Lekaroz

Baztango lekua, Nafarroa Garaia

Lekaroz[1][oh 1] Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian dagoena. Hiru auzo ditu: Aroztegia, Uharte eta Oharriz. 2022 hasieran, 285 biztanle zituen.[2]

Lekaroz
 Euskal Herria
Lekaroz herriaren ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea31795
Herritarralekaroztar
Geografia
Koordenatuak43°08′46″N 1°32′23″W / 43.14611°N 1.53972°W / 43.14611; -1.53972
Demografia
Biztanleria215 (2020:  −6)

Biztanleria

Lekarozko biztanleria[2][oh 2]
194019501960197019811991200020102020
807808701539424345347341302

Ekonomia

  • Lekarozko kanpusa, kultura, hezkuntza eta ekono­miarekin lotutako ekimenak biltzeko eremua. 2012an prestatu zuten, Lekarozko ikastetxea eraitsi ostean. 28.000 metro koadro erai­kigarriak ditu enpresak kokatzeko.[3]
  • Kortariko gasnategia, gasna lehiaketa anitzetan saritua izan dena.[4][5]

Bestak eta ospakizunak

Lekarozko bestak abuztuaren 24an ospatzen dira, San Bartolomeetan.[6]

Ondarea

Lekaroztar ezagunak

Lekarozko ikastetxea

Sakontzeko, irakurri: «Lekarozko ikastetxea»

Lekarozko ikastetxeak garrantzi handia izan zuen euskararen eta euskalgintzaren historian. Bertako ikasle ohi batzuk, bai Euskal Herrikoak, bai beste herrialde batzuetakoak, nabarmendu ziren arlo ezberdinetan. Besteak beste, aipagarriak dira: Jesus Aizpun eta Jesus Maria de Leizaola politikariak, Jorge Oteiza  eskultorea, Nicanor Zabaleta eta Aita Donostia musikariak, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Karmelo Balda pilotaria, Zaldua, Jones eta Glaría futbolariak, Martin Berasategi sukaldaria, Xabier Euzkitze bertsolaria, Patxi Ondarra, Damaso Intza, Andrés Espinosa[14]

Aroztegia proiektu urbanistikoa eta aurkako protestak

Sakontzeko, irakurri: «Aroztegia (proiektua)»

Palacio de Aroztegia egitasmoak 228 etxebizitzako bizigune berria sortu nahi du Lekarozen. 750 biztanle inguruko bizigunea hain zuzen, 2017an 322 biztanle zituen herri batean. Horrekin batera golf zelaia eta hotela ere bai. Hasieratik sortu ziren kontrako erantzunak herrian: Aroztegia eta gero zer? Plataforma, Sustrai Eraikuntzak, eskualdeko hainbat alkate, herri-kontsulta, 900 sinadura...[15] Plataformak hainbat elkarretaratze eta ekimen antolatu ditu herri kontsulta eskatuz, Aroztegiko lurrak kudeatzen dituen Konpentsazio Batzordeak obrak publikoki esleitzeko prozedura prentsaren bidez jasotzeagatik, epaitegi auziak konpondu gabe daudenean eta abar. [16] [17][18] [19]

Argazki galeria

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa