erdi (Erein, 1992).
  • Filipinetan bizi den idazlearen kontuak (Pamiela, 1993).
  • Lehen amodioa Suedian (Ibaizabal, 1998).
  • Kaliforniako neskak (Ibaizabal, 2000).
  • Marmokiñe (Elkar, 2000).
  • Risky eta bere lagunak (Elkar, 2000).
  • Zak zikoina (Elkar, 2000).
  • Pikondoaren ondoan = By the fig tree (Gara, 2001).
  • Azken urtea Lizeoan (Ibaizabal, 2002).
  • Risky, zaude geldirik! (Erein, 2005).
  • Santiago Bidean (Ibaizabal, 2007).
  • Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed (Elkar, 2007).
  • Azken urtea lizeoan (Ibaizabal, 2008).
  • Jack destripatzailearen arrastoa (Ibaizabal, 2009)
  • Frantzian je t'aime esaten dute (Pamiela, 2011).
  • Kaliforniako neskak (Ibaizabal, 2011)
  • Nire lagunen gezurrak (Erein, 2014).

Ikus-entzunezkoak

Erakusketen katalogoak

  • ANGEL Garrafa : catalogación de la obra escultórica : 1972-1993, (1993), (Bizkaiko Foru Aldundia, 1994).
  • Ramon Zuriarrainen erakusketa. Miss mundos : 8 de marzo-2 de junio 2013, Arantxa Peredarekin, Rax Rinnekangasekin, (Bilboko Arte Ederren Museoa, 2013).

Itzulpenak

Erreferentziak

  • "Pott Banda" Jon Kortazar. Bilboko Udala, 2003.

Bibliografia

  • Zubeldia, Iñaki: Joxemari Iturralde: Narratibaren indarra eta bizitasuna. - Egan, 2005-1/2, 151-166.


Kanpo estekak