Kontxako Bandera

Traineru estropada

Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 128 edizio izan ditu gizonezkoetan (2023 artean), eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar. Emakumezkoetan 16 edizio izan ditu (2023 artean).

Kontxako Bandera
Euskal Herria Kontxako badia,
Donostia, Euskal Herria
2023ko Kontxako Banderako txapeldunak:
Euskal Herria
Bermeo Urdaibai (gizonezkoak)
Euskal Herria
Arraun Lagunak (emakumezkoak)

1933ko estropadako une bat.
KirolaArrauna
Sorrera urtea1879
PartehartzaileakTKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude
AntolatzaileaDonostiako Udala
ErrekorrakGizonezkoak:
18:53.52 (Bermeo, 2017)
38:04.76 (Bermeo, 2014)
Emakumezkoak:
10:23.32 (Arraun Lag, 2023)
21:01.14 (Arraun Lag, 2023)
SariaKontxako Bandera
2023ko Kontxako Bandera
Kontxako Banderaren webgunea

Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.

Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira[1] eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.

2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran lau traineru aritzen ziren, eta, 2016tik aurrera, zortzi ontziren artean jokatzen da bandera, gizonezkoen kasuan bezala.

Ezaugarriak

Estropada eremua

Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, hiru itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.

Sailkapen estropada

Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua. 2007an traineru donostiar guztiak bateratu egin ziren eta Donostirarra Kaiarriba elkartea zuzenean sartzen da.

2008tik aurrera emakumezkoen traineruen Kontxako Bandera ere jokatzen da eta sailkapenerako sistema bera erabiltzen da.

Amaierako sailkapena eta bandera ematea

Iraileko lehen bi igandetan jokatzen da eta egun bietako denborak batzen dira Banderaren sailkapena osatzeko. Bigarren igandean lehen txandako traineruek ere posible dute Bandera irabazte, inoiz gertatu ez bada ere. Lehen udaletxean ematen zen Bandera baina azken hamarkadetan Ciudad de San Sebastián itsasontzian ematen zaie irabazleei. Han biltzen dira gizonezko eta emakumezko arraunlari txapeldunak.

Historia

Aurrekariak

Sakontzeko, irakurri: «traineru» eta «estropada»

Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.

Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek giza indarra ordezkatu zuten. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estuki lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi...

Kontxako Bandera

Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871n Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.

Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen.[2] Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.

Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.

Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 1882-1888, 1902-1907 eta 1912-1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.

1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.


Araudia

Urtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: zortzi traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko lau denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.

Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina lau luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.

Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarri batzuk ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).

Arraunlariak

1987an Zumaia udalerriko Aita Mari Arraun Elkarteak irabazitako Kontxako Bandera ikusgai.

Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:[3]

  • 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
  • 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
  • 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
  • 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
  • 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.

Saria: Bandera

Urte askotan, Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra izan zen, lan horretan eskuz aritu izan zen urte luzez. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.[3]

Azken urteotan, bestelako enpresek hartu izan dute bandera egiteko zeregina.

Bitxikeriak

Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:[3]

  • Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
  • Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
  • Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.

Estatistikak

Herriak, lorturiko banderen arabera

Orioko trainerua da Kontxako Banderako palmaresean garaipen gehien dituena.
  • Guztira:
HerriaBanderak
Orio35
Donostia16
Pasai San Pedro15
San Juan15
Hondarribia14
Sestao8
Bermeo7
  • Gizonezkoetan:
HerriaBanderak
Orio32
Pasai San Pedro15
Donostia14
Hondarribia14
San Juan10
Sestao8
Bermeo7
Getaria5
Pedreña4
Castro Urdiales4
Santurtzi4
Ondarroa2
Aginaga2
Lasarte2
Zumaia2
Astillero2
Pasaia (La Union)1
  • Emakumezkoetan:
HerriaBanderak
Galicia-Rias Baixas5
San Juan5
Orio3
Arraun Lagunak2
Zumaia1

Patroiak, lorturiko banderen arabera

  • Gizonezkoetan:
PatroiaBanderakTaldeak
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"9San Pedro, Pasaia
Gorka Aranberri8Urdaibai, Orio, Santurtzi
Juan Lizarralde "Altxerri"6Orio
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"5Donostia
Manuel Olaizola5Orio
Inazio Sarasua5Orio
Jose Angel Lujanbio5San Juan, Hondarribia
Juan Mari Lujanbio5San Juan, Donibaneko, Castro
Joseba Amunarriz5Hondarribia
Domingo Mitxelena4Orio
Klaudio Etxeberria "Gorria"4Aginaga, Orio, Lasarte, Zumaia
Norberto Torres "Txirri"4Kaiku
Juan Carlos Fontan4San Pedro
Frantzisko Arregi3Getaria
Bibiano Etxabe3San Juan
  • Emakumezkoetan:
PatroiaBanderakTaldeak
Laura Hermo4Rias Baixas
Nerea Perez4San Juan
Nadeth Agirre3Orio
Andrea Astudillo2Arraun Lagunak
María Gil1Rias Baixas
Nagore Osoro1Zumaia
Inder Paredes1San Juan
Izaro Lestayo1San Juan

Arraunlariak, lorturiko banderen arabera

  • Gizonezkoetan:
PatroiaBanderakOharrak
Jose Luis Korta16Patroi (3), Arraunlari (8), Entrenatzaile (5)
Batista Oliden13Arraunlari (13)
Inazio Sarasua11Patroi (5), arraunlari (6)
Antonio Oliden11Patroi (1), arraunlari (10)
Juan Mari Etxabe11Arraunlari (5), Entrenatzaile (6)
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"10Patroi (9) arraunlari (1)
Juan Lizarralde "Altxerri"10Patroi (6), Arraunlari (4)
  • Emakumezkoetan:
PatroiaBanderakOharrak
Andrea Oubiña9Arraunlari (9)
Victoria Piñeiro8Arraunlari (8)
Sandra Sánchez5Arraunlari (5)
Ane Hernandez5Arraunlari (5)
Ane Pescador5Arraunlari (5)

Denborarik onenak

  • Jardunaldi bakarrean:
Gizonezkoak
KlubaDenboraUrtea
Bermeo18:53.522017
Hondarribia18:57.802017
Castro18:59.942006
Bermeo19:01.782014
Bermeo19:02.982014
Orio19:03.302017
Emakumezkoak
KlubaDenboraUrtea
Arraun Lagunak10:23.322023
Donostiarra10:30.702023
Arraun Lagunak10:31.622021
Orio10:33.262021
Arraun Lagunak10:33.562021
Zumaia10:35.622012
  • Bi jardunalditan:
Gizonezkoak
KlubaDenboraUrtea
Bermeo38:04.762014
Castro38:13.322006
Hondarribia38:21.302014
Astillero38:24.922006
Kaiku38:25.322014
Kaiku38:28.362012
Emakumezkoak
KlubaDenboraUrtea
Arraun Lagunak21:01.142023
Arraun Lagunak21:05.182021
Orio21:09.102021
Donostiarra21:10.502023
Rias Baixas21:13.322012
Orio21:14.322022

Jarraian irabazitako edizioen errekorrak

ErrekorraKlubaBanderakUrteak
Edizio kontsekutiboakDonostia71883 - 1894[4]
Urte kontsekutiboak (gizonezkoak)San Pedro61927 - 1932
Urte kontsekutiboak (emakumeak)Galizia (Rías Baixas)52008 - 2012
San Juan52014 - 2018

Emakumezkoen Kontxako Bandera

San Juango Batelerak 2016ko Banderarekin.
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Kontxako Bandera»

2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. Zortzi taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen distantziaren erdia.

Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala zortzi partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izaten da. Azken urteetan bi traineru donostiar izan dira goren mailan, baina Donostiarra soilik da sailkapena jokatu behar ez duena.

Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.

Bandera jokatu zen lehen bost edizioetan Galizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskalduna Zumaia izan zen. Ondoren sanjuandarren bolada etorri zen Hibaikarekin lehia gogorrean. Azken urteetan Orio izan da nagusi eta 2021ean Arraun Lagunak taldeak donostiarren garaipen berri bat lortu zuen 71 urteren ondoren.

Edizio guztien aurkibidea

Edizio guztietako irabazleak

Gizonezkoak

EdizioaUrteaGaraileaTraineruaPatroia

XIX. mendean

I1879
Gehiago
DonostiaLequeitianaJuan Kruz Karril
II1880
Gehiago
Pasai San Pedro??Sarria
III1881
Gehiago
Hondarribia??Leon Berrotaran
-1882-
IV1883
Gehiago
DonostiaAngelitaJoxe Jabier Uresberueta
-1884-
-1885-
-1886-
V1887
Gehiago
DonostiaGuipuzcoanaJose Mari Iturriza
-1888-
VI1889
Gehiago
DonostiaGuipuzcoanaLuis Karril
VII1890
Gehiago
DonostiaCariñoLuis Karril
VIII1891
Gehiago
DonostiaIllar-azala"Kiriko"
IX1892
Gehiago
DonostiaAmigos"Kiriko"
-1893-
X1894
Gehiago
DonostiaAmigos"Kiriko"
XI1895
Gehiago
GetariaN.Sª. de la PazFrantzisko Arregi
XII1896
Gehiago
GetariaEsperanzaFrantzisko Arregi
XIII1897
Gehiago
DonostiaRamon y SaturninaFrancisco Silva
XIV1898
Gehiago
OndarroaFloraManuel Beitia
XV1899
Gehiago
Pasai San PedroVer y creerLukas Iturralde
XVI1900
Gehiago
GetariaAngel de la GuardaDomingo Cobeñas

XX. mendean

XVII1901
Gehiago
OrioLersundiManuel Olaizola
-1902-
XVIII1903
Gehiago
GetariaZorrillaFrantzisko Arregi
-1904-
-1905-
XIX1906
Gehiago
Pasai San PedroNacimiento de JesusBixente Sarria
-1907-
-1908-
XX1909
Gehiago
OrioVirgen del MarManuel Olaizola
XXI1910
Gehiago
OrioVirgen del MarManuel Olaizola
XXII1911
Gehiago
GetariaGuipuzcoanaJose Ituarte
-1912-
-1913-
-1914-
XXIII1915
Gehiago
DonostiaLuis Esperanza"Soterotxo"
XXIV1916
Gehiago
OrioSan NicolasManuel Olaizola
XXV1917
Gehiago
Pasai San PedroSanpedrotarra"Aita Manuel"
XXVI1918
Gehiago
DonostiaKoruko Amabirjina"Kiriko"
XXVII1919
Gehiago
OrioSan NicolasManuel Olaizola
XXVIII1920
Gehiago
DonostiaNuestra Sra. del Carmen"Kiriko"
XXIX1921
Gehiago
PasaiaLa Unión"Aita Manuel"
XXX1922
Gehiago
DonostiaNuestra Sra. del Carmen"Soterotxo"
XXXI1923
Gehiago
OrioSan NicolasAntonio Maria Uranga
XXXII1924
Gehiago
San JuanJuanitaFrancisco Laboa "Matxet"
XXXIII1925
Gehiago
OrioSan NicolasAntonio Maria Uranga
XXXIV1926
Gehiago
OndarroaAntigua´ko AmaJuan B. Beitia
XXXV1927
Gehiago
Pasai San PedroSanpedrotarra"Aita Manuel"
XXXVI1928
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXVII1929
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXVIII1930
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXIX1931
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XL1932
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XLI1933
Gehiago
OrioSan NicolasDomingo Mitxelena
XLII1934
Gehiago
OrioSan NicolasDomingo Mitxelena
XLIII1935
Gehiago
Pasai San PedroSanpedroko berria"Aita Manuel"
-1936-
-1937-
-1938-
XLIV1939
Gehiago
Orio??Antonio Maria Uranga
XLV1940
Gehiago
OrioSan NicolasJose Mari Urdangarin
XLVI1941
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaRoman Agirre
XLVII1942
Gehiago
OrioSan Nicolas IIDomingo Mitxelena
XLVIII1943
Gehiago
Hondarribia??Pedro Gonzalez
XLIX1944
Gehiago
Orio??Domingo Mitxelena
L1945
Gehiago
PedreñaCantabriaJosé Bedia
LI1946
Gehiago
PedreñaCastillaJosé Bedia
LII1947
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaBernardo Elduaien
LIII1948
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaBernardo Elduaien
LIV1949
Gehiago
PedreñaCantabriaJosé Bedia
LV1950
Gehiago
DonostiaSan VicenteAntonio Korta "Pintxan"
LVI1951
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LVII1952
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LVIII1953
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LIX1954
Gehiago
Iberia (Sestao)??Jose A. Arraiz
LX1955
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LXI1956
Gehiago
San Juan??Jose Angel Lujanbio
LXII1957
Gehiago
Aginaga??Ramon Arreseigor
LXIII1958
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LXIV1959
Gehiago
SestaoVirgen de BegoñaAndoni Arraiz
LXV1960
Gehiago
Aginaga??Klaudio Etxeberria "Gorria"
LXVI1961
Gehiago
San JuanSanjuandarraBibiano Etxabe
LXVII1962
Gehiago
San Juan??Bibiano Etxabe
LXVIII1963
Gehiago
San Juan??Bibiano Etxabe
LXIX1964
Gehiago
Orio??Klaudio Etxeberria "Gorria"
LXX1965
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXI1966
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXII1967
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXIII1968
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXIV1969
Gehiago
LasarteLasarte-MichelinKlaudio Etxeberria "Gorria"
LXXV1970
Gehiago
Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVI1971
Gehiago
Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVII1972
Gehiago
Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVIII1973
Gehiago
LasarteLasarteAntonio Oliden
LXXIX1974
Gehiago
OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXX1975
Gehiago
OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXXI1976
Gehiago
PedreñaPedreñaRubén Laso
LXXXII1977
Gehiago
SanturtziSoteraKoldo Urtiaga
LXXXIII1978
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXV1979
Gehiago
SanturtziSoteraKoldo Urtiaga
LXXXIV1980
Gehiago
Kaiku (Sestao)JarrilleraNorberto Torres "Txirri"
LXXXVI1981
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXVII1982
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXVIII1983
Gehiago
OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXXI1984
Gehiago
ZumaiaTelmo DeunKlaudio Etxeberria "Gorria"
XXC1985
Gehiago
SanturtziSoteraJesus Fdez, Cirilo "Roke"
XCI1986
Gehiago
San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCII1987
Gehiago
ZumaiaTelmo DeunEdu Aristi
XCIII1988
Gehiago
San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCIV1989
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCV1990
Gehiago
San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCVI1991
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCVII1992
Gehiago
OrioSan NikolasJose Luis Korta
XCVIII1993
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCIX1994
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
C1995
Gehiago
Donibaneko (San Juan)La NavarraJuan Mari Lujanbio
CI1996
Gehiago
OrioKanpaJuan Mari Larrañaga "Txiki"
CII1997
Gehiago
OrioKanpaJose Luis Korta
CIII1998
Gehiago
OrioKanpaJuan Mari Larrañaga "Txiki"
CIV1999
Gehiago
Koxtape (San Juan)ErrekaJoseba Arbona
CV2000
Gehiago
OrioKanpaOskar Rodriguez

XXI. mendean

CVI2001
Gehiago
CastroLa MarineraAsier Zurinaga eta
Jose Luis Korta
CVII2002
Gehiago
CastroLa MarineraJuan Mari Lujanbio
CVIII2003
Gehiago
AstilleroSan Jose XIIIzortz Zabala
CIX2004
Gehiago
AstilleroSan Jose XIIIzortz Zabala
CX2005
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXI2006
Gehiago
CastroLa MarineraCristian Garma
CXII2007
Gehiago
Orio San NikolasIrakoitz Etxeberria
CXIII2008
Gehiago
CastroLa MarineraIker Gimeno
CXIV2009
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitarraAsier Zurinaga
CXV2010
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaAsier Arego
CXVI2011
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXVII2012
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitarraCristian Garma
CXVIII2013
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXIX2014
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXX2015
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXI2016
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXII2017
Gehiago
Orio San NikolasGorka Aranberri
CXXIII2018
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXIV2019
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXV2020
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXVI2021
Gehiago
SanturtziSoteraGorka Aranberri
CXXVII2022
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXVIII2023
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri

Emakumezkoak

EdizioaUrteaGaraileaTraineruaPatroia

XXI. mendean

I2008
Gehiago
GaliziaLaura Hermo
II2009
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
III2010
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
IV2011
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
V2012
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)María Gil
VI2013
Gehiago
ZumaiaTelmo DeunNagore Osoro
VII2014
Gehiago
San JuanBatelerakInder Paredes
VIII2015
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez
IX2016
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez
X2017
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez
XI2018
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez, Izaro Lestayo
XII2019
Gehiago
OrioTxikiNadeth Agirre
XIII2020
Gehiago
OrioTxikiNadeth Agirre
XIV2021
Gehiago
Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XV2022
Gehiago
OrioTxikiNadeth Agirre
XVI2023
Gehiago
Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo

Iruditegia

Ikus gainera

Erreferentziak

Bibliografia

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3

Kanpo estekak