Luis II.a Monakokoa

Luis II.a Monakokoa (Louis Honoré Charles Antoine Grimaldi; Baden-Baden, Badengo Dukerri Handia, 1870eko uztailaren 12a - Monako, 1949ko maiatzaren 9a) Monakoko printzea izan zen 1922tik 1949ra. Alberto I.a Monakokoa eta Lady Mary Victoria Douglas-Hamiltonen semea izan zen. Gurasoak banandu ondoren, amak eta aitaordeak Alemanian hezi zuten eta ez zuen aita ikusi 11 urte bete arte. Saint-Cyr-eko Akademia Militarrean ikasi zuen eta Frantziako Atzerritar Legioan sartu zen. Aljeriara bidali aurretik Marie Juliette Louvet ezagutu zuen eta Charlotte alaba izan zuen. 1895etik 1899ra Frantziako armadan lan egin zuen, eta Lehen Mundu Gerran berriz lotu zen. 1919an bere alaba Charlotte adoptatu zuen bere oinordekoa izan zedin. 1922an aita hil zitzaion eta Luis tronura igo zen. 1924an AS Monaco taldea sortu zen eta 1929an lehen Monakoko Sari Nagusia ospatu zen. Bigarren Mundu Gerran neutraltasuna saiatu zen, baina 1942an Italiak Monako inbaditu zuen. 1943an Alemaniak Printzerria okupatu zuen eta juduak deportatu zituen. 1946an Ghislaine Dommanget aktorearekin ezkondu zen. 1949an hil zen eta bere biloba Rainier III.a Monakokoa izan zen bere oinordekoa.

Luis II.a Monakokoa


Monakoko printzea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Honoré Charles Antoine Grimaldi
JaiotzaBaden-Baden1870eko uztailaren 12a
Herrialdea Monako
BizilekuaPrince's Palace of Monaco (en) Itzuli
HeriotzaMonako1949ko maiatzaren 9a (78 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of Our Lady Immaculate (en) Itzuli
Familia
AitaAlberto I.a Monakokoa
AmaMary Victoria Douglas-Hamilton
Ezkontidea(k)Ghislaine Dommanget (en) Itzuli  (1946ko uztailaren 24a -  1949ko maiatzaren 9a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Grimaldi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
HizkuntzakMonakoera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 7832587 Edit the value on Wikidata