Julie Bowen

aktore estatubatuarra

Julie Bowen Luetkemeyer (Baltimore, Maryland, 1970eko martxoaren 3a) aktore estatubatuarra da. Modern Family telesailean Claire Dunphy-ren rola betetzeagatik da ezaguna baina beste telesail askotan ere hartu du parte, Lost, Ed eta Boston Legan telesailetan adibidez.

Julie Bowen

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulie Bowen Luetkemeyer
JaiotzaBaltimore1970eko martxoaren 3a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBeverly Hills
Familia
AitaJohn Luetkemeyer
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCalvert School (en) Itzuli
St. George's School (en) Itzuli
Brown Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

IMDB: nm0100866 Allocine: 68764 Rottentomatoes: celebrity/julie_bowen Allmovie: p215066 TCM: 340961 TV.com: people/julie-bowen
Twitter: itsJulieBowen Instagram: itsjuliebowen Edit the value on Wikidata

Biografia

Julie Boweb Baltimorren jaio zen[1] eta New Yorkeko Brown Unibertsitatean Italiar Pizkundeko ikasketak egin zituen[2] eta Florentzian ikasle gisa urtebete egin zuen[1]. Unibertsitatean ari zela Five Spot Jewel film independenteko protagonista papera bete zuen. Actor's Institute ikastetxean ikasketak burutu zituen.

Hainbat telesailetan aktore gonbidatu izan ondoren 1994an protagonista izan zen Runaway Daughters telefilmean, eta 1995ean Extreme telesilean 7 ataletan azaldu zen. Aurreneko lan garrantzitusa ER telesailean izan zuen, Carol Vessey ingeles irakaslearen papera betez[3]. 2005 eta 2007 artean Lost telesailean Sarah Shephard izan zen[4] Boston Legan telesailean parte hartzen ari zen bitartean[5]. Weeds teleaailean ere aritu zen[6].

2009an Modern Family telesailean Claire Dunphy izateko aukeratua izan zen eta ordutik horretan zentratu du aktore ibilbidea[7]. Sei urtetan jarraian Primetime Emmy Sarietarako izendapenak jaso zituen eta 2011n eta 2012an irabazlea izan zen[8]. Bi atal zuzentzera ere iritsi da, "Red Alert"[9] eta "Tree's A Crowd"[10]. 2013tik aurrera hainbat marrazki bizidunetako telesail eta filmetan ahotsa jarri du.

Bizitza pertsonala

Bradikardia arazoak ditu eta hogei urte inguru zituenetik taupada-markagailua darama[11]. 2004ko irailaren 9an Scott Phillips inbertsorearekin ezkondu zen eta hiru haur dituzte. Azken biak bizkiak dira eta haurdun zegoela egin zuen Modern Family telesailerako castinga[12]. 2018an bikotea dibortziatu egin zen[13].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1996Confessions of a Sleep AddictP.J.
1996Happy GilmoreVirginia Venit
1996MultiplicityRobin
1997An American Werewolf in ParisAmy Finch
2001You're Killing MeJamie Quinn
2001Amy's OrgasmNikki
2001Venus and MarsLisa
2001Joe SomebodyMeg Harper
2002Stella Shorts 1998–2002Ama NaturaLaburmetraia
2005Kids in AmericaPrincipal Weller
2005Partner(s)Katherine
2007Sex and Death 101Fiona Wormwood
2010Crazy on the OutsideChristy
2011Jumping the BroomAmy
2011Horrible BossesRhonda Harken
2012ConceptionTiffany
2012Knife FightPeaches
2013Scooby-Doo! Mecha Mutt MenaceDr. Devon AlbrightAhotsa
2014Planes: Fire & RescueLil' DipperVoice
2018Life of the PartyMarcie Strong
2020Hubie HalloweenPost-ekoizpenean

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1992LovingSteffy
1993Lifestories: Families in CrisisChrisAtal bakarra
1993Class of '96Kristie LewisAtal bakarra
1993Acapulco H.E.A.T.Danielle PerkinsAtal bakarra
1994Runaway DaughtersAngie GordonTelefilmea, protagonista
1994Where Are My Children?KirstieTelefilmea
1995ExtremeAndie McDermott7 atal
1996Party of FiveShelleyAtal bakarra
1996Strange LuckLeigh AnneAtal bakarra
1998ThreeAmanda Webb2 atal
1998–1999ERRoxanne Please9 atal
1999The Last Man on Planet EarthHope ChayseTelefilmea
2000Oh BabyNikky2 atal
2000Dawson's CreekGwen izebaAtal bakarra
2000–2004EdCarol Vessey83 atal
2002Justice LeagueAresia (ahotsa)2 atal
2005Jake in ProgressBrooke4 atal
2005–2007LostSarah Shephard5 atal
2005–2008Boston LegalDenise Bauer50 atal
2007Wainy DaysCherylAtal bakarra
2008WeedsLisa7 atal
2008Law & Order: Special Victims UnitGwen SibertAtal bakarra
2009True Jackson, VPClaire UnderwoodAtal bakarra
2009MonkMarilyn BrodyAtal bakarra
2009–2020Modern FamilyClaire DunphyProtagonista.
Zuzendaria bi ataletan
2011Scooby-Doo! Mystery IncorporatedMarion Spartan (ahotsa)Atal bakarra
2014, 2017Family GuyClaire Dunphy / Bere burua (ahotsa)2 atal
2016Better ThingsBere buruaAtal bakarra
2017–2020Tangled: The SeriesArianna erregina (ahotsa)
2017The Mindy ProjectDaisyAtal bakarra
2018LA to VegasGwen (ahotsa)Atal bakarra
2019DuckTalesLieutenant Penumbra (ahotsa)4 atal

Erreferentziak

Kanpo estekak