Julius Axelrod

Julius Axelrod (New York, 1912ko maiatzaren 30a - Bethesda, Maryland, 2004ko abenduaren 29a) estatubatuar biokimikaria izan zen.

Julius Axelrod

Bizitza
JaiotzaNew York1912ko maiatzaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
BizilekuaBethesda (Maryland)
New York
HeriotzaBethesda (Maryland)2004ko abenduaren 29a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli
George Washington University Medical School (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
Seward Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, neurozientzialaria, farmakologoa, zientzialaria, biokimikaria eta ikertzailea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 10214318 Edit the value on Wikidata

Garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen nerbio-bulkadaren igorpenari buruz, eta Nobel Saria jaso zuen horregatik. Hamabost urtez industria kimikoko ikertzaile gisa lan egin zuen. 1955ean, National Institute for Medicine and Healtheko Farmakologia saileko buru egin zuten. Nerbio-bulkadari buruzko ikerketak egin zituen, mekanismo sinpatikoaren ezagutza sakondu zuen, eta noradrenalina eta beste zenbait gai aztertuz, guruin pinealean, hormonen metabolismoan parte hartzen duten entzimak aurkitu zituen. Efedrina, anfetamina eta metanfetamina alkaloideak aztertu zituen, eta untxien gibelean lehendabiziko biak katabolizatzen dituen entzima bat aurkitu zuen. 1970ean, Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, nerbio-bulkadaren transmisioari, eta sinapsi kolinergikoan azetilkolinak gai neurotransmisore gisa izan dezakeen paperari buruz egin zituen ekarpenengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak