Juan Manuel de Prada

idazle espainiarra

Juan Manuel Prada BlancoJuan Manuel de Prada izen-deiturez ezaguna— (Barakaldo, Bizkaia, 1970eko abenduaren 8a)[1] gaztelaniazko idazle eta artikulugile ospetsua da.

Juan Manuel de Prada

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Manuel Prada Blanco
JaiotzaBarakaldo1970eko abenduaren 8a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Madrilgo Complutense Unibertsitatea doktore : Spanish philology (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, telebista-tertuliakidea, zutabegilea, literatura-kritikaria eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
IMDB: nm1577536 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Barakaldon jaio arren, haurtzaroa eta gaztaroa Zamoran (Espainia) pasatu zituen. Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, eta bertan lizentziatu zen. Hala ere, bokazio literario sendoa izan du beti. Bere lehenengo lanik nabarmenena Coños (1994) izan zen, eta prosa liriko ugarik osatzen dute liburu hau. Francisco Umbral bezalako letragizonek goraipatu zuten liburua eta ongi etorri beroa eman zioten. Hurrengo urtean, De Pradak El silencio del patinador publikatu zuen, hamabi kontakizunez osatutako bilduma. Liburu honen azkenengo kontakizuna, Gálvaez, idazlearen lehenengo nobelarako estreinako argumentua da, Las máscaras del héroe (1996), hain zuzen ere. Nobela honek XX. mende hasieratik Gerra Zibilera bitarteko garaiaren Espainiako egoera deskribatzen du. Bi pertsonaia nagusi ditu: pertsonaia imaginario bat, Fernando Navales, eta bere antagonista Pedro Luis Gálvaez poeta. Nobela hau idazteko, De Pradak nobela eta ekoizpen literario askotara jo zuen.

Bere hurrengoko nobelak, La tempestad (1997), Planeta Saria jaso zuen. Bere hurrengoko bi lanak Las esquinas del aire eleberria eta saiakera-bilduma bat izan ziren.

La vida invisible (2003) bere nobelak Udazkeneko Nobela Saria eta 2004ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso zituen. Alejandro Losada idazlari espainiarraren istorioa kontatzen du, Chicagora bidaiatzean Elena deitutako emakumea ezagutzen duena. Han ere Fanny Riffel 50eko hamarkadako "pin-up" famatuaren istorioa deskubritzen du.

2007ko urtarrilaren 29an Liburutegi Labur Saria eman zioten, El séptimo velo bere nobelari esker.

Kazetaritza eta bestelako ekintzak

El Mundo egunkarian kazetaritza-lanak hasi arren, ABC egunkari espainiarraren ohizko kolaboratzailea da gaur egun. Berak idatzitako artikulu guztiak bi liburutan bildu dira: Reserva Natural (1998) eta Animales de compañía (2000). Bere artikulotan, De Pradak diskurtso tradizionalista eta konsebatzailea ageri ohi du, eta bizitasunez defendatzen ditu Eliza Katolikoaren ikuspuntu atzerakoia abortoa, eutanasia edo homexualen arteko ezkontzen bezalako auzietan. 1999.urtean González-Ruano Saria jaso zuen.

Xelebreak izan ziren bere agerraldiak "Que grande es el cine" telebistako programan, José Luis Garcik zuzendua. Punto Radioko programa askotan kolaboratzen du, baita La Sextako "La actualidad en 2D saioan ere. 2007ko irailetik kolaboratzailea da Julia Oterok Onda Ceron zuzentzen duen programan.

Lan nagusiak

Kontakizunak

  • Coños. Ediciones Virtuales, 1994; Valdemar, 1995.
  • El silencio del patinador. Valdemar, 1995.

Eleberriak

  • Las máscaras del héroe. Valdemar, 1996.
  • La tempestad. Planeta, 1997.
  • Las esquinas del aire: en busca de Ana María Martínez Sagi. Planeta, 2000.
  • La vida invisible. Espasa-Calpe, 2003.
  • El séptimo velo. Seix-Barral, 2007.

Saiakerak eta egunkariko artikuluak

  • Reserva natural. Llibros del Pexe, 1998
  • Animales de compañía. SIAL, 2000.
  • Desgarrados y excéntricos. Seix Barral, 2001.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel de Prada