Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa Arenys de Munten

Kataluniako independentziari buruzko Arenys de Munteko galdeketa Autodeterminazioaren aldeko Arenyseko Mugimenduak (MAPA) bultzatutako udalerri mailako herri-galdeketa bat izan zen. Galdeketa 2009ko irailaren 13an gauzatu zen Arenys de Munten (Maresme, Katalunia). Galdeketa horretan honako galdera egin zitzaien Arenyseko biztanleei: «Ados al zaude Katalunia zuzenbide Estatu independente, demokratiko eta sozial bat bilakatzearekin, Europako Batasunaren barruan?»[1].

Infotaula eleccionsKataluniaren independentziari buruzko galdeketa Arenys de Munten
Gertaera-data2009ko irailaren 13a
MotaPopular consultation (en) Itzuli eta Independentzia erreferendum
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
Katalunia
Galdeketan erabilitako papeletak.

Arenys de Munteko galdeketa Kataluniako independentziari buruzko lehenengo herri galdeketa izan zen, baina atzetik 300 udalerritan antzeko ekimenak burutu zituzten 2009ko amaieratik 2010 bitartean.

Nahiz eta guztiz sinbolikoa izan, Kataluniako eta Espainiako politikan berebiziko eragina izan zuen. Aldi berean Espainiako Gobernuak ekintza hau oztopatzen eta ilegalizatzen berebiziko ahaleginak egin zituen.[2][3][4]

Emaitzak

2009ko irailaren 13ko independentziari buruzko galdeketa
Bozka aukerakBotoakPortzentaia
Bai2.569%96,2
Ez61%2,3
Zuri29%1,1
Baliozko botoak2.659%99,6
Bozka baliogabeak12%0,4
Guztira2.671%100
Parte hartzea%41,0
Hautesleak6.517
Iturria: Llibertat.cat, 3cat24.cat

Beste udalerri batzuetan

Kataluniako mapa erreferendumak egin dituzten udalerriak adieraziz, berdez, emaitza beti ere positiboa izan delarik.
Emaitzak

Epeka, 300 udalerri baino gehiagotan antolatu dituzte ezaugarri bereko erreferendumak:

  1. 2009ko irailaren 13an: Historiako lehenengo erreferenduma Arenys de Munten.
  2. 2009ko irailaren 12an bigarren herri kontsulta Sant Jaume de Frontanyàn eta hurrengo egunean Katalunia osoko beste 166 udalerritan.
  3. 2010eko otsailaren 28an: Hirugarren epea, 80 udalerritan kontsulta eginez.
  4. 2010eko apirilaren 24an Esparregueran eta biharamunean 210 udalerritan, bai eta Kataluniatik kanpo ere (Herbehereak, Irlanda, Quebec, Suitza eta Hanburgon).
  5. 2010eko maiatzaren 30ean: Sabadellen.
  6. 2010eko ekainaren 20an: Bosgarren epea 48 udalerritan.
  7. 2010eko uztailaren 18an: Puigcerdàn eta Mollet de Peraladan.
  8. 2010eko abuztuaren 26an: Bell-lloc d'Urgellen.
  9. 2010eko urrian: Tarragona, Rubí eta Gavàn, baita AEBetan ere.
  10. 2011ko apirilaren 10ean: Bartzelonan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak