Kantauriar mendikatea

Kantauriar mendikatea[1] Espainiako iparraldean eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendikatearen izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480 kilometroko luzera du.

Kantauriar mendikatea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTorre Cerredo
Garaiera2.648 m
Motageologia komunik gabeko mendi sistema eta mendikate
Luzera480 km
Zabalera65 km
120 km
EponimoaKantauri
Geografia
Map
Koordenatuak43°11′51″N 4°51′06″W / 43.1975°N 4.8517°W / 43.1975; -4.8517
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Leku geografikoaIberiar penintsula
Geologia
Material nagusiakareharri
Europako medietako paisaia, urrunean Urriellu (Naranjo de Bulnes) tontor ezaguna.

Kokapen geografikoa

Galizia (Lugoko probintzia), Asturias, Gaztela eta León (León, Burgos eta Palentziako probintziak), Kantabria, Euskal Herria eta Errioxa hartzen ditu. Azken hauetan Pirinioekin trantsizio eremua eratzen du eta Euskal Herriko arkua deitzen zaio[2].

Hiru atal nagusi ditu[3]:

Mendilerroak eta naturaguneak

Mendebaldetik ekialdera:

Ezaugarriak

Erliebea

Mendi asimetrikoak dira, hegoaldean ordokia dagoenez altuera gutxi hartzen dute eta higadurak ergin txikiagoa du. Iparraldean itsasoarekin topo egiten du azkar eta malda handia denez ibaiek V itxurako haran sakonak eratzen dituzte eta itsasoak ere kostaldea higatzen du. Asturias, León eta Palentzian 2.000 metroko altuera hartzen duten mendiak daude. Torre de Cerredo mendiak 2.648 metroko altuera du.

Klimatologia

Foehn efektuaren eragina nabarmena da. Kantauri itsasotik datozen aire masa hezeek mendilerroarekin topo egiten dute eta haizealdean prezipitazioak ugariak izaten dira. Hainbat puntutan 2.500 mm-taraino iristen da urteko prezipitazio maila. Hegoaldera igarotzen diren aire masek hezetasun handia bidean utz dute eta haizebean klima kontinentala da, legorra eta udan beroa eta neguan oso hotza.

Orogenia

Kantauriar mendikatea orogeno Alpetarrak altxatu zuen paleozoikoan eta mesozoikoan sorturiko materialak tolesterakoan. Arroka sedimentarioez osaturik dago, ekialdean material detritikoen proportzioa handiagoa da eta mendebaldean (Europako mendiak) material karbonatatuak nagusitzen dira. Material geruzak oso tolestuak aurkitzen dira eta zamalkadurak oso ohikoak dira. Antzinako glaziarren zantzuak aurkitzen dira eta eremu oso karstikoa da.

Mendirik altuenen zerrenda

Mendirik garaienak Europako mendietan daude.

MendiaAltuera
(m)
Probintzia
Torre Cerredo / La Torre Cerredu[4]2.650León eta Asturias artean
Torre del Llambrión[5]2.647León eta Asturias artean
Torre del Tiro Tirso[6]2.639León
Torre Sin Nombre2.638León
Torre Blanca2.619León eta Kantabria artean

Bizidunak

Flora

Baso hostozabalek estaltzen dute Kantauriar mendikatea, pagadiak eta hariztiak batez ere[7]. Espezie nagusiak Fagus sylvatica (pagoa), Quercus robur (haritza), Quercus petrea (haritz kandugabea), Quercus pyrenaica (ametza) dira.

Jatorrizko konifera basorik ez dago, baina hegoaldean pinu gorriaren baso txiki batzuk aurkitzen dira.

Garaiera altuko eremuetan urkiak, sasiak eta graminea belardiak aurkitzen dira, abeltzantzarako oso aproposak direnak. Kareharrietan haginak ere azaltzen dira tarteka.

Fauna

Animalia espezie ugari aurkitzen dira, baina mendilerroko ikurra hartz arrea da. 300 ale inguru aurkitzen dira, ia bereizita dauden bi eremu zabaletan. Mendebaldean ugariagoak dira ekialdean baino[8]. Ugaztun aipagarri ugari ere badaude; Pirinioetako sarrioa, oreina, orkatza, basurdea, otsoa, igaraba, lepahoria, azkonarra, muturluzea... Hegaztien artean aipatzekoak dira sai arrea eta basoilarra.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak