Karmele Jaio

euskal idazlea

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a) euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da.[1]

Karmele Jaio
Bizitza
JaiotzaGasteiz1970eko martxoaren 19a (54 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatoa eta kazetaria
Jasotako sariak

karmelejaio.com
IMDB: nm5264119 Facebook: karmele.jaio Twitter: karmelejaio Literaturaren Zubitegia: 672 Edit the value on Wikidata

Bizitza

EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idazten ditu, Diario de Noticias de Álavan, Deian, Diario de Noticias de Gipuzkoan eta El Paísen, esaterako. Zenbait komunikazio bulegotako buru izan da. Egun, Emakunderen komunikazio arduraduna da.[1]

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, eta hainbat sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.

Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.

Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria. Poesia ere idatzi du, 2015ean Orain hilak ditugu, bere lehen poesia-liburua argitaratu du.

2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[2]

2020an euskarazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Aitaren etxea nobelagatik. [3]

2022an, Korrikaren 22. edizioaren azken mezuaren egilea izan zen. Egurrezko lekukoaren barruan Euskal Herri osoan zehar herriz herri eta eskuz esku 2.575 kilometro egin zituen bere idatziak. Donostiako helmugara iritsita, Karmele bera eta Aize Otaño arduratu ziren azken metroetan eramateaz eta gazteiztarra berak sortutakoa irakurtzeaz.[4][5][6]

Lanak

Nola hasi zinen idazten? (Ahotsak proiekturako elkarrizketa)

Narrazioa

  • Hamabost zauri (2004, Elkar)[7]
  • Zu bezain ahul (2007, Elkar)[8]
  • Ez naiz ni (2012, Elkar) [9]
  • Kristalezko ontziak (2018, Booktegi)[10]

Eleberria

Poesia

Haur eta Gazte Literatura

  • Aitaren sekretua. Alexander Jaio il. Emakunde, 2008.[17]
  • Putz egin eta ikusiko duzu. Mikel Casal il. Elkar, 2021[18].

Beste hizkuntzetara antologiak

  • Best European Fiction 2017 anthology[19] [20]
  • Emekiro : Verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland Amsterdam: Zirimiri, 2011[21]
  • Kristalezko ontziak / Glass Containers (eu/en), hiru narrazio labur, formatu elektronikoan, edizio elebiduna, euskaraz eta (Ingelesez)[22]. Booktegi.eus. 2018.

Beste hizkuntzetara itzulpenak

Amaren eskuak

  • Las manos de mi madre (Ttarttalo, 2008) [23]
  • Her Mother’s Hands (Parthian Books argitaletxea, Europa Carnivale bilduma, 2018). English PEN Award Itz. Kristin Addis (Ing.)[24]
  • Mutters hände (Pahl-Rugenstein, argitaletxea, 2009 Gabriele Schwab (Übersetzer) (Deutsch)[25]

Musika airean

  • Music in the Air (Ing.)

Hamabost zauri

  • Fifteen Wounds (Ing.)

Zu bezain ahul

  • As Weak as You (Ing.)

Ez naiz ni

  • I’m Not Me (Ing.)

Sariak eta merezimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Karmele Jaio