Laura Borràs

ikertzailea

Laura Borràs i Castanyer (Bartzelona, 1970eko urriaren 5a) Kataluniako filologo eta politikari katalana da, 2018-2019 artean Kataluniako Generalitateko Kultura-Saileko sailburua.[1] Literaturaren teorian eta literatura konparatzailean aditua,[2] 2013tik 2018rarte Institució de les Lletres Catalaneseko (ILC) buru izan zen.[3][4][5] Egun, 2019ko maiatzaren 15etik aurrera, Madrilgo Diputatuen Kongresuko diputatu da, Junts per Catalunyaren eskutik;[6][7] halaber, alderdiaren bozeramaile da ere, bertan.[7][8][9]

Laura Borràs

(2021)

Junts per Catalunya-ko Presidentea

2022ko ekainaren 4a -
Carles Puigdemont

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2021eko martxoaren 12a - 2023ko ekainaren 1a - Antoni Castellà i Clavé (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

16. Kataluniako Parlamentuko presidentea

2021eko martxoaren 12a - 2022ko uztailaren 28a
Roger Torrent - Anna Erra

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a - 2021eko martxoaren 11 - Pilar Calvo i Gómez (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 17a - 2019ko abenduaren 3a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2019ko apirileko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Bartzelonan

Kultura kontseilaria

2018ko maiatzaren 29a - 2019ko martxoaren 24a
Lluís Puig i Gordi - Mariàngela Vilallonga Vives

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2019ko maiatzaren 20a - Glòria Freixa i Vilardell
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
6. Institució de les Lletres Catalanes-eko zuzendaria

2013ko urtarrilaren 15a - 2018ko urtarrilaren 19a
Oriol Izquierdo Llopis - Joan-Elies Adell
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Borràs i Castanyer
JaiotzaBartzelona1970eko urriaren 5a (53 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Lehen hizkuntzakatalana
Familia
AitaAntoni Borràs Gaju
Ezkontidea(k)Xavier Botet del Castillo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea 1997) doktoretza
Bartzelonako Unibertsitatea 1993) lizentzia : Katalan-ikasketak
Escola Virolai
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, unibertsitateko irakaslea, politikaria, idazlea, zutabegilea eta ikertzailea
Lantokia(k)Bartzelona eta Madril
Enplegatzailea(k)Kingstoneko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea  (1995 -
Institució de les Lletres Catalanes  (2013ko urtarrilaren 15a -  2018ko urtarrilaren 19a)
Kataluniako Gobernua  (2018ko maiatza -  2019ko martxoa)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaÒmnium Cultural
Associació d'Escriptors en Llengua Catalana
Sociedad Española de Literatura General y Comparada
Asociación Española de Teoría de la Literatura
International Comparative Literature Association
Societat Catalana d'Estudis Dantescos
Crida Nacional per la República
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente
Junts per Catalunya

IMDB: nm2441105 Facebook: lborras Twitter: LauraBorras Instagram: lborras Youtube: UCvTaybpu0RPj3p9kxVDjLCA Edit the value on Wikidata

Biografia

Ikas-urteak (1993—2013)

1993an katalan-filologian lizentziatua eta, lau urte geroago, 1997ko maiatzean,[10] filologia erromanikoan doktorea, Formes de la follia a l'Edat Mitjana. Estudi comparat de textos literaris i representacions iconogràfiques (Erotasunaren formak Erdi Aroan. Literatura-testu eta ikonografia-irudikapenen ikerketa konparagarria) izeneko tesia aurkeztu zuen Bartzelonako Unibertsitatean,[11][12][13] "ahots bakarreko cum laude" kalifikazioa eskuratzeko baliagarria izan zitzaiona.[10]

1992. urtean, Irakasgaitasun Ziurtagiria (IGZ) edo, gaztelaniaz, CAP, eskuratu zuen ere, Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza-Zientzien Institutuaren (katalanez, Institut de Ciències de l'Educació edo ICE) eskutik.[10][14]

1995. urtetik aurrera, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle laguntzailea da, literaturaren teoria- eta literatura konparatzaile-klaseak eskainiz.[12][15] Era berean, Irakasgaitasun Ziurtagiria lortzeko irakaslegotza-prestakuntzaren masterrean parte hartzen du ere, Hizkuntza-Didaktika eta Literatura Sailaren parte izanik.[16][17] 2007tik, gainera, Bartzelonako Unibertsitateko Era Digitaleko Literaturaren Masterraren Ikaskuntza-Zuzendaria da ere, ingurune digitaletan (bereziki, sare sozialetan) literaturaren barreiaduran aditua.[15][17] 2000. urtetik aurrera Hermeneia izeneko ikerketa-taldearen buru da,[18] literatura-ikerketen eta teknologia digitalen arteko loturak ikertzen dituena.[17][19]

2001 eta 2005 artean Kataluniako Generalitateko Jove Investigador (Ikertzaile Gazte) saria lortu zuen.[3][20][21] Electronic Literature Organization edo ELOko Nazioarteko Kontsulta-Mahaiaren kidea da ere,[3][22][23] bai eta Europako Cultural Studies in Literary Interzones doktoregoaren kide eta irakaslea, Bergamoko Unibertsitatearekin koordinaturik.[3][18][20] Halaber, Erasmus Intensive Program on European Digital Literatures doktorego-programan ere parte hartzen du, Parisko Unibertsitatearekin.[3][20] 2012an, Kataluniako Generalitatearen eta Bartzelonako Udalaren eskutik Centenari Sales, Calders, Tísneraren komisario izendatua izan zen ere.[3][24][25][26][27][28] 2010 eta 2012 artean Londreseko Kingstoneko Unibertsitateko irakasle esporadikoa (visiting professor) izan zen ere.[14][17][29]

Komunikabide ezberdinekin egin du ere lan: Ara egunkari digitalean, zutabegile modura;[30] TV3ko Els matins programan (20062009),[31] Catalunya Ràdio-n (El suplement (20132016) eta El matí de Catalunya Ràdion (20132016))[32] eta EduCaixa-ko Bits de Literatura bideo-seriean.[2][14][33][34]

Institució de les Lletres Catalaneseko buru (2013—2018)

2013an Institució de les Lletres Catalaneseko buru izan zen izendatua, garaiko Kultura kontseilariaren eskutik, Ferran Mascarell.[3][12][35] Lortutako kargu honen bidez "katalanezko literatura-ondarea jakitera eraman nahi" zuen, "literaturarako ingurune ez-ohikoak" aurkitzeko helburuarekin. Hala, Katalunia osoan zehar bidaiatu zuen, auditorio, ospitale, merkatu eta tren-bagoietan konferentziak emanez.[36] 2017an erakundearen 80. urteurrenaren prestakuntza-koordinazioaren atzean egon zen, aurreko urteetan bezala.[37][38][39][40]

2017ko Kataluniako Parlamentuko Hauteskundeetan Junts per Catalunyako zerrendaren parte modura, politikari independente bezala, izan zen hautatua,[41][42][43] 2018ko urtarrilean ILCko kargua uztea eragin ziona.[44][45][46] Hala, Kataluniako Parlamentuko XII. Legegintzaldian diputatu modura estreinatu zen.[45]

Kultura-Saileko kontseilari (2018—2019)

Laura Borràs, kultura-kontseilariaren kargua hartzen, 2018ko ekainaren 2an (Saló Sant Jordi, Kataluniako Generalitatea)

2018ko maiatzaren 29an kultura-kontseilari izan zen hautatua, garaiko Generalitateko Lehendakariaren eskutik, Quim Torra i Pla.[47] Torraren hasierako ideia govern legítima berreskuratzea bazen ere (eta, beraz, Lluís Puig izendatzea),[48][49] Espainiako Gobernuaren DOGCaren publikazio ezaren ondorioz,[50][51] KJANaren oniritziarekin,[52][53] Torra organigrama-aldaketa bat egitera bultzatua ikusi zen.[54][55] Hala, ekainaren 2an eta Kataluniako Generalitateko Sant Jordi Saloian (Saló Sant Jordi) eman zen Borràsen inbestidura, beste kontseilariekin inbestidurarekin batera.[56][57][58]

Diputatuen Kongresuko diputatu (2019—)

2019ko martxoan publikatu zen bezala, Laura Borràs Junts per Catalunyako bigarren postuan aurkeztu zen,[59][60][61] Crida Nacional per la República (CNxR) erakundearen ordezkari modura,[62] gaur egun Junts-en parte dena,[63] Jordi Sànchez-en atzetik, apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretan.[7][41][64] Hala, eta legeari jarraituz,[65] Laura Borràsek dimititu zuen, Quim Torrak, 2019ko martxoaren 25ean, Mariàngela Vilallonga kultura-kontseilari berria izendatuz.[66][67][68]

Bartzelonako barrutian bigarren postuan, hautatua izan zen.[69][70] 2019ko azaroko hauteskunde-berdeiean, Bartzelonako zerrendako zerrendaburu, berrautatua izan zen.[71]

Ustelkeri-ikerketa (2018—)

2018ko uztailean Mossos d'Esquadrak ikerketa bat hasi zuen, Borràsek ILCren buru zen urteen inguruko informatika-kontratu txiki batzuen inguruan;[72][73][74][75] izan ere, Bartzelonako bederatzigarren instrukzio-epaitegiko Sílvia López epaileak ikerketaren jarraipena onartu zuen, 2018/547 diligentziak irekiz.[75] Garai hartan kultura-kontseilari zen Laura Borràsek 2018ko abenduaren 8an Kataluniako Parlamentuan agertze bat bildu zuen, azalpenak emateko helburuarekin.[76][77][78]

Hainbat hilabete igaro ostean, 2019ko uztailean, Gonzalo Boye abokatuak "etorkizuneko ikerketa judizial" bat salatu zuen, Bartzelonako bederatzigarren instrukzio-epaitegiak bideratua. Boyeren hitzetan, López ez liteke kasu honetarako eskudun, ikerketa-garaian, jada, Borràs Kataluniako Parlamentuko diputatua zenez, aforatua zelako. Beraz, ikerketa KJANaren eskumenpean egon behar zela argudiatu zuen. Edo, Boyeren hitzetan, Espainiako Auzitegi Gorenaren eskumenpean, 2019an Madrilgo Diputatuen Kongresuko diputatu izaten hasi baitzen.[79][80][81]

Hala, 2019ko abenduan eta Fiskaltzaren eskariari erantzunez,[82][83][84] Auzitegi Goreneko bigarren auzitegiak Borràsen aurkako kausa penala ireki zuen, hurrengo delituengatik: prebarikazioa, bidegabeko erabiltzea eta agiri-faltsutasuna, Borràs ILCaren buru zen urteetan apetaz hemezortzi kontratu esleitzeagatik,[83] bai eta bere aforatu-egoera bertan behera uzteko suplikatorioaren eskatzea.[82]

2020ko maiatzaren 22an, Espainiako Auzitegi Gorenak Borràsen aurkako suplikatorio-eskaria egin zuen Diputatuen Kongresuan.[85][86][87] Diputatuen Kongresuko mahaiak aprobatu ostean,[88] ekainaren 18an Kongresuaren Diputatuen Estatutuak oniritzia eman zion Borràsen aurkako suplikatorioari.[89][90] Hala, azken pauso batean, Diputatuen Kongresuak Laura Borràsen aurkako suplikatorio-eskaera bozkatu zuen, 2020ko ekainaren 25ean:[91][92][93][94]

Laura Borràsen aurkako suplikatorio-eskaera (Diputatuen Kongresua, Madril)[95]
BozkaAlderdia(k)[a]BaturaEmaitza
AldePSOE (120), PP (88), VOX (52), Unidas Podemos (35), C's (10), ?293Aprobatua
KontraJxC (8), EAJ (6)14
Abstentzioa?5
Ez bozkatuERC (13), EH Bildu (5), CUP (2), BNG (1)21?
Totala (boza eman zutenetatik)312
[a]Bozka sekretua izan zenez,[96] ezin daiteke jakin zehazki, zein alderdik bozkatu zuen zer (berdina da aplikagarri, alderdi bakoitzeko diputatu bakoitzaren kasuan)

Hala, 293 aldeko bozekin, Laura Borràsek Kongresuak emandako aforamendua galdu zuen.[92][93][94] Aipagarri da, hala ere, Herri-Kontuen Kataluniako Epaitegiak (Sindicatura de Comptes, katalanez) 2020ko maiatzean esan zuenez, "ez dago Borràsen aurkako gestio irregularraren zantzurik", Borràs ILCko burua zen urteetan.[97][98]

Bizitza pribatua

Xavier Botet-ekin (Igualada, 1964)[99] dago ezkondurik, Igualadako mediku eta zirujaua,[99] 2000. urtean alaba bat izandakoarekin, Marta Botet (Bartzelona, 2000).[36][100][101][102]

Hauteskunde-historia

Laura Borràsen hauteskunde-historia
HauteskundeakBarrutiaAlderdiaKoalizioa#Emaitza
2017[43][103]BartzelonaIndependenteJunts per Catalunya5Hautatua
2019 (I)[69]BartzelonaCrida Nacional per la República (CNxR)Junts per Catalunya2Hautatua
2019 (II)[71][104]BartzelonaCrida Nacional per la República (CNxR)Junts per Catalunya1Hautatua

Lanak

Artikulu dibulgatibo anitz argitaratu ditu, bai eta paper espezializatuak ere.[105][106] 2003an, literatura konparagarriko manual bat ere argitaratu zuen.[20] Liburu-idazle modura, hurrengo obrak dira aipagarri:

  • Per què llegir els clàssics avui (Ara llibres, 2011). ISBN 9788492907977[107]
  • Dos amants com nosaltres (Ara llibres, 2012). ISBN 9788415224495[108]
  • Under construction: Literatures digitals i aproximacions teòriques (Edicions UIB, 2012) ISBN 9788483842430
  • Clàssics moderns (Ara llibres, 2013) ISBN 9788415224228[109]
  • La literatura en un tuit (Simbol, 2017) ISBN 9788415315407
  • El poder transformador de la lectura (Ara llibres, 2020) ISBN 9788417804367[110]

Ikus, gainera

  • Koiné Manifestua

Erreferentziak