Lisboako Ituna

Lisboako Ituna edo Erreforma Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Europar Batasuneko 27 estatu kideek[oh 1] 2007ko abenduaren 13an Lisboan izenpetu zutena.[1]1992ko Maastrichteko Ituna eta 1957ko Erromako Ituna erreformatu zituen, Europar Batasunaren funtzionamendua egokitzeko, eta 27 herrialdeen arteko batasun politiko eta ekonomikoa dinamizatzeko.

Lisboako Ituna
Irudia
MotaEuropar Batasuneko ituna
Honen izena daramaLisboa
Data2007ko abenduaren 13a
Indarrean sartze2009ko abenduaren 1a
Argumentu nagusiaEuropar Batasuna
KokalekuLisboa
HerrialdeaPortugal
Nongo eskumenen mendeEuropar Batasuna
Depositary (en) ItzuliItaliako Gobernua
Lanaren edo izenaren hizkuntzaofficial languages of the European Union (en) Itzuli

Webguneeuropa.eu…

Lisboako Ituna 2009ko abenduaren 1ean sartu zen indarrean.[2] Izan ere, horretarako estatu kide guztiek berretsi behar izan zuten. Irlandako Errepublikaren kasuan bi erreferendum behar izan ziren, 2008koan ezezkoa nagusitu baitzen.[3] 2009ko urriaren 2koan, aldiz, baiezkoak tarte zabalez irabazi zuen.[4] Polonian eta Txekiar Errepublikan bertako parlamentuek onartu arren, presidenteek sinadura atzeratu zuten Irlandaren baiezkoa onartu arte.

Itunaren edukia

Lisboako Itunak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen Batasunaren baitan. Besteak beste, Europar Batasuneko Kontseiluan erabaki gehiago hartu ahal izatea Gehiengo Kualifikatuzko Bozketaren bidez, erabateko adostasunez beharrean. Bete beharreko bi irizpide ezarri zituen Gehiengo Kualifikatuzko Bozketaren sistemak: estatu kideen % 55ak gutxienez alde bozkatzea, eta aldekoek EBko biztanleria osoaren % 65a izatea.

Europako Parlamentuak botere gehiago lortu zuen ituna indarrean sartzean; besteak beste, nekazaritza eta aurrekontuen inguruan Kontseiluarekin batera erabakiak hartzeko aukera izan zuen ordutik aurrera. Kontseiluan bi urte eta erdirako presidentzia ezarri zen (ordura arteko 6 hilabeteko txandakako presidentziaren ordez) eta Atzerri Gaietako Ordezkari Gorena izeneko figura sortu zen, lehenagoko Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratuko Ordezkari Gorenaren eta Europar Batzordeko Kanpo Arazoetako komisarioaren eskuduntzak elkartuta.

Giza Eskubideen alorrean, Oinarrizko Eskubideen Gutunak balio legala lortu zuen lehen aldiz.

Itunaren aldekoen arabera, testu horrek Amsterdameko Itunarekin eta Nizako Itunarekin hasitako bideari jarraitu nahi zion, EBren eraginkortasuna eta zilegitasun demokratikoa handituz. Hala ere, aurkakoek azken puntu horretan ikusten zuten hutsunerik handiena: haien ustez, Lisboako Itunak EBren zentralizazioa indartu eta erabaki guneak estatuetako hautesleengandik urrunaraziko zituen.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak