Lehen Federazioa

Espainiako gizonezkoen futbol ligen sistemako hirugarren maila
Lehen maila RFEF» orritik birbideratua)


Lehen Federazioa (gaztelaniaz: Primera Federación), Espainiako futbol liga txapelketaren hirugarren maila da, bigarren B maila desagertuta 2021/2022 denboraldian abiatu zena. Sorreran, RFEF lehen maila (gaztelaniaz: Primera División RFEF) zuen izena.

Lehen Federazioa
Primera Federación
AntolatzaileaEspainiako Futbol Federazioa
KonfederazioaUEFA
Sorrera2021-22
AzkenaLehen maila RFEF 2021-22
EremuaEspainia Espainiar Estatua
Taldeak40 (20 taldetako 2 multzo)
Maila3
Igoera2. mailara
JeitsieraBigarren Federaziora
Garaipen gehienRacing de Santander (1)
Amorebieta (1)
TxapeldunaEuskal Herria Amorebieta
(2022-23)
Webguneawww.rfef.es

Sorrera

2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, RFEF lehen maila hain zuzen ere[1]. Gainerako taldeek Bigarren Federazioa osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.

Lehia sistema

Sailkaturiko 40 taldeak 20 taldetako bi multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Bigarren mailara eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bi talde igoko dira.

Bigarren Federaziora jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak.

Palmaresa

UrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaGainerako igoerakEuskal taldeak
2021-22 Racing Santander3-0 Andorra Albacete
Villarreal B
8. Real Unión
15. Bilbao Athletic
19. Tudelano (jeitsi)
2022-23 Amorebieta3-2 (3-0, 2-0) Racing Ferrol Alcorcón
Eldense
1. Amorebieta
5. Real Sociedad B
7. Osasuna B
13. Real Unión
20. Bilbao Athletic (jeitsi)

Euskal taldeak

2023-24 denboraldia

TaldeaHiria/HerriaZelaia
         Osasuna BIruñeaTaxoare
         Real Sociedad BDonostiaZubieta
         Real UniónIrunStadium Gal
         Sestao RiverSestaoLas Llanas

Guztira

2023-24 barne.

TaldeaDenboraldiak
         Real Unión3
         Bilbao Athletic2
         Real Sociedad B2
         Osasuna B2
         CD Tudelano1
         Amorebieta1
         Sestao River1

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak