Lindano

konposatu kimiko
Lindane» orritik birbideratua)

Lindanoa —gama-hexakloroziklohexanoa edo gamahexanoa ere deitua— hexakloroziklohexanoaren aldaera kimiko organokloratu bat da. Intsektizida gisa erabili izan da, bai eta zorrien eta hazteriaren aurkako farmazia-tratamendu gisa ere. Bere formulazio guztietan debekatuta dago, giza osasunerako eta ingurumenerako kaltegarria delako.

Lindano
Formula kimikoaC6H6Cl6
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
[C@@H]1([C@@H]([C@@H]([C@H]([C@@H]([C@@H]1Cl)Cl)Cl)Cl)Cl)Cl
MolView3D eredua
EponimoaTeunis van der Linden (en) Itzuli
Mota1,2,3,4,5,6-hexachlorocyclohexane (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,85 g/cm³ (20 °C)
Disolbagarritasuna0,001 g/100 g (ur, 20 °C)
Fusio-puntua113 °C
Irakite-puntua323 °C (760 Torr)
Lurrun-presioa0 mmHg (20 °C)
Masa molekularra287,8601 Da
Erabilera
Tratatzen dupedikulosi eta Hazteri
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga0,5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH50 mg/m³
Eragin dezakelindane exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyJLYXXMFPNIAWKQ-GNIYUCBRSA-N
CAS zenbakia58-89-9
ChemSpider10481896
Reaxys1907337
Gmelin32888
ChEBI2179629
ChEMBLCHEMBL15891
RTECS zenbakiaGV4900000
ZVG26380
DSSTox zenbakiaGV4900000
EC zenbakia200-401-2
ECHA100.000.365
MeSHD001556
RxNorm1388
Human Metabolome DatabaseHMDB0014575
UNII59NEE7PCAB
NDF-RTN0000146530
KEGGD00360 eta C07075

Historia eta erabilerak

Lindanoa intsektizida gisa 1940ko hamarraldian hasi zen erabiltzen. Ekoizkin hau, elikagaien uzta eta basogintzako ekoizkinak tratatzeko, abeltzaintzarako eta soroentzako sortu zen. Horrez gain, zorrientzako eta hazteriarentzako tratamendurako ere sortu zen, xanpu eta lozio formarekin.

Estimatzen da 1950 eta 2000 urteen artean 600.000 tona lindano sortu zirela munduan, eta hortik gehiena abeltzaintzan eta nekazaritzan erabili ziren. Herrialde asko izan dira lindanoa ekoitzi dutenak, esaterako: Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Brasil... gaur egun, baina, soilik Indiak eta Errusiak ekoizten dute.

Lindanoa 52 herrialdetan debekatua izan da, eta 33 herrialdetan murriztua.

Gizakiaren osasunean sortu ditzakeen kalteak

Lindanoa intsektizida organokloratu bat da, gizakiarentzako toxikoa eta arriskutsua. Ingurumenean nahiko iraunkorra da. Horregatik, beharrezkoa da arduratsua izatea eta egin beharrekoak egitea ekoizkina erabiltzerakoan. Pertsona bat lindanoarekin intoxikatzen bada, honako sintoma hauek izan ditzake: goragalea, ezinegona, buruko mina, dardara, ataxia eta zukurutzak. Intoxikazio-mailaren arabera, sintomak aldatzen dira. Gizakiaren gorputzak lindanoaren % 10 xurgatzen du egoera normaletan, baina gizakiaren azala zaurituta badago portzentaje hori handitzen da, eta sintomak larriak izan daitezke.

Ingurumenean sortu ditzakeen kalteak

Lindanoak arrisku toxikoak dauzka uretako eta lurreko espezie guztientzat. Elikadura katean sar daiteke, eta bioakumulazioari eta biomagnifikazioari hasiera eman ahal dio, batez ere arrainetan. Ingurumenean ere nahiko iraunkorra da. Ingurumeneko kutsaduraren istilu garrantzitsu baten kasuan, beharrezkoa izango zen kontrol espezifiko bat burutzea.

Ikus, gainera

  • Rotenona
  • Iprodiona
  • Captano
  • Captofol

Erreferentziak

Kanpo-estekak