Karidadeko Benta

Karidadeko Benta estilo eklektikodun Euskal Herriko musika taldea izan da, Jon Maia bertsolariaren inguruan 2003an sortutakoa. Lau urteko ibilbidearen ostean, 2007an desegin zuten.

Karidadeko Benta
Datuak
JatorriaZumaia (Gipuzkoa)
Urteak2003 - 2007
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak, Baleike
Taldekideak
Jon Maia
Aran Santamaria
Inaxio Tolosa
Jon Mantzisidor
Imanol Manterola
Domentx Uzin

Taldearen musika estiloa Balkanetan aski ezaguna den balkan brass generoan sailka daiteke.

Sorrera

ETB1eko Hitzetik hortzera bertsolaritza saioak egindako eskaera baten haritik sortu zen taldearen ideia. Bertso batzuk musikatzeko eskatu zieten hainbat bertsolariri, horien artean Jon Maiari, eta honek hiru perkusio jotzailerengana jo zuen. Emaitzarekin gustura geratu eta aurrera segitzea erabaki zuten, taldearen soinua instrumentu gehiagorekin aberastuz: gitarra, klarinetea, saxofoia...[1]

Taldea

Bertsoak, koplak eta munduko hainbat erritmo eta doinu herrikoi uztartu zituen Karidadeko Benta taldeak. Zumaian (Gipuzkoa) sortu zen garai bateko orkestratxo ibiltarien filosofiarekin, eta ibilbide laburra baina emankorra izan zuen, lau urtean hiru disko grabatuz. Azken kontzertua 2007ko irailaren 5ean eman zuten azken kontzertua Getxoko Folk Jaialdian, taldea bere onenean zegoela eta partaideek horrela erabakita. Haren grabazioa DVD batean jaso zuen, Lehengo munduaren azkena. [2]

Hiru disko grabatu zituen Karidadeko Bentak lau urteko tartean. Lehena grabatu aurretik bi urte eman zituen kontzertuak eskaintzen, eta emanaldiotan pilatutako kantuak bildu zituen taldeak disko horretan. Bigarrenean, kantuak disko baterako intentzioarekin sortuak izan ziren eta taldeak argiago zuen nola jaso grabazioan. Hirugarrenak erritmo dantzagarriagoak eta elektrikoagoak ditu. Hiru diskoetan Maiak sortu zituen hitzak, eta Manzisidorrek doinuak. Halaber, bertsolari zaharren aleak musikatu zituzten lehen bi lanetan: Pello Errotarenak, Txirritarenak, Xenpelarrenak… Azken horren kasuan, “Ia gureak egin du” bertso sortari Leonard Cohenen “Take this Waltz” kantuaren doinua jarri zioten[1].

Partaideak

  • Jon Maia: Ahotsa.
  • Aran Santamaria: ahotsa, klarinetea.
  • Tolo: Klarinetea, tronpeta, saxoak.
  • Jon Mantzisidor: lauda, gitarra.
  • Imanol Manterola: perkusioak.
  • Domentx Uzin: Helikoia eta bibolina.

Diskografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak