Luisa Larraga Cacho

aragoiar atleta

Maria Luisa Larraga Cacho, (Zaragoza, 1970ko abenduaren 10) iraupen eta erdi-iraupen lasterketetan espezializatutako atleta aragoiarra da. 1996tik 2006ra bitartean, nazioarteko txapelketetan parte hartu zuen espainiar talde nazionalaren barnean, hogeita hamaika aldiz.[1] Atletismo arloan hainbat marka ditu, hala nola, 3.000, 5.000 eta 10.000 metro lauetan, erdi-maratoian eta maratoian.[2] Taldeei dagokienean, talde ugaritan egon zen: CN Helios (1988-1992), New Balance AC (1994-1996), Adidas RT (1997-2003), Puma Chapín de Jerez (2004), At. Olímpo (2005-2008) eta Scorpio-71 2009a geroztik.[3] Bere sari edo lorpen nagusien artean ditugu Valentziako maratoian garaile atera izana eta 1998ko Erdi-Maratoiko Mundu Txapelketan espainiar taldearekin lortu zuen brontzezko domina, taldekako lasterketan.

Luisa Larraga Cacho
Bizitza
JaiotzaZaragoza1970eko abenduaren 10a (53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 

IAAF: 14261218 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak