Luis Maria Larrea

Luis Maria Larrea Legarreta (Ugao, 1918ko apirilaren 19a - Bilbo, 2009ko maiatzaren 27a) apezpiku emeritua da, Bilboko elizbarrutiaren apezpikua izan zena.

Luis Maria Larrea
Bilboko Gotzaina

1979ko otsailaren 16a - 1995eko irailaren 8a
Antonio Añoveros - Ricardo Blázquez
Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia

Leon apezpikua

1971ko uztailaren 9a -
Luis Almarcha Hernández (en) Itzuli - Fernando Sebastián
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of León, Spain (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis María de Larrea y Legarreta
JaiotzaUgao1918ko apirilaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2009ko maiatzaren 27a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

1943an apaiztu zen, Gasteizko seminarioan ikasketak egin ondoren. Salamancako Unibertsitate Pontifizioan zuzenbide kanonikoa eta zibila ikasi zituen. Ondoren Madrilgo Unibertsitatean sakondu zituen ikasketak. Gasteizko seminarioan zuzenbide irakasle izan zen, eta baita bertako errektore ere, 1965. eta 1971. urteen artean. Halaber, Gasteizko gotzaindegiko aholkulari juridiko eta Seminario eta Unibertsitateen Batzordeko presidente izan zen Gotzainen Konferentzian.

Paulo VI.ak 1971ko uztailaren 9an apezpiku ordenatu zuen eta Leongo gotzain izendatu zuten. Bertan aritu zen 1979 bitartean. Ordutik 1995 arte, Bilboko gotzain izan zen, Antonio Añoveros ordezkatuz. Gotzain modura aritu zen bitartean, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutien arteko elkarlana indartu egin zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak



Aurrekoa
Luis Almarcha Hernández
Leongo apezpikua
19711979
Ondorengoa
Fernando Sebastián Aguilar


Aurrekoa
Antonio Añoveros Ataun
Bilboko apezpikua
19791995
Ondorengoa
Ricardo Blázquez Pérez