Koreera

Koreera (koreeraz: 한국어/韓國語 hangugo (hegoaldean), 조선말/朝鮮말 tsosonmal (iparraldean)) Korean (Ipar nahiz Hego Korean) eta Txinako Yanbian herrialde autonomo mugakidean mintzatzen den hizkuntza bakartua da; hala ere, haren dialekto batzuk hizkuntzatzat hartzen dira, haien arteko ezberdintasunak direla eta.

Koreera
한국어 — 조선말 — 한국말‎
Koreera hitz egiten diren tokiak. Puntu berdeek koreeraz hitz egiten duten gutxiengoak adierazten dituzte.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIpar Korea eta Hego Korea
Hiztunak78 milioi
Rankinga13. hizkuntza mintzatuena
OfizialtasunaIpar Korea eta Hego Korea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaHego Korea:
Gungnip-gugeowon (Koreeraren Nazio Institutua; 국립국어원)

Ipar Korea:
Sahoe Kwahagwŏn Ŏhak Yŏnguso (사회 과학원 어학 연구소)
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza isolatua[1][2][3][4][5][6]
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, adjective-noun (en) Itzuli, silabadun hizkuntza, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza, vowel harmony (en) Itzuli, pitch accent (en) Itzuli, postposizioa eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala eta bokatiboa
AlfabetoaHangula eta Hanja
AurrekariaMiddle Korean (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ko
ISO 639-2kor
ISO 639-3kor
Ethnologuekor
Glottologkore1280
Wikipediako
Linguasphere45-AAA-a
ASCL7301
IETFko
Koreeraren dialektoak

78 milioi lagunek gutxi gorabehera hitz egiten dute. Mila urtez hanja izeneko txinatar karaktereak erabiliz idatzi zen. XV. mendean hangul izeneko idazkera garatu zen arte, Sejong Handiaren aginduz, baina XX. mendera arte ez zen orokor bihurtu, aristokratek hanja nahiago baitzuten.

Koreera hizkuntza eranskaria da morfologian eta subjektu-objektu-aditz motakoa joskeran.

Iparraldeko eta hegoaldeko koreeraren aldaerak ez dira batː iparraldeko koreerak beste hizkuntzetatik hartutako askoz hitz gutxiago ditu, adibidez.

Sendia

Hizkuntzalari gehienek hizkuntza bakartutzat daukate koreera, baina gutxi batzuek altaitar hizkuntzen sendian sartzen dute.

Ogura Shinpei hizkuntzalaria izan zen lehenengo gizona japoniera eta koreeraren arteko balizko ahaidetasunaz ohartu zena.

Dialektoak

Hego Koreako hizkuntza estandarraren oinarria Seulgo dialektoan datza eta Ipar Koreakoarenak, berriz, – Piongiango dialektoan. Hiriburuen dialektoez gainera, Korear penintsulako eskualde bakoitzak bere dialektoa du; beste lurraldeetan hainbat dialekto ere garatu ziren, adibidez, Txinako korearren dialektoa.

Dialektoek bestelakotasunak dituzte fonetika eta lexikoan eta batzuetan bestelakotasunak oso esanguratsuak dira: horren ondorioz, hainbat hizkuntzalarik dialekto batzuk hizkuntzentzat hartzen dituzte (Jeju uhartearen dialektoa, adibidez).

Izena

1945. urtearen aurretik hizkuntzak tsosonmal (조선말, 朝鮮말) edo tsosono (조선어, 朝鮮語) izena zuen; gaur egun izen bera erabiltzen jarraitzen dute Ipar Korean, baina Hego Korean hangugo (한국어, 韓國語) edo hangunmal (한국말, 韓國말) izenak onartzen dira (sarritan kugo (국어, 國語 («hizkuntza ofiziala») esaten da). Herrialde bietan urimal (우리말, «gure hizkuntza») izena erabiltzen da ere.

Idazketa

Herrialde bietako koreerak XV. mendean garatutako hangul izeneko idazketa erabiltzen du. Lehenago hanja izeneko idazketa erabiltzen zen, hau da, txinatar karaktereak. Gaur egun Ipar Korean hangul erabiltzen da bakarrik eta Hego Korean, berriz, – idazketa biak. Hangul ez da berdina herrialde bietan.

Latindar alfabetoan oinarritutako idazketa bat sortzen ere ahalegindu ziren, baina ez da inoiz erabiltzen.

XV–XX mendeetan nahastutako idazketa, gaur egungo japonieraren idazketaren antzekoa, erabiltzen zen: hitzen erroak hanjaren bidez idazten ziren eta beste zatiak, gramatikoki aldatzen direnak, hangularen bidez idazten ziren.

Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak

Fonetika

Kontsonanteak

Hainbat koreerazko kontsonanteek asperenketa dute ([tɕʰ], adibidez) eta oso garrantzitsua da hitzen esanahiak aldatu ditzakeelako.

EzpainkariakAurremihikariakPalatalakAho-gingilezkoakEztarrikoak
Sudurkariakㅁ /m/ㄴ /n/ㅇ /ŋ/
Leherkariak eta afrikariakSinpleakㅂ /p/ㄷ /t/ㅈ /tɕ/ㄱ /k/
Tentsioarekinㅃ /p͈/ㄸ /t͈/ㅉ /t͈ɕ/ㄲ /k͈/
Asperenketarekinㅍ /pʰ/ㅌ /tʰ/ㅊ /tɕʰ/ㅋ /kʰ/
IgurzkariakSinpleakㅅ /s/ㅎ /h/
Tentsioarekinㅆ /s͈/
Leunakㄹ /l/

Bokalak

Monoptongoak/i/ ㅣ,  /e/ ㅔ,  /ɛ/ ㅐ,  /a/ ㅏ,  /o/ ㅗ,  /u/ ㅜ,  /ʌ/ ㅓ,  /ɯ/ ㅡ,  /ø/ ㅚ,  

/y/ ㅟ

Diptongoak/je/ ㅖ,  /jɛ/ ㅒ,  /ja/ ㅑ,  /wi/ ㅟ,  /we/ ㅞ,  /wɛ/ ㅙ,  /wa/ ㅘ,  /ɰi/ ㅢ,  /jo/ ㅛ,  /ju/ ㅠ,  /jə/ ㅕ,  /wə/ ㅝ

Morfologia

Izenak

Koreerazko izenek kasuak eta numeroa (singularra eta plurala) dituzte; ez dute artikulurik ez eta generorik.

Hurrengo taulan, hitz bat kontsonante batekin amaitzen denean atzizkiaren lehenengo aldaera erabiltzen da eta hitz bat bokal batekin amaitzen denean bigarrena erabiltzen da (begirunea adierazten duen aldaera kortxete artean dago):

HangulAhoskeraKasuakGaldera(k)AdibideaKoreera - euskara
은 / 는yn / nynNominatibo nagusiaNor(k)? Zerk(k)?나는 갑니다«Banoa»
이 / 가 (께서)i / ga (kkezo)NominatiboaNork(k)?Zerk(k)?눈이 옵니다«Elurra egiten ari da»
을 / 를il / rylAkusatiboaZer? Nor?그 학생은 한국어를 배운다«Ikasle horrek koreera ikasten du»
을 / 를il / rylAkusatiboaNora?여행을 가다«Bidaiatzera noa»
yj / eGenitiboaZerena? Norena?내 친구의 안경«Nire lagunaren betaurrekoak»
eDatiboaNora (joatearen norabidea)?병원에 가세요?«Erietxera al zoaz?»
еDatiboaNoiz?다섯시에 박교수님과 만나요«Bostetan Park jauna ikustera joango naiz»
еDatiboaNon?우리 집은 아남동에 있다«Gure etxea Anamdon izeneko eskualdean dago»
еAdlatiboaNora (ekintzaren norabidea)?어제 미국에 편지를 보냈다«Atzo Amerikara eskutitza bidali nuen»
에게, 한테 (께)ege, hathe (kke)Pertsonen datiboaNori? Norentzat?친구에게 편지를 씁니다«Nire lagunari eskutitz bat idazten diot»
에서ezoInesiboaNon?나는 여행사에서 일합니다«Bidai agentzian lan egiten dut»
에서ezoInesibo-genitiboaNongo?어느 나라에서 왔어요?«Zein herrialdekoa zara?»
에게서, 한테서egezo, hanthezoPertsonen inesiboaNorengandik?나는 어머니에게서 그 말을 들었어요«Nire amarengandik entzun nuen hori»
으로 / 로yro / roInstrumentalaNola? Zeren bidez?나는 한자를 볼펜으로 씁니다«Ikurrak bolalumaz idazten ditut»
으로 / 로yro / roInstrumentalaNoraino?그 버스는 종로구로 가지 않아요«Autobus hau ez doa Tsonnoguraino»
으로 / 로yro / ro«Gisa» adierazten duenaZer / nor gisa?김 선생님은 선교사로 러시아에 왔습니다«Kim jauna Errusiara misiolari gisa etorri zen»
과, 하고 / 와kva, hago / vaKomitatiboaZerekin? Norekin?시장에서 생선과 채소를 샀어요«Azokan barazkiak arrainekin erosi ditut»
아 / 야a / jaBokatiboaDeitzeko기민아, 이리 와!«Kimin, etor zaitez hona!»

Aditzak

Koreerazko aditzek atzizki ugaria hartu ditzakete, adibidez, 야 하다 ja handa atzizkia hartzen duenean «behar izan» esanahia gehitzen zaio aditzari: 학생은 열심히 공부해야 한다 (Hakzeng-yn yolsimi kongbuhe-ja handa) «Ikasleak gogor ikasi behar du».

Atzizki guztiak aditzen bi formetako bati gehitzen zaizkio:

  • lehenengoa 다 (ta, da) zatia baztertuz sortzen da: 먹다 (mokta) → 먹 (mok);
  • bigarrena erroko azken bokalaren arabera sortzen da.
Denborak

Koreerazko aditzek lau denbora dituzte; ez dute konjugaziorik:

  1. orainaldi-etorkizuna, aditzak ez du atzizkirik behar (baina begirunea adierazten duen atzizkia gehitu daiteke hala ere): 우리는 다음 주말에 제주도에 여행을 갈 것이다 (Uri-nyn taym tsumar-e Tsetxodo-e joheng-yl kal kosida) «Datorren asteburuan Jeju uhartera egingo dugu bidaia»:
    1. etorkizun bakuna, 겠 (ket) atzizkiaren bidez osatzen dena; lehenengo eta bigarren pertsonekin (hau da, «ni, gu, hi, zu, zuek» izenordainekin) erabiltzen da bakarrik eta «zerbait egin nahi / asmoa izan» esanahia du: 다음 학기부터 나는 일본어를 배우기 시작하겠다 (Taym hakki-butho na-nyn ilbono-ryl peugi sitxakhagetta) «Datorren seihilekotik aurrera japoniera ikasten hasteko asmoa dut»;
    2. etorkizun konplexua, nahitaezko (saihestu ezin den) etorkizuneko ekintza bat adierazten duena; partizipioari 것 (kot) eta 이다 (ida) atzizkiak gehitzen zaizkio denbora hori osatzeko: 삼 주일 후에 그들은 결혼할 것이다 (Zam tsuil khu-e kydyryn kjorhonhal kosida) «Hiru aste barru ezkonduko dira»;
  2. lehenaldia, 았 (at), 었 (ot) eta 였 (jot) atzizkien bidez osatzen dena;
  3. irauten duen (oraindik amaitu ez den) orainaldia, 고 (ko) eta 있다 aditzaren (itta, «izan») bidez osatzen dena: 나는 지금 서울에 살고 있다 (Na-nyn tsigym Sour-e zalgo itta) «Seulen bizi naiz orain (oraindik)».
Substantibazioa

Koreerazko aditzak izenak bihur daitezke; horri «substantibazioa» deritzo hizkuntzalaritzan. Hori 기 (ki, gi) atzizkia lehenengo aditzen formari gehituz sortzen da: 하다 (hada) «egin» — 하기 (hagi) «egite». Substantibazioa esaldi bereziak sortzeko erabiltzen da, adibidez, 기 + 로 하다 (ki-ro + hada (hau da, + aditz bat) esaldiak «zerbait egitea erabaki» esanahia du: 내일은 기민씨 생일이에요. 그래서 같이 저녁 먹기로 했어요 (Neir-yn Kimin-zzi zengir-iejo. Kyrezo kathi tsonjok mokkiro hezzojo) «Kiminak urtebetetzea du bihar, beraz, elkarrekin bazkaltzea erabaki dugu».

Izenondoak

Koreerazko izenondoek bi forma ezberdin dituzte. Lehenengo formak aditzen ezaugarri guztiak ditu eta bigarrena, berriz, euskarazko izenondoen antzekoa da.

Lehenengo formako izenondoek 다 (ta, da) atzizkia dute, hau da, aditzen adierazle nagusia: 예쁘다 (jeppyda) «eder».

Bigarrena lehenaldiko partizipioa bezala sortzen da: 예쁘다 (jeppyda) → 예쁜 (jeppyn).

Partizipioak

Koreerazko partizipioak orainaldi, lehenaldi edo etorkizunean izan daitezke.

DenboraAtzizkiakAdibideaTranskripzioaKoreera - euskara
Kontsonante baten ondorenBokal baten ondoren
Etorkizuna을 (yl)ㄹ (yl)저녁에 먹을 음식을 준비하겠어요Tsonog-e mogyl ymsig-yl tsunbihagezzojo«Arratsean jango dudan janaria sukalduko dut»
Orainaldia은 (yl)는 (nyn)저기 가는 분이 이 선생입니다Tsogi kanyn pun-i I zonzeng-imnida«Hor doan gizona Li jauna da»
Lehenaldia -yn atzizkiarekin은 (yn)ㄴ (n)어제 쓴 편지를 우체국에 가서 부쳤어요Otxe zzyn phjontxy-ryl utshegug-e kazo putshjozzojo«Atzo idazitako eskutitza bidali dut posta-bulegoan»
Lehenaldia -ton atzizkiarekin던 (ton)이 음악은 내가 자주 듣던 것입니다I ymag-yn ne-ga tsatxu tytton kosimnida«Hau entzuten nuen sarritan musika da»

Zenbakiak

Koreerak hitz jatorrak ditu zenbakiak adierazteko, baita txineratik hartutako zenbakiak ere. Kopuru handiak txinerazko zenbakiak erabiliz zenbatzen dira. Orduak zenbatzerakoan koreerazko zenbakiak erabiltzen dira eta minutuak zenbatzerakoan, berriz, – txinerazkoak.

  • 1–99 zenbakiak jatorrak dira:
1하나hana10jol
2tul20스물zymul
3zet30서른zoryn
4net40마흔mahyn
5다섯tazot50zvin
6여섯jozot60예순jezun
7일곱ilgop70일흔yrhyn
8여덟jodol80여든jodyn
9아홉ahop90아흔ahyn

100 eta 1000 adierazteko hitz jatorrak (온 (on) eta 즈믄 (tsymyn)) ez dira erabiltzen gaur egun.

  • Txineratik hartutako zenbakiak:
1il10sip
2i20이십isip
3zam30삼십zamsip
4za100pek
5o200이백ibek
6juk1000tshon
7tshil10.000man
8lhal100.000십만sipman
9ku100 millionok

123.456.789 zenbakia, adibidez, 1.2345.6789 gisa idazten da koreeraz.

Zenbaki ordenalak

Koreerazko zenbaki ordenalak horrela osatzen dira:

JatorrakTxinerazkoak
ArauaAdibideaSalbuespenaArauaAdibidea
Zenbaki bat + 째 (ччэ)스물째 (zymultstse) «hogeigarren»첫째 (tshotstse) «lehenengo, lehen»제 (tse) + zenbaki bat제오 (tseo) «bosgarren»
Zenbatzeko erabiltzen diren hitzak

Zenbakiez gain, hitz horiek, txineratik eratorritakoak, ere beharrezkoak dira zenbatzeko koreeraz. Adibidez, «bost katu» esateko zenbakia eta 마리 hitza behar dira: 고양이 다섯 마리 (kojanji tazot mari).

Honako hauek dira:

  • 개 (ke, «gauza») — horietako hitz zabalduena;
  • 번 (pon, «aldi») — jazoerak/gertaerak zenbatzeko;
  • 세 (ze, «urte») — adinarako erabiltzen dena;
  • 갑 (kap, «fardel»);
  • 명 (mjong, «gizaki, gizon»); zaram hitza, esanahi berdina duena, zenbatzeko erabiltzen den hitzik gabe erabil daiteke;
  • 마리 (mari) — abereak zenbatzeko;
  • 권 (kvon, «liburu»);
  • 자루 (tsaru) — bolalumak eta arkatzak zenbatzeko;
  • 잔 (tsan) — katiluak zenbatzeko;
  • 채 (tshe, «etxe»);
  • 병 (pjong, «botila»);
  • 그릇 (kyryt) — janariaren zatiak (jatetxe batean, adibidez) zenbatzeko;
  • 켤레 (khjolle, «bikote») — bikoteetan dauden gauzakiak (oinetakoak, adibidez) zenbatzeko;
  • 장 (tsang, «paper orrialde»);
  • 시간 (sigan) — denborarako erabiltzen dena.

Izenordainak

Pertsonak adierazten dituzten koreerazko izenordainak
SingularraPlurala
BakunakBegirunea adierazten dutenak«Herabeak»«Erdeinuzkoak»BakunakBegirunea adierazten dutenak«Herabeak»
Lehenengo persona (ni, gu)natso우리 uri저희 tsohi
Bigarren pertsona (zu, hi, zuek)no당신 tangsin

선생님 zonzengnim

자네 tsane너희 nohi

너희들 nohidyl

당신들 tangsindyl
Bigarren pertsonari (pertsonei) hitz egiteko

«Hi» — 너 (no), lagunartean bakarrik erabiltzeko;

begirunea adierazteko:
  • emakume bati — 아줌마 (atxumma);
  • gizon bati — 아저씨 (atxossi);
  • neska bati — 아가씨 (agassi);
  • gizakiaren izena + 씨 (ssi) edo gizakiaren lanpostua + 님 (nim);
  • gizakiaren abizena + 선생 (zonzeng, «jaun») + 님 (ним).

Ezkontideek elkar 당신 (tangsin) hitzaz deitzen dute.

«Jaunak» — 여러분 (jorobun).

Lexikoa

Herrialde bietako hizkuntzaren lexikoa ez da berdina. Hitz batzuk Ipar edo Hego Korean bakarrik erabiltzen dira.

Maileguei dagokionez, gaur egungo koreeraren lexikoaren % 60 gutxi gorabehera txineratik hartutako hitzak dira (adibidez, 시간 [ɕʰiɡa̠n] «denbora, ordu», hanjaz: 時間 = 時 («denbora») + 間 («tarte»)), horri Sino-Korean words deritzo ingelesez. Ipar Korean errusieratik hartutako hitz gehiago erabiltzen dira eta Hego Korean, berriz, ― ingelesetik hartutako hitz gehiago; oro har, Ipar Koreako hizkuntzan mailegu gutxiago daude.

Hizketaren estiloak

Koreerak hizketaren estilo ezberdinak ditu, egoeraren arabera erabiltzen direnak; horregatik hitzen aldaera ohikoak eta begiruneak adierazten dutenak daude:

OhikoakHitz berberak begirunea adierazten duen forman
HangulazGutxi gorabeherako ahoskeraKoreera - euskaraHangulazGutxi gorabeherako ahoskera
있다itta«izan»계시다kesida
먹다mokta«jan»잡수시다tsapzusida
주다tsuda«eman»드리다tyrida
자다tsada«lo egin»주무시다tsumusida
죽다tsukta«il (aditza)»돌아가시다toragasida
tsip«etxe»tek
아버지abotxi«aita»아버님abonim

Erreferentziak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak