Katie Bouman
Katherine Louise Bouman informatikako irakasle bat da Kaliforniako Teknologia Institutuan. Event Horizon Telescope erabiliz lehenengo aldiz zulo beltz baten irudia eratzea posible egin duen algoritmoa sortzeko prozesuaren buru izan da.[1][2]
Bizitza
Bouman Indianan jaio zen.[3] Indianako West Lafayetten ikasle zela izan zuen lehen aldiz Event Horizon Telescope-aren berri. Ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen Michigango Unibertsitatean eta cum laude aipamena lortuta graduatu zen.[4]
Ingeniaritza elektrikoko master bat egin zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan eta bertan burutu zuen bere doktoretza. Bouman MITeko Haystack Behatokiko kidea zen eta Zientzia Fundazio Nazionalaren beka bat jaso zuen[5]. Masterreko bere tesiak, Estimating Material Properties of Fabric through the observation of Motion, Ernst Guillemin Award masterreko tesi onenari emandako saria irabazi zuen.[6] Doktoretza ondorengo bekadun moduan Harvard Unibertsitatean sartu zen, Event Horizon Telescope Imaging taldean.[7][8][9] 2017an Boumanek How to Take a Picture of a Black Hole izeneko TED hitzaldi bat eman zuen.[10]