LAGUN

LAGUN uraren eta ingurugiroaren alorrean diharduen Zuberoako enpresa pribatu independente bat da, 90 urte baino gehiago dituen Hastoy Taldeko kide[1]. Atharratzen dute bulego nagusia[2], eta Iparraldeko hainbat herrietako ur-hornikuntzaz eta uraren saneamenduaz arduratzen da. Ur-Hornitzaile Independenteen Federazioko partaide da[3].

Euskal Herrian lan egiteaz gain, Biarnon, Landetan eta Pirinio Garaietan ere badihardu.

Jarduera

LAGUN entrepresak ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkie herriko etxeei:

Uraren kudeaketa

  • Ur-ihesen atzemateko azterketak.
  • Ur edangarri urtegien garbiketa eta desinfekzioa.
  • Ur edangarrien kontagailuen ezartze eta berritzea.
  • Ur sareen konponketa eta ekipamendu hidraulikoen mantenua.
  • Ponpatze-guneen mantenu elektromekanikoa.
  • Ur edangarrien arazketa sistemen instalazio eta mantenua.
  • Kontagailuetako gastuen segipena.
  • Sareen telekudeaketa eta ikuskapenen arloko gomendioak eta instalazioa.
  • Abonatuen fakturazioa eta segipena.
  • Suteen aurkako dispositiboen ezartzea (zutoin, ur erreserba...).
  • Emarien eta presioen derrigorrezko kontrola eta/edo suteen aurkako zutoinen mantenua.

Saneamendua

  • Saneamendu sarearen garbiketa.
  • Saneamendu sareko konponketa puntualak.
  • Gibeleratze postuen eta araztegien mantenu elektromekanikoa.
  • Saneamenduko abonatuen fakturazioa eta segipena.
  • SPANC (Saneamendu Ez Kolektiboko Zerbitzu Publiko)-en eremuari dagokion mantenu eta/edo kontrola.

Erreferentziak

Kanpo estekak