Kutxazain automatiko

Banku eta aurrezki-kutxetan, bulegora sartu gabe edo lanorduz kanpo eragiketak automatikoki egiteko erabiltzen den makina

Kutxazain automatikoa kreditu-erakundeek bezeroen esku jartzen duten terminala da; bezeroek ohiko banku-eragiketak egin ditzakete bertan.[1] 1960ko hamarkadan zenbait patente atera bazuten ere, lehendabiziko kutxazain automatikoa Barclays Bankek jarri zuen martxan iparraldeko Londresko Enfield Townen 1967ko ekainaren 27an.[2]

Kutxazain automatiko bat.

ATMIAren arabera, munduan zehar 3,5 milioi kutxazain automatiko inguru daude.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.