Les Paul

Lester William Polsfuss, Les Paul izenez ezagunagoa, (Waukesha, Wisconsin, AEB, 1915eko ekainaren 9a - New York, AEB, 2009ko abuztuaren 13a) estatubatuar jazz gitarrista bat izan zen.

Les Paul

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLester William Polsfuss
JaiotzaWaukesha (en) Itzuli1915eko ekainaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWhite Plains (New York)2009ko abuztuaren 13a (94 urte) (94 urte)
Hobiratze lekuaPrairie Home Cemetery (en) Itzuli
Wisconsin
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Mary Ford  (1949ko abenduaren 29a -  1964ko abendua)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, banjo-jotzailea, asmatzailea, jazz guitarist (en) Itzuli, irrati-esataria eta musical instrument maker (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Les Paul
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuagitarra
biolina
DiskoetxeaCapitol Records
Columbia Records
Decca (en) Itzuli

les-paul.com
IMDB: nm0666904 Musicbrainz: f671ebd2-917d-466f-b7bc-07c60e4d8990 Songkick: 142557 Discogs: 154207 Allmusic: mn0000818559 Find a Grave: 40622216 Edit the value on Wikidata

Musika tresna elektriko eta grabatzeko teknika berrien garapenean garrantzitsua izan zen Les Paul. Aitzindari izan zen gorputz trinkoko gitarren bilakaeran Gibson Les Paul izeneko diseinuekin, bere izena hartu zutenak, eta baita grabazio multipistan ere. Waukeshako magoa ezizena ipini zioten[1] gitarra jotzeko zuen trebezia eta berrikuntza teknikoetan egindako ekarpenak medio[2].

Biografia

Lester William Polsfuss Waukeshanen jaio zen, Wisconsinen (AEB), 1915eko ekainaren 9an. Les Paul goitizena hartu aurretik, amak laburtu zuen bere benetako abizena eta Polfus izatera pasatu zen. Red Hot Red ere deitu zioten.

8 urterako musikarako zaletasuna piztu zitzaion eta orduantxe hasi zen harmonika jotzen. Banjoa ere joa zuen eta, gero, gitarra. 13 urte besterik ez zituen country musikan ia-ia profesional izatera iritsi zenean. 17 urterekin, berriz, Rube Tronson's Cowboys bandarekin jo zuen. Ikasketak bertan behera utzi zituen Wolverton's Radio Band taldean sartzeko, Saint Louisen (Missouri).

1930eko hamarkadan, Chicagoko irrati batean aritu zen lanean, jazz musika jotzen. Les Paulek lehen diskoak 1936an gauzatu zituen. Horietako bat Rhubarb Reder bezala akreditatu zuten eta bestea, berriz, George Whiteren blues abestietan laguntzaile izan zen.

1948ko urtarrilean, Les Paulek auto istripu bat izan zuen; 50 metro egin zuen hegan eta, ondorioz, eskuineko besoan eta ukondoan lesioa jasan zuen. Medikuek ukondoaren ohiko mugimendua berreskuratzea ezinezkoa izango zela esan zioten eta besoa ebakuntzaren ondoren medikuek utzitako posizioan geratuko zitzaiola betirako. Les Paulek besoa gitarra eustea eta jotzea ahalbidetuko zion angelu batean ezartzea eskatu zien zirujauei. Urte eta erdi behar izan zuen bere onera etortzeko.

2009ko abuztuaren 13an pneumonia baten ondorioek hil zuten New Yorkeko White Plains Hospital ospitalean[3].

Les Paul hirukotea

1938an, Les Paul New Yorkera joan zen bizitzera eta, han, Jim Atkins (Chet Atkins gitarra-jotzailearen anaiorde zaharra) eta Ernie Newton baxu-jotzaile eta perkusionistarekin hirukotea sortu zuen. Talde honek Fred Waring's Pennsylvanians irrati showean oihartzuna lortu zuen.

1943an, Hollywoodera aldatu zuen egoitza eta hirukote berri bat sortu zuen. 1944ko uztailaren 2an, Los Angeleseko Jazz at the Philharmonic kontzertuaren inaugurazioan Nat King Cole eta beste hainbat artistekin jo zuen Oscar Moore ordezkatuz. Urte berean, Les Paulen hirukotea Bing Crosbyren programan agertu zen. Crosbyk bere grabazio esperimentalak babestu zituen. Behin baino gehiagotan grabatu zuten elkarrekin eta, 1945ean, hit bat izan zuten: It's Been A Long, Long Time.

Crosbyren eta The Andrews Sisters bezalako beste hainbat artisten laguntzaile izateaz gain, 1940ko hamarkadaren azkeneko urteetan, hirukoteak bere diska propioak ere grabatu zituen, Decca zigilupean.

Gitarrak

Gitarra elektrikorako berrikuntzak: The Log

Gibson Les Paul
Les Paul eta bere gitarra New Yorken 2008an

Les Paul ez zegoen batere gustura 1930eko hamarkadaren erdialdera saltzen ziren gitarra elektrikoekin eta bere diseinu propioekin esperimentatzeari eman zion. Oso ezaguna egin zen berak sortutako The Log: 4” bider 4”-ko pinu-egurrez eginiko bloke sendoa, zubi bat, bi pastilla (pickups) eta Gibson masta batez osatua. Itxura hobetu nahian, Epiphone gitarra baten gorputza erantsi zion, aldenikalde ebakita eta aipaturiko Log hori erdian txertatuta.

Zituen bi arazo nagusienak konponduta zituen, jada: akoplatzea edo feedbacka, gorputz akustiko honek ez baitzuen erresonantziarik eragiten anpliatzen zenean, eta iraupena (sustain), soken energia ez baitzen disipatzen, gitarraren gorputzan zehar soinua mantenduz.

Les Paul eta Gibson Les Paul-a

1941ean Les Paulek gorputz trinkoko lehenengotariko gitarra elektrikoa diseinatu eta egin zuen -Beste alde batetik, Leo Fenderrek ere bere asmakizuna egin zuen garai berean eta, 1930eko hamarkadan, Adolph Rickenbackerrek ere komertzializatu zuen beste bat-.

1950ean, Gibson Guitar Corporationek gitarra bat diseinatu zuen Les Paulen zenbait ideia beretuz eta berari aurkeztu zion. Txundituta geratu zen eta kontratua sinatu zuen haiekin: ez zuen sekula jendeaurrean joko edo argazkietan aterako, Gibson gitarra batekin ez bazen.

Arrakasta handia lortu zuten soinu-efektuz lepo zetozen How high the Moon (1950) bezalako kantek. Emazte eta ohiko lankide izan zuen Mary Fordekin batera grabatu zuen abestia eta ekoizpen modernorako bidea urratu zuten bien artean. Musikan, karrera aurrera zihoan bitartean, Les Paul Gibson faktoriaren gitarra elektriko definitiboaren bila zebilen eta, 1952tik aurrera, lehen Gibson Les Paul modeloak editatu zituzten.

1961era arte iraun zuen itun hark, Gibsonek Les Pauli kontsultatu gabe diseinua aldatu zuenean. Ez zitzaion gustatu eta ez zuen harekin argazkirik atera nahi izan, hura bere instrumentua ez zelako. Gibsonek beste izen bat jarri behar izan zion: Gibson SG.

Geroago, Les Paul eta Gibson berriro hasi ziren harremanetan eta bizitza osoan iraungo zuen hark. Gaur, Gibson Les Paul erabat zabalduta dagoen gitarra da, bai ikasten ari direnen artean eta baita profesionalen artean ere.

Grabazio multipistaren berrikuntzak

1947an, Capitol Recordsek Les Paulel garajean esperimentatzen hasi zen grabazio bat egin zuen. Lover (When You're Near Me) izena jarri zioten eta Les Paul gitarra elektrikoz 8 partitura ezberdin jotzen zegoen, haietako batzuk abiadura ertainean grabatuta (half-speed). Masterrerako abiadura normalez jotzen zutenean, double-fast deitzen zitzaion. Lehen aldia zen horrelako grabazio bat egiten zena eta ez ziren zinta magnetikoan egin, pastan baizik. Les Paulek bere pista grabatzen zuen eta gero, berriro grabatzen zuen beste zatia lehenengoaren ondoan jarrita. Grabazio Multi-track hori burutu zuen, pistak bat bestearen gainean kapak osatuz eta ez pista paraleloak, geroago egingo zen bezala[4].

II. Mundu Gerra ondoren, Jack Mullinek alemaniar magnetofonoa (zinta grabatzailea) eraman zuen AEBetara, piezatan; bermuntatu eta Bing Crosbyri aurkeztu zion eta honek bere irratsaioan erabili zuen 1940ko hamarkadako azken urteetan.

Crosbyren babesean, Ampex konpainiak, Ampex Model 200-a sortu zuen, munduan merkaturatzeko ekoiztu zen lehendabiziko bobina irekiko magnetofonoa.

Crosbyk Les Pauli bigarren Model 200-a eman zion eta Les Paulek berehala ikusi zuen efektu berezietarako (oihartzuna eta flanging-a) eta multipista grabaketetara egokitzeko zeukan ahalmena. Makina hau erabiliz, Les Paulek zinta multipistan grabatzeko sistema garatu zuen eta buru grabatzaile gehigarri bat eta zirkuitu bat gehiago erantsi zizkion. Horrek zinta berean sinkronizatu gabeko grabazio anitz egiten utzi zion. Les Paulen asmakizuna berehalakoan garatu zuen Ampexek pista bikoitz eta hirukoitzeko grabatzaileetan. Makina hori grabaziorako estudio profesionalen bizkar hezurra izan zen, baita 1950 eta 1960ko urteetako irrati eta telebista industriena ere.

1950eko hamarkadaren hasieran, Les Paulek grabazio kopuru iraultzailea egin zuen bere emazte Mary Fordekin batera -esan bezala, hau ere gitarrajolea zen-. Grabazio hauek apartekoak izan ziren bere overdubbingak kontuan hartuz, Les Paulek asmatutako multipista grabatzailea izan arte ezinezkoa izan baitzen hori lortzea. Bikotearen abestirik onenen artean How High the Moon, Bye, Bye, Blues edo The World is Waiting For The Sunrise daude.

1954an, Les Paulek teknologia hau garatzen jarraitu zuen eta Ampexi lehenengo 8-track grabatzailea egiteko agindu zion. Makina hau egiten 3 urte pasa zituzten eta, Les Paulen iritzian, funtzionatzen hasi zenerako bere musika modaz pasatua zegoen eta ezin izan zuen hit-ik grabatu makina horrekin. Bere diseinua, ondoren Sel-Sync (Selective Synchronization) izenarekin ezagutuko dena, ondorengo 30 urtetako grabazio multipistetarako punta-puntako teknologia izan baitzen.

Irratsaioa

Les Paul eta Mary Ford 1954an

1950ean, Les Paul 15 minutuko irrati programa baten aurkezle izan zen, The Les Paul Show, NBCn; han aurkeztu zituen bere hirukotea (bera, Ford eta Eddie Stapleton gitarrajole erritmikoa) eta baita bere grabazio elektronikoak ere. Etxetik egin zuen eta, musika hautaketa tarte bakoitzean, Les Paul eta Forden arteko umore saio atseginak eman zituzten. Zenbaitetan, hautatutako musikak arrakasta dagoeneko lortua zuen eta bikoteak ondoren egingo zituen grabazioak ere aurreratzen zituen. Hor aurkeztu zituzten jazz eta pop pieza zoragarrien berrinterpretazioak, hala nola, In the Mood, Little Rock Getaway, Brazil, edo Tiger Rag. Show honetako grabazio asko oraindik ere bizi dira irrati entzule bildumazaleen artean.

Irrati show hauetan aurkeztu zuen bere Les Paulverizer mitikoa. Asmakizun hau komediaren erdigunera iritsi zen, Fordk bere burua biderkatzen entzungo genuelarik. Gaur egun arte inork ez du jakin Les Paulverizer batek nola funtzionatzen duen.

1960 aldera, Les Paulek erretiro partziala hartu zuen eta estudiora noizbehinka itzuli zen. Mary Ford eta bera adiskidetsu dibortziatu ziren 1964ko abenduan, Maryk ezin baitzuen jarduera honek eskatzen zuen bizimodu ibiltaria jasan.

Les Paulen grabaketa garrantzitsuenak 1970 ingurukoak dira: London Recordsentzako egindako album bat, Les Paul Now izenekoa (1967), non bere arrakasta berrienak eguneratu zituen.

1980an bere asteroko eginkizunetara itzuli zen New Yorken.

1978an, Les Paul eta Mari Ford Grammy Sarien Aretoan aurkeztu zituzten. Paulek Grammy Trustees Awarda irabazi zuen 1983an argitaratutako lan arrakastatsuengatik.

1988an, Rock and Roll Hall of Fame-ra gonbidatu zuen Jeff Beckek. 2005eko maiatzean National Inventors Hall of Famean sartu zen berak asmatutako gorputz trinkoko gitarraren garapenari esker eta, 2006an, National Broadcasters Hall of Famean.

2006an, 90 urte zituela, bi Grammy irabazi zituen jaialdi horren 48. urteurrenean Les Paul & Friends: American Made World Played lanagatik. Horrez gain, John Colianni pianojolearekin batera Iridum Jazz Clubean jotzen zuen, Broadwayn, New Yorken.

Diskografia

Albumak

  • Feedback (1944) – compilation
  • Les Paul Trio (1946) – compilation
  • Hawaiian Paradise (1949)
  • The New Sound (1950)
  • Les Paul's New Sound, Volume 2 (1951)
  • Bye Bye Blues! (1952)
  • Gallopin' Guitars (1952) – compilation
  • The Hit Makers! (1953)
  • Les and Mary (1955)
  • Time to Dream (1957)
  • Lover's Luau (1959)
  • The Hits of Les and Mary (1960) – compilation
  • Bouquet of Roses (1962)
  • Warm and Wonderful (1962)
  • Swingin' South (1963)
  • Fabulous Les Paul and Mary Ford (1965)
  • Les Paul Now! (1968)
  • Guitar Tapestry
  • Lover
  • The Guitar Artistry of Les Paul (1971)
  • The World is Still Waiting for the Sunrise (1974) – compilation
  • The Best of Les Paul with Mary Ford (1974) – compilation
  • Chester and Lester (1976) – Chet Atkinsekin
  • Guitar Monsters (1977) – with Chet Atkins
  • Les Paul and Mary Ford (1978) – compilation
  • Multi Trackin' (1979)
  • All-Time Greatest Hits (1983) – compilation
  • The Very Best of Les Paul with Mary Ford
  • Famille Nombreuse (1992) – compilation
  • The World Is Waiting (1992) – compilation
  • The Best of the Capitol Masters: Selections From "The Legend and the Legacy" Box Set (1992) – compilation
  • All-Time Greatest Hits (1992) – compilation
  • Their All-Time Greatest Hits (1995) – compilation
  • Les Paul: The Legend and the Legacy (1996)
  • 16 Most Requested Songs (1996) – compilation
  • The Complete Decca Trios – Plus (1936–1947) (1997) – compilation
  • California Melodies (2003)
  • Les Paul – The Legendary Fred Waring Broadcasts (2004)
  • Les Paul & Friends: American Made World Played (2005)
  • Les Paul and Friends: A Tribute to a Legend (2008)

Singleak

  • It's Been a Long, Long Time]]Bing Crosby & The Les Paul Trio (1945), #1 on Billboard Pop singles chart, 1 week, December 8
  • Rumors Are Flying—The Andrews Sisters & Les Paul (1946)
  • This Can't Be Love"/"Up And At 'Em-The Les Paul Trio (1946), V-Disc 664A
  • Guitar Boogie (1947)
  • Lover (When You're Near Me) (1948)
  • Brazil (1939 song) (1948)
  • What Is This Thing Called Love? (1948)
  • Suspicion (Les Paul song)—as Rhubarb Red with Fos Carling (1948)
  • Nola (1950)
  • Goofus (1950)
  • Dry My Tears/Cryin' (1950)
  • Little Rock 69 Getaway (1950/1951)
  • Tennessee Waltz—Les Paul & Mary Ford (1950/1951), #1, Cashbox
  • Mockingbird Hill—Les Paul & Mary Ford (1951), #1, Cashbox
  • How High The Moon—Les Paul & Mary Ford (1951), #1, Billboard Pop singles chart, 9 weeks, April 21 – June 16; #1, Cashbox, 2 weeks; #2, R&B chart
  • I Wish I Had Never Seen Sunshine—Les Paul & Mary Ford (1951)
  • The World Is Waiting for the Sunrise—Les Paul & Mary Ford (1951), #2, Billboard; #3, Cashbox
  • Just One More Chance—Les Paul & Mary Ford (1951)
  • Jazz Me Blues (1951)
  • Josephine (1951)
  • Whispering (1951)
  • Jingle Bells (1951)
  • Tiger Rag—Les Paul & Mary Ford (1952), #2, Billboard; #8, Cashbox
  • I'm Confessin' (That I Love You)—Les Paul & Mary Ford (1952)
  • Carioca (song) (1952)
  • In the Good Old Summer Time—Les Paul & Mary Ford (1952)
  • Smoke Rings—Les Paul & Mary Ford (1952)
  • Meet Mister Callaghan (1952), #5, Billboard
  • Take Me in Your Arms and Hold Me—Les Paul & Mary Ford (1952)
  • Lady of Spain (song) (1952)
  • My Baby's Coming Home—Les Paul & Mary Ford (1952)
  • Bye Bye Blues (song)—Les Paul & Mary Ford (1953)
  • I'm Sitting on Top of the World—Les Paul & Mary Ford (1953)
  • Sleep (Fred Waring's theme song) (1953)
  • Vaya Con Dios (song)—Les Paul & Mary Ford (1953), #1, Billboard Pop singles chart, 11 weeks, August 8 – October 3, November 7–14; #1, Cashbox, 5 weeks
  • Johnny (Is The Boy for Me)—Les Paul & Mary Ford (1953), #15, Billboard; #25, Cashbox
  • Don'cha Hear Them Bells—Les Paul & Mary Ford (1953), #13, Billboard; #28, Cashbox
  • The Kangaroo (song) (1953), #25, Billboard; #23, Cashbox
  • I Really Don't Want To Know—Les Paul & Mary Ford (1954)
  • I'm A Fool To Care—Les Paul & Mary Ford (1954)
  • Whither Thou Goest—Les Paul & Mary Ford (1954)
  • Mandolino (Les Paul instrumental)—Les Paul & Mary Ford (1954), #19, Billboard
  • Song in Blue—Les Paul & Mary Ford (1954), #17, Cashbox
  • Hummingbird—Les Paul & Mary Ford (1955)
  • Amukiriki (The Lord Willing)—Les Paul & Mary Ford (1955)
  • Magic Melody—Les Paul & Mary Ford (1955)
  • Texas Lady—Les Paul & Mary Ford (1956)
  • Moritat (Theme from Three Penny Opera) (1956)
  • Nuevo Laredo—Les Paul & Mary Ford (1956)
  • Cinco Robles (Five Oaks)—Les Paul & Mary Ford (1957)
  • Put a Ring on My Finger—Les Paul & Mary Ford (1958)
  • All I Need Is You-Les Paul & Mary Ford (1959)
  • Jura (I Swear I Love You)—Les Paul & Mary Ford (1961)
  • Love Sneakin' Up on You-Les Paul, Joss Stone & Sting (2005)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Les Paul