Juan Luis Zabala

euskal idazlea

Juan Luis Zabala Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 24a - ) euskal idazle, kazetari eta blogaria da.[1]

Juan Luis Zabala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Luis Zabala Artetxe
JaiotzaAzkoitia1963ko uztailaren 24a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, blogaria, poeta eta filologoa
Jasotako sariak

Inguma: juan-luis-zabala-artetxe Literaturaren Zubitegia: 131

Biografia

Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian[2] eta Berrian[3] egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.

Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.

1994an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen, Kroaziari buruzko erreportaje-sail batengatik.

Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia Lorcaren Poeta New Yorken (2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.

2015ean Kutxa Irun Hiria Eleberri saria irabazi zuen Txistu eta biok lanarekin.(1) Argitaratu ondoren, bigarren sari bat irabazi zuen, Zilarrezko Euskadi Saria.[4]

Idazlanen zerrenda

Narrazioa

  • Ahanzturaren artxipelagoa (1987, Elkar)
  • Gertaerei begira (1988, Elkar)
  • Sakoneta (1994, Susa)
  • Ospa (2017, Susa)

Komikia

  • Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna (Euskaltzaindia, 2019), Amaia Ballesteros marrazkilariarekin

Nobela

Poesia

"Mina hartzeko ere" liburuaren azala

Haur eta gazte literatura

Itzulpena

  • Poeta New Yorken; Federico Garcia Lorca (2003, Erein)
  • Akiles eta dortoka; Seve Calleja (2010, Alberdania)
  • Catherine Certitude; Patrick Modiano (2016, Erein)

Biografiak eta beste

  • Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003, Zumarte)
  • Maltzeta, soinu bete bihotz (2012, Trikitixa Elkartea)
  • Berri gogoa. Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak (2019, Euskaltzaindia)

Bilduma

  • Inon izatekotan (2006, Susa): Hau da bere blogean egindako artikuluek osatutako liburua.

Bloga

"Inon izatekotan" izena du eta "Berria" egunkariaren komunitatean sartuta dago.

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak