Luisa Roldán
eskultore espainiarra
Luisa Ignacia Roldán (Sevilla, 1652ko irailaren 8a - Madril, 1706ko urtarrilaren 10a), izengoitiz La Roldana deitua, espainiar eskultore barrokoa izan zen.
Luisa Roldán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luisa Ignacia Roldán Villavicencio |
Jaiotza | Sevilla, 1652 |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Cádiz Madril |
Heriotza | Madril, 1706ko urtarrilaren 10a (53/54 urte) |
Familia | |
Aita | Pedro Roldán |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta artista |
Bizitza
Pedro Roldán eskultorearen alaba eta ikaslea izan zen. 1671ean Luis Antonio Navarro eskultorearekin ezkondu zen; ondoko urteetan elkarrekin lan egin zuten Sevillan. 1686-1688 bitartean, Cádizen jardun zuen eta, besteak beste, zurezko eskulturak zizelkatu zituen katedralerako. 1688an Madrilen kokatu zen, eta 1692an Karlos II.aren ganbera-eskultore lanpostua erdietsi zuen[1]. Filipe V.arekin ere postu berean lan egiten jarraitu zuen[2], 1706an hil zen arte.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luisa Roldán |
- Luisa Roldanen biografia laburra, correos.es
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna