Leitza

Nafarroa Garaiko udalerria

Leitza[3] ([leits̻a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Iruñeko merindadean dago kokatuta, Leitzaldea izeneko eskualdean. Gipuzkoarekin egiten du muga eta inguruko herririk handiena da Leitza.

Leitza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Leitza udalerriaren ikuspegi orokorra
Plazaolako bide berdetik ikusita.
Leitzako bandera
Bandera

Leitzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Leitza
Alkatea
(2023-)
Dabid Anaut Peña (EH Bildu)
(EH Bildu)
Posta kodea31.880
INE kodea31149
Herritarraleitzar
Geografia
Koordenatuak43°04′44″N 1°54′53″W / 43.078888888889°N 1.9147222222222°W / 43.078888888889; -1.9147222222222
Azalera58,49 km²
Garaiera490 metro
Distantzia50,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3.016 (2023:  −13)
alt_left 1.400 (%46,4)(2019) (%50,2) 1.513 alt_right
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Zahartzea[1]% 32,65
Ugalkortasuna[1]‰ 70,15
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,58 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,04 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 83,20 (2018:  %-7,96)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.leitza.eus/

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kidea da.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Leitza Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago, Gipuzkoako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora. Mendirik altuenak hegoaldean daude, Guratz (955m) eta Kornieta (1.054m). Baina altuena ekialdean dago kokatua, Eguzkizko Muinoa izekoa eta 1083m-ko altuera du.

Iparraldean, Goizueta; mendebaldean, Areso eta Berastegi (Gipuzkoa); hegoaldean Uitzi; hego-ekialdean Beruete; eta Ezkurra ekialdean mugakide ditu.

Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarrietako bat euri ugari eta erregularrak dira. Horrez gain, aldaketa termiko txikia dela eta, urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa da. Prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak dira, hegoaldeko mendietan 2.000mm baino gehiago jausten dira. Urteroko egun euritsuak 180 baino gehiago dira.

Udalerrian hosto erorkorreko zuhaitzak nabarmentzen dira, pagadiak udalerriaren gunerik altuenetan, hariztiak beheko haranetan, eta gaztainondoak erdialdeko lurretan. Birlandaturiko pinu lariziarrek (Pinus nigra), insignisek eta alertzeek 650 hektarea hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoa

Herrigunetik kanpo, Leitza inguruko mendi batean, itsasoaren mailatik 668 metrora, Nafarroako Gobernuak 1986an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Auzoak

Leitzako udalerria ondoko auzoek osatzen dute:

Kaleak

Leitzako udalerria ondoko kaleek osatzen dute:

  • Amazabal
  • Patxi Arrazola
  • Elbarren
  • Elgoien
  • Lizarraga
  • Okillin
  • Landa Behekoa
  • Done Mikel
  • Huarte Gotzaina
  • Manuel Lasarte
  • Azku


Historia

Leitza udalerriaren mugetan Aritz-Ireberko Bioztain I eta Bioztain II trikuharriak daude, gizakiak inguruetan utzitako aztarnarik antzinakoena.

1847an herrian 4.000 errealeko zuzkidura zeukan eskola, hiru onuradun zeuzkan eliza, hiru burdinola, kupre lantegia, paper lantegia, zortzi sutegi, eta irina ekoizten zuten hiru errota zeuden.

Ondasun nabarmenak

Ekonomia

Industria (manufaktura-industria, papergintza), eraikuntza, zerbitzuak, abeltzaintza (behiak, ardiak, behorrak, txerri eta hegazti-haztegiak) eta basogintza (pagoa, haritza, pinua).

Demografia

XX. mendean, 1960ko hamarkadara arte biztanle kopuru aski egonkorra mantendu ondoren, 1960tik 1980ra hazkunde handia izan zuen Leitzak, eta populazioa bikoiztu egin zen. Ordutik, beheranzko joera txikia izan du biztanleriak, baina 2018. urtean, populazioa handitzen hasi zen, gaur egun 3016 biztanle ditu herriak.

Leitzako biztanleria

Leitzan, 2023ko datuei erreparatuz, 1550 gizon eta 1466 emakume bizi ziren. Kanpotarrak azpimarratzekotan, Ekuador, Errumania, eta Portugalekoetaz hitz egitea da aproposena. 2021ean Ekuadorreko 51 pertsona bizi ziren udalerrian, 2020an baino 6 gutxiago. 38 Errumaniar bizi ziren Leitzan 2021ean, 2020an baino 2 gehiago. Portugaleko 44 biztanle bizi ziren 2021ean herrian, urte bat lehenago berriz, 23 (21+).

Biztanleriaren piramideak dion bezala, 2020ean gizonen artean biztanle gehien bizi zen adin tartea 40-44 urte dituztenena da, ia 130 gizon, eta horrela 1977.urtekoak bihurtzen dira adin populatuenak bai gizonen artean, bai Leitza osoan 33 gizon zirelako. Emakumeen urte populatuenak berriz 60-64 urte tartekoa zen, 110 emakume, eta naiz eta 60-64 urte tartekoek izan zuten populazio handiena, 1981koek osatzen dute emakumeetan adin populatuena, hain zuzuen 32 zirelako.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 104 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

1999an EHk (6 zinegotzi) hartu zuen alkatetza. EAk (3) eta UPNk (2) osatu zuten udalbatza; 2001ean ETAk José Javier Mujika Astibia UPNko zinegotzia hil zuen.

2003an ezker abertzalearen inguruko Larrain zerrenda legez kanpo utzi zuten; hori dela eta, UPNk (5 zinegotzi) irabazi zuen. Aldiz, Aralarrek (4) eskuratu zuen alkate kargua EAko bi zinegotzien laguntzaz.

Leitzako alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Javier Zabalo Betelu izan zen 2007-2011 legealdian. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien % 2,24) eta boto zuriak 37 (% 2,07). Abstentzioa % 26,72koa izan zen.

2011ko hauteskundeetan, Bilduk hamaika zinegotzietatik 9 lortu zituen 1.283 bozkarekin (% 76,14). Derecha Navarra y Española alderdiak zinegotzi 1 lortu zuen 188 bozkarekin (% 11,16). Azkenik, UPNek 130 bozka lortu zituen (% 7,72), eta beraz, zinegotzi bakarra. Bilduk gehiengo osoa zuenez, Oier Eizmendi alkate izendatu zuten.

Alderdi politikoa202320192015201120072003
Boto KopuruaBotoakZinegotziakBoto KopuruaBotoakZinegotziakBotoakZinegotziakBotoakZinegotziakBotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
EH Bildu/Bildu1152%79,8891381%82,2010% 78,089%76,149----
Unión del Pueblo Navarro (UPN)239%16,572---% 16,492% 7,721%19,522%38,355
Navarra+---247%14,701--------
Naparra ta Españico Escuñe (DNE)--------%11,161----
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)----------%47,326--
Eusko Alkartasuna (EA)----------%23,383%21,912
Aralar----------%7,720%37,424

Alkateen zerrenda

2023David Anaut Peña (EH Bildu)
2015-2023Mikel Zabaleta Aramendia (EH Bildu)
2011-2015Oier Eizmendi Astibia (Bildu)
2007-2011Javier Zabalo Betelu (EAE)
2003-2007Patxi Saenz Lazkano (Aralar)
1999-2003Tomas Azpirotz Alkotz (EH)

Hauteskunde orokorrak

Alderdi politikoa202320192015
Boto KopuruaBotoakBoto KopuruaBotoakBoto KopuruaBotoak
EH Bildu/Bildu898%60,51933%61,5832%51,1
PSOE235%15.83173%11,4202%12,4
Geroa Bai89%5,99117%7,7270%16,5
PP81%5,45----
SUMAR78%5.25----
Union del Pueblo Navarro (UPN)71%4.78----
VOX23%1.5423%1,5251,5
Frente Obrero1%0,06----
Elkarrekin Podemos--136%8,91539,4
NAVARRA+--124%8,11358,2
PACMA----10,06
Guztira:1476%1001505%1001624%100

Udaletxea

  • helbidea: Elbarren kalea, 1

Herri Aretoa

  • helbidea: Elgoien kalea, 9

Atekabeltz Gaztetxea:

  • helbidea: Elbarren kalea, 90

Kiroldegia:

  • helbidea: Amazabal 39 (623 26 65 82)

Leitzeko San Tiburtzio Donearen Pestak

Leitzeko pestak edo Leitzeko San Tiburtzio Donearen Pestak, abuztuaren 10an hasi eta abuztuaren 15an amaitzen dira. Abuztuaren 10ko 18etan Leitzako plaza goraino betetzen da txupinazoa ikusteko. Festa hauek 5 egun eta 6 orduko iraupena dute, berdina dena, 126 ordu. Leitzako festetako programa oso zabala izan hoi da. Buruhandiak eta erraldoiak, txaranga, zezenak, zezen suzkoa, Herri Kirolak, bertsolariak, kontzertuak egunero eta beharrezkoak dantzariak.

Torrespapel - Sarriopapel LECTA

Leitzako (Torrespapel - Sarriopapel LECTA) fabrika, 1959. urte hasieran inauguratu zen. 1900. urtean, leitzako biztanleria 1460koa zen orain bizi denaren erdia baino gutxiago. Hori, Leitzako fabrikak erangin zuen gauza onenetako bat da.

Azpiegitura eta garraioak

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiak Goizueta eta Leitza bitarteko linea ustiatzen du. Geltokia Leitzako Banco Santanderren bulegoaren aurrean dago.

Horrez gain, Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Ikastetxeak

  • Amazabal Institutua (Amazabal kalea, 1) (DBH eta Batxilergoa) (Telefonoa: 948 51 09 15)
  • Erleta Eskola (Amazabal kalea, 33) (HH eta LH) (Telefonoa: 948 51 08 06)
  • Itzaire Haur Eskola (Okillin kalea, 1) (948 51 09 61)

Landa Turismoaren Hiriburua 2020 (Escapada Rural)

Leitza 2020ean, Escapada Ruraleko Landa Turismoko Hiriburuaren ranking-ean 6. postuan gelditu zen. Ranking-eko %7,3a bereganatu zuen.[5]

Kultura

Hedabideak

Euskara

Abel Barriola leitzar pilotaria, Koldo Zuazorekin hizketan, Leitzan egiten den erdialdeko euskararen erakusgarri.
Leitzako Andoni Amadoz[6] eta Saioa Mateorena[7] (Ahotsak[8][9] eta Gazte Gara Gazte[10] proiektuetarako).

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Leitza eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 91,16k zekien euskaraz.

Leitzan mintzatzen den euskara gaur egun gipuzkera da gehienbat;[11] XX. mendera arte, ordea, iparraldeko goi nafarrera egiten zen. Hiztuna zenbat eta gazteago, gipuzkeraren ezaugarri gehiago izaten ditu haren euskarak; zenbat eta zaharrago, nafarreraren ezaugarri gehiago.

Jaiak eta ospakizunak

Leitzako festak abuztuaren 10etik 15era ospatzen dira; egun nagusia abuztuaren 11 da, San Tiburtzio.

Inauteriak ilbeltzeko (urtarrileko) laugarren igandearen arabera hasten dira. Larunbata, igandea, astelehena eta asteartea hartzen dituzte.

Ekonomia

Udalerriko enpresa nagusia Sarrio paper-fabrika da, Gipuzkoatik datorren errepidean etorriz gero udalerriaren sarreran dago.

LHL erronka

LHL erronka, hau da, Linza, Hiru Erregen Mahaia, Leitza, 2021eko inklusio proiektu bat izan zen 6 familik osatua. Ideia Iker eta Iraitz bururatu zitzaien. Inklusioa ez ezik, kirol erronka bat izan zen Iker eta Iraitz Leitzarrentzat. 150km-ko ibilbidea, 6.000 metroko desnibel positiboa eta justu 33 ordu 11 minutu eta 19 segunduko ibilbidea korrika. Leitzan bada familia bat behar bereziak behar dituenak eta haien gana hurbildu ziren. Haiekin hitz eginda taldearen proposamenak beste norabide bat artu zuen, pertsona bakar betean zentratu beharrean, zergatik ez bihurtu herri guztiarentzako onuragarri den proiektu bat? Horrela, proiektua aurrera eramatea erabaki zuten. 2020ko inozente egunean, Iker eta Iraitzek udaletxeko batzar aretoan bildu zituzten 6 familiak eta proiektua azaldu zieten. Haurrei zein helduei ekarpen ugari bururatu zitzaien eta denak paper txuri batean txukun-txukun idatzita utzi zituzten. Proiektuaren helburu nagusia bat eta bakarra zen, Leitza inklusiboagoa bihurtzea, eta horretarako lorpen adierazle hauek finkatu zituzten:

  1. Sentsibilizazio kanpaina garatzea.
  2. Herri lan-sarea osatzea
  3. Plazara bitarteko bidexka lortzea
  4. Aniztasun funtzionala dutenentzako aparkatzeko guneak urdinez margotzea
  5. Jolas parkea egokitzea
  6. Komertzioetan piktogramak jartzea
  7. Kirol erronka egitea

Ordutik herria nabarmen bihurtu da inklusiboago. 2021eko ekainaren 24ko arratsaldean iritsi ziren LHL erronkako 6 familiak eta lagunak Linzara. Hurrengo eguneko eguardiko 12etan hasi zen kirol erronka. Iker eta Iraitzez gain, bidean bide lagun pila bat izan zituzten. Azpimarratzetakotan Kemenekoak, Gorka Zubeldia eta Leitzar lagun pila. Ekainaren 26ko arratsaldean iritsi ziren herriko plazara. Denak zeuden emozioz, negarrez eta espero zutena baino askoz jende gehiago zeuden plazan. Leitzako udalak dioenez, hemendik aurrera egin behar diren obrei begirada inklusiboa emango zaie.

Leitzar ospetsuak

      

Erraldoi eta buruhandien konpartsa

Leitzan 2019tik 7 buruhandi daude: Zaharrenak Pirata eta Amonazarra dira, nahiz eta bi horiekin batera pailazo bat ere bazegoen. Ondoren Cantinflas, Groucho Marx eta Ipotxa sortu ziren. Abel Barriola pilotaria erretiratu zenean, 2017an, bere omenez Barriola buruhandia egin zen. 2019an bigarren emakume buruhandia sortu zuten, eta bigarren Mexikarra, Frida Kahlo.

Leitzan orain dela urte gutxira arte bi erraldoi handi bakarrik zeuden, Lizarra eta Garazi. 2021ean bi berri handi ekarri zituzten. Biak emakumeak, bat baserritarra eta bestea Ekuadortarra.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa