Makemake (planeta nanoa)

136472 Makemake (ikurra: 🝼;[4] lehen 2005 FY9) planeta nano bat da, Eguzki-sisteman hirugarren handiena eta Kuiperren gerrikoko bi gorputz handienetariko bat dena. Plutonen diametroaren hiru laurdenak ditu.[5] Makemakek satelite bat dauka. Bere bataz besteko azal-tenperatura hotza da oso, −243,2 °C (30 K) inguru, eta litekeena da bere azalean izoztutako metano, etano eta ziur asko nitrogeno izatea[6].

Makemake 🝼
Makemake eta S/2015 (136472) 1 bere ilargia
Aurkikuntza
Aurkitzailea
Aurkikuntza data2005eko martxoaren 31
Izendapenak
Planetoide izendapena(136472) Makemake
Zeinengatik izendatua
Make-Make
Izen alternatiboa
2005 FY9
Planetoide sailkapenaplaneta nano
AdjektiboaMakemakear
Ezaugarri orbitalak
Garaia: JD 2457000.5 (2014–12–9)
Afelioa52.840 AU
Perihelioa38.590 AU
45.715 AU
Eszentrikotasuna0.15586
309.09 a (112,897 e)
Batezbesteko abiadura orbitala
4.419 km/s
15
Makurdura orbitala29.00685°
79.3659°
Perihelioaren argumentua
297.240°
Satelite ezagunak1
Ezaugarri fisikoak
Neurriak
  • (1434 × 1422) ± 14 polotik
  • (1502±45) × (1430±9) km
Batezbesteko erradioa
  • 715±7 km
  • 739±17 km
Zanpaketa0.05
Gainazal azalera
(6.9±0.3)×106 km2[1]
Bolumena(1.7±0.1)×109 km3[2]
Masaless than 4.4 × 1021 kg
Batezbesteko dentsitatea1.4–3.2 g/cm3 <3.05 g/cm3
Errotazio periodo siderala
7.771±0.003 h
Albedoa0.81+0.01
−0.02
Tenperatura32–36 K (lur bakarra)
40–44 K (lur bikoa)[3]
Espektro mota
B−V=0.83, V−R=0.5
17.0 (oposizioa)
−0.3
Artikulu hau planeta nanoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Makemake».

Pluton ere barnean duen plutoideen artean sailkatuta dago, Zeres izan ezik planeta nano guztiak dituen kategoria. 2005eko martxoaren 31an Michael Brownek zuzenduriko talde batek aurkitua, urte bereko uztailaren 29an aurkikuntza zabaldu zuten. Rapa nuien Make-Make jainkoaren izena darama. 2008ko ekainean, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Makemake plutoideen artean izateko hautagai izendatu zuen, Neptunotik haratago dauden planeta nanoek duten izena. 2008ko uztailaren 15ean plutoide izendatu zuten.[7][8]

Aurkikuntza

2005eko uztailaren 29an bere aurkikuntza zabaldu zuten, Eris eta Haumea Neptunoz haraindiko gorputzekin batera.

Spitzer espazio teleskopioari esker aurkitua, hasieran Plutonen diametroaren %50-75 artean zuena esan zuten. Hau da, Haumea bezain handia da baina askoz ere disdiratsuagoa. Kuiperren gorputz handienetariko bat da, justu Eris eta Pluton eta gero. Eguzkiaren inguruan 308 urtero orbitatzen da. Plutonen moduan bere orbita pixka bat eszntrika eta inklinatua denez, 2008ko uztailaren 13an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak plutoide eta planeta nano izendatu zuen, sailkaturiko hirugarren plutoide eta laugarren planeta nano izanik.

Makemake gorputzez beteriko Neptunoz haraindiko Eguzki-sistemako eskualdean dago, askotan Kuiperren gerriko izenaz ezaguna dena.

Izena

Bere aurkitzaileek hasiera batean Easterbunny (Pazko untxi) izendatu zuten, Pazkoan topatu zutelako. Hala ere, mitologia eta Pazkoaren bat egiteko asmotan, azkenean Makemake izena hautetsi zuten, Pazko uharteko jainko sortzailearen izena delako.[9]

Aurkikuntzaren zailtasunak

Gorputz nahiko distiratsu bat den arren (itxurako magnitude = 17), 2005eko amierara arte ez zuten Makemake aurkitu, Kuiperren gerrikoan dauden bera baino ilunagoak diren beste gorputz asko eta gero. Atzerapen honen arrazoi nagusia bere orbita da, oso inklinatua dena eta egun ekliptikaren planotik oso urrun (Coma Berenices konstelazioan) dagoena.

Pluton aurkitu zuten garaian (1930), Makemake ekliptikatik gradu gutxietara zegoen, Taurus eta Auriga konstelazioen mugatik gertu. Tamalez, galaxia-ekuadorretik gertu ere zegoen eta oso zaila zen Esne Bideko atzealdean dauden izar multzo zerratuan gorputza topatzea. Clyde Tombaugh Pluton aurkitu eta zenbait urte geroago objektu berrien bila aritu zen baina ezin zuen ez Makemake ez Neptunoz haraindiko beste gorputzik aurkitu.

Sateliteak

2016ko apirilaren 26an astronomoek satelite baten aurkikuntzaren berri eman zuten. Aurkikuntzarako bidea ireki zuten behaketak urtebete lehenago egin zituzten Hubble espazio teleskopioa erabiliz. Ilargiak 160 kilometroko diametroa du eta 21000 kilometroko distantziara orbitatzen du Makemake. Satelitearen izen probisionala S/2015 (136472) 1 da. [10]

Erreferentziak


Kanpo estekak