Julian Tellaetxe

Julian Tellaetxe Aldasoro (Bergara, 1884ko azaroaren 30a - Lima, Peru, 1957ko abenduaren 24a) gipuzkoar margolaria, argazkilaria eta arte kritikaria izan zen. Frankismoarekin erbesteratu zen.

Julian Tellaetxe

Bizitza
JaiotzaBergara1884ko azaroaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLima1957ko abenduaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaPresbítero Matias Aquino (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria eta arte-kritikaria
KidetzaEuskal Artisten Elkartea

Biografia

Marinela izan zen, Lekeition bizilekua hartu aurretik. Parisen ikasi zuen ondoren, eta Euskal Artisten Elkartea sortu zuen taldeko kide izan zen (1911). Hainbat erakusketa egin zituen talde horrekin 1916-1927 urteetan. Espainiako eta Europako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen ikusgai itsasoa, arrantzaleak edota arrantza-ontziak gaitzat zituzten koadroak. 1934an Donostiako Gu elkartearen sortzailetariko bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren hasierarekin Frantziara erbesteratu zen; 1939an Parisen kokatzen da. 1952. urtean Limara joan zen, eta Peruko Ondare Artistikoaren arduradun izendatu zuten. Europa eta Amerikan zehar bidaia ugari egin zituen haren heriotza gertatu arte, 1957an.

Obra

Kostunbrismoaren margolaria bere obran arrantzaleak, arraunlariak eta amak dira nagusi:

  • El tuerto
  • Euskal portua
  • Itsas gizona
  • Patroi zaharra
  • Arrantzale lekeitiar
  • Txalupen etorrera
  • Amak
  • Orio
  • Bruno Mauricio de Zabalaren erretratua

Bere lanak Sofia Erregina Museoan, Arabako Arte Ederren Museoan, Donostiako San Telmo museoan eta Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitezke.

Erreferentziak

Kanpo loturak