Ongi etorri, Asier Barre, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.


Biologia eta geologia lehiaketako SARIA

Kaixo Asier Barre! ZORIONAK ekaineko lehiaketako hirugarren saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 08:16, 1 uztaila 2019 (UTC)

Paul Puhallo von Brlog

Kaixo, ikusi ahal izan dudanez Paul Puhallo von Brlog orrialdea aldatzen egon zara informazioa gehituz. Mesedez, aldaketak egin baino lehen ortografia akatsak bilatu hainbat daudelako. Eskerrik asko.-SRAbian (eztabaida) 10:58, 20 uztaila 2019 (CEST)

Erich von Falkenhayn

Ikusi ahal izan dudanez, orrialde honetan infomazioa ere gehitu duzu baina Euskera maila ez da izan zitekeena. Mesedez, itzultzaile bat erabiltzen ari bazara, geldi zaitez, edo gutxienez egiaztatu itsatsi duzuna Euskera onean dagoela, bestela beste batek zuzendu beharko du. Eskerrik asko. -SRAbian (eztabaida) 13:25, 20 uztaila 2019 (CEST)

«Islam» artikuluari gehitutako eduki desegokia

Kaixo, Asier.

Eskerrik asko Wikipedia edukiz osatzeko gogoz aritzeagatik, baina kontuz: edozein edukik ez du balio. Artikulu batean irakurleari gezurrezko informazioa sartzea, entziklopedikoa ez den idazkera erabiltzea edo hizkuntzaren arauen kontrakoak diren testuak jartzea onartezina da. «Islam» artikuluan, adibidez, euskararen sintaxia, gramatika eta hiztegia inola ere errespetatzen ez dituzten testuak jarri dituzu («rebelazio», «Sunismoa eta Xiismoak bost ardats nagusien inguruan mugitzen dira», Mahoma profetari Mohammed deitzea...); Santa Sofia tenplua aipatzeko Ayasofia izena erabili duzu, katolikoa izan zela adierazi duzu (baina Eliza Ortodoxoarena izan zen, eta ez Katolikoarena), Ahmed Sultana mezkitaren argazki bat jarri diozu...

Tira, horrelako testu bat jartzea, alferrikakoa ez ezik, kaltegarria ere bada Euskal Wikipediarako. Mesedez, kontu handiz ibili zer testu eta eduki txertatzen dituzun: hobe da ekarpen txikia eta ona, eta ez handia eta txarra. Gainera, ekarpen txarra izanez gero, segur aski neuk edo beste edozein wikilarik ezabatuko dizu, alferrikakoa izango da zure lana.

Kontuan izan, gainera, testu egokiak txertatzeko trebetasuna eta jakintza ez badituzu, badaudela ekarpenak egiteko beste bide batzuk: irudiak txertatzea, akatsak zuzentzea, eta abar, eta abar.

Animo. Laguntzarik behar izanez gero, badakizu Txokoan laguntzeko prest gaudela. --Xabier Armendaritz 2019-09-24, 08:13 (UTC)

Aupa, ez dakit hemen idats dezakedan edo ez. Ez naiz oso trebea teknologiarekin, testuak beste hizkuntzetatik euskerara ekartzen ditut besterik ez. Argazkiak igotzen ikasi dut eta hori egin dut azken egunotan. Argazkia nire oporretan atera nuen eta agian erratu naiz, barkatu. Katolikoa ez zen, kristaua jarri nahi nuen (erratu egin nintzen) eta izenei buruz ez nuen inolako polemikarik sortu nahi, horregatik modu etzanean idatsi dut izen originalak edo antzinean erabilitakoak eta aldatu behar badira aldatzeko(vascuence idatsi edo euskera idatsi, ez daukat inolako arazorik, ulertzeko jakintasun nahikoa daukate eta). Textua ulergarria da eta ideaik argiak dira (nire ustez). Eskerrik asko —Aurreko iruzkin sinatugabea Asier Barre (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-09-24, 14:22).
Aupa, informazio asko gehitu dut eta kendu egin dute argazki batean erroreak idatsteagatik eta izenen moduagatik (vascuence/euskera) erabiltzeagatik adibidez. Hitz hoiek modu etzanean idatzi ditut argi geratzeko eta ezabatu egin dute dena. Ikaragarria nola deuzezten den besteon lana,... —Aurreko iruzkin sinatugabea Asier Barre (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-09-24, 14:29).
Asier, ondo egin duzu hemen idatzita. Izan ere, eztabaida orri bat da, eta gai honetaz hitz egiteko balio du. Hori bai, eztabaida orrietan idazten duzun aldiro, zure testua sinatu beharko zenuke.
Zure erantzuneko goiko bi paragrafo horiek irakurrita, garbi dago zailtasunak dituzula testu bat gutxieneko kalitatearekin idazteko, ortografiaren, lexikoaren eta sintaxiaren aldetik. Animatzen zaitut euskaraz ondo idazten ikastera, Euskarazko Wikipedian testu ekarpen baliotsuak egin ahal izateko.
Hala ere, gorago idatzi dizudan bezala, testuak idaztea ez da Wikipedian ekarpenak egiteko modu bakarra. Euskaraz ondo idatzi gabe ere, bestelako ekarpenak egin ditzakezu; baina testuak idazten jarraitzen baduzu, kontuan izan ezabatuak izan daitezkeela, entziklopedia batean agertzeko gutxieneko kalitaterik ez badute. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2019-09-24, 13:11 (UTC)

Kontutan izanda lehiaketa bat dagoela eta artikulu horiek idasten ari garela, gutxienekoa da esatea argazkia txarto dago, aldatu, erratu zara eta, eta zuk(asier) idasten ari zaren artikulua hilabete honetan (bukatu ez den lehiaketan eta abar) eta gainera letra etzanaz jarri dituzun 1000 hitzetatik 30 zuzendu ditzakezuz. mila esker onda dauden 970 hitzengatik. Lasai, ez dut ezer gehiago idatziko. Ondo izan

Erreferentzien erabilera okerra

Kaixo Asier Barre:

Hego euskal herriko kopa eta David Seco artikuluetan txertatu dituzun erreferentziak ikusita, erreferentziak era okerrean erabiltzen ari zarela abisatzeko idazten dizut. Erreferentziak artikularen egiaztagarritasuna bermatzeko dira.

Hego euskal herriko kopa artikulan Gorlizeko Mendibike elkarteari txertatu diozun erreferentzia barne esteka baten funtzioa betetzen ari da, beraz Gorlizeko Mendibike elkartea izan beharko luke; David Seco artikuluaren hasieran txertatu duzuna, kanpo estekak atalean joan beharko luke.

Agian Wikipedia:Egiaztagarritasuna, Laguntza:Estekak , Laguntza:Erreferentziak , Wikipedia:Estilo gida#Erreferentziak eta oharrak eta Wikipedia:estilo gida#Atal bereziak irakurri beharko zenituzke.

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:14, 20 urtarrila 2021 (CET)

Txirrindularitza lasterketak

Gabon Asier! Zorionak egindako ekarpenengatik! Bazen garaia, hainbeste txirrindularitza zale gurean eta hain artikulu gutxi!

Inoiz lasterketei buruzko artikuluak egitea bururatzen bazaizu, ikusi Apeninoetako Giroan egindakoa. Aspalditik genituen txantiloiak eguneratu ditut eta (ene ustez) erabilgarriak dira oso. Wikidatatik informazio pila bat hartzen dute eta datuak automatikoki bertatik eguneratzen dira. Galderaren bat baduzu... badakizu!. Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 21:28, 2 otsaila 2021 (CET)

Asier Barrenetxea

Kaixo Asier! Ez dakit zu zaren Asier Barrenetxea, baina hala bada, ez zenuke zure buruari buruzko artikulua osatu beharko, interes gatazka dagoelako. Adibidez, haurtzaroan zer egiteko irrikia izan zuen jartzea ez da ohikoa ez badago erreferentziarik horretarako. Edozein duda baduzu, galdetu. Theklan (eztabaida) 07:43, 25 azaroa 2021 (CET)

Aupa Theklan, "haurtzaroan zer egiteko irrika izan zuen" esaldiarekin, zer esan nahi duzu? txirrindularitzan nola hasi zenaren historioa? nahi badezu kendu dezaket. Esaidazu nondik nora kendu eta kenduko dut.
Nire artikulu guztiak idazteko informazio asko bilatzen dut aurretik eta interneten ez badago pertsonekin, federazioarekin, etabar harremanetan jartzen nahiz. 2000 urtea baino lehen informazioa gutxi dago gauza garrantzitsu askori buruz eta egia bilatzen zaiatzen nahiz beti. Arabako federakundearekin harremanetan jartzen zaiatu nahiz arabako challengeari buruzko informazioa lortzeko baina ez dute telefonoa hartzen. lagundu nahi badidazu asko eskertuko dizut.
Mila esker Asier Barre (eztabaida) 15:23, 25 azaroa 2021 (CET)
Ez, nire galdera zen zu ote zaren Asier Barrenetxea hori. Ez bazara, ez dago arazorik. Theklan (eztabaida) 14:25, 26 azaroa 2021 (CET)

Instalatu Xuxen

Kaixo! Isnstalatu mesedez Xuxen. Euskaraz akats gutxiago egiten lagunduko dizu. Theklan (eztabaida) 21:40, 11 abuztua 2022 (CEST)

Mila esker Asier Barre (eztabaida) 21:45, 11 abuztua 2022 (CEST)

Artikulu laburregiak

Kaixo Asier. Sortzen ari zaren txirrindulariei buruzko artikuluak laburregiak dira. Saiatu, mesedez, gehiago gehitzen. Gaienra, horietako askok ez dute ematen benetan famatuak, batzuk ez daude beste inongo Wikipedian, eta ezin dugu jakin ea nor diren, ez duzulako erreferentziarik jartzen. Theklan (eztabaida) 15:05, 1 iraila 2022 (CEST)

Kaixo Asier. Mezuak irakurtzen dituzu? Hala bada, mesedez, erantzun. Artikulu oso laburrak izateaz gain, bost hitz dituztenek ere, akatsak dituzte. Mesedez, zaindu argitaratzen duzuna. Theklan (eztabaida) 23:39, 17 abendua 2022 (CET)
Barkatu Theklan Asier Barre (eztabaida) 23:40, 17 abendua 2022 (CET)
Barkaidazu 600 txirrindularietatik 3 ez badaude beste wikipedian. Gogoratu Wikipedian ez badago ez da eziztitzen! Asier Barre (eztabaida) 23:42, 17 abendua 2022 (CET)
Egidazu lista bat eta Zuk ezandakoak luzatuko ditut Theklan! Asier Barre (eztabaida) 23:43, 17 abendua 2022 (CET)


Aupa Asier: Hemen sortu dituzun orrien lista. Begiratu abenduaren 8tik aurrera sortutakoak, adibidez André Chalmel. Hizkuntza lotura neuk sortu nion, hori artikulua sortzen duenak egin beharko luke (begiratu Laguntza:Wikidata#Artikulua beste hizkuntza batean baldin badago, azalpenean hizkuntzak agertzen den tokian gaur egun hizkuntzen arteko loturak gehitu agertzen da; esteka horretatik hizkuntz lotura sortzen da). Behin artikulua beste hizkuntza batzuekin lotuta, {{biografia infotaula automatikoa}} txantiloia txertatu behar duzu. Eta, gutxienez sarrera esaldiak estilo gida jarrai dezala (ikus Wikipedia:Estilo gida eta Wikipedia:Estilo gida/Biografiak,
Gogoratu artikuluak txukun uztea artikulua sortzen duenaren erantzunkizuna dela. Kontua ez da erdipurdizko artikulu piloa sortzea. Mesede handiagoa egingo diozu Euskarazko Wikipediari 300 ganorazko artikulurekin, erdipurdizko 600ekin baino. Saiatu, mesedez, gauzak ganorarekin eta txukun egiten, Euskerazko Wikipediak eta honen irakurleek eskertuko dute. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:30, 22 abendua 2022 (CET)
Aupa Lainobeltz!, André Chalmel eta beste biografía batzuk luzatu ditut. Hizkuntzarena eginten zaitut naiz vaina ez dut usted atera denik. Mario Kummer artikuluan egin dut. Ez naiz oso trebea txantxiloiak eta alako gauzak egiten horregatik artikuluak idazten ditut baina taulak ta horrelako gauzak sartu gabe Asier Barre (eztabaida) 09:33, 22 abendua 2022 (CET)
Zuzentzaile bat instalatu, arren. Goiko mezuan: Hizkuntzarena eginten zaitut naiz vaina ez dut usted atera denik. Esaldi horrek ez du zentzurik. Hizkuntzarena egiten saiatu naiz baina ez dut uste atera denik. Berdin sortzen dituzun artikuluekin:
  • Mario Kummer (Suhl, 1962ko maiatzaren 6a), Alemaniako txirrindulari ohia da. Junior mailan, Munduko Pista txapelduna izan zen taldeka eta afizionatuetan. Taldekako erlojupeko munduko txapelduna izan zen ere.
  • Charles Berry (Saint-Laurent-du-Pont, 1911ko irailaren 8a - Mauthausen, 1944ko apirilaren 18a) Frantziako txirrindularia izan zen. 1938ko azaroaren 18an, Milaneko belodromoan, zenbait Frantziako eta Munduko errekor ezarri zituen. Bigarren Mundu Gerran Mauthausen kanpamendura kontzentrazio esparrura bidali zuten eta han hil egin zen. Bere herriko kale batek bere izena darama.
  • Stefan Schumacher (Ostfildern, 1981ko uztailaren 21a) Alemaniako txirrindulari ohia da.
  • Sonny Colbrelli (Desenzano, 1990ko maiatzaren 17a), Italiako txirrindulari ohia da. Italiako eta Europako Txapelduna izan zen.
  • Andrea Vendrame (Conegliano, 1994ko uztailaren 20a), Italiano txirrindularia da.
Eta horrela, basikoki, sortzen dituzun artikulu guztiekin. Kontu pixka batekin aritu. Theklan (eztabaida) 09:44, 22 abendua 2022 (CET)
Bai, korrektoreak idazten du hori. Nik Italiako jartzean, segituan italiano jartzen du eta baina idastean, vaina... Again norbaitekin Gera naiteke laguntzeko? Denbora asko galtzen dut horrekin. (Gera korrektoreak idatzi du g handiarekin ere.... kaka bat da. Laguntza mesedez! Araba Edo bizkaiko norbaitekin Gera naiteke lurralde hauetan egoten baitnaiz normalean eta. Beno, geratzeko Hemen idatzi ta nola antolatu gaitezke esan. Mila esker Asier Barre (eztabaida) 11:02, 22 abendua 2022 (CET)
Euskarazko zuzentzaile bat instalatu behar duzu, ez gaztelaniako bat: Xuxen, adibidez.
Baina hemen ere beste akats batzuk egin dituzu: idastean, baitnaiz, bizkaiko, Hemen... Theklan (eztabaida) 17:17, 26 abendua 2022 (CET)

Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskaratzea

Kaixo, Asier! Errusiar, ukrainar eta bielorrusiar izenak euskaratzeko laguntza behar baduzu, beti prest nago. Euskalduna izan arren, Errusian jaio nintzen, bielorrusiera pixka bat ikasi dut eta ukrainera gutxi gorabehera ulertzen dut. Behar dituzun izen guztiak zerrenda batean idatzi (mesedez, herrialdeak parentesi artean gehitu, nik jakin dezadan zein hizkuntza oinarritzat hartu behar dudan), eta dena zuzenduko dut. Zorte on zure lanarekin! --Elia.eus (eztabaida) 20:37, 18 abuztua 2023 (CEST)