Maori

Maoriak[1] (maorieraz: māori, ˈmaːɔɾi ahoskatua) Zeelanda Berriko jatorrizko etnia dira, gaur egun oso gutxitua (biztanleen % 8 – 10 baino ez dira). Gaur egun, ia 700.000 maori bizi dira munduan (2001). Zeelanda Berritik kanpo, multzo esanguratsua bizi da Australian (70.000 inguru).

Māori



Hone Heke eta bere emaztea • Ngāti Kahungunuko hinepare • Tukukino•Te Rangi Hīroa • Meri Te Tai Mangakahia • Apirana Ngata • Keisha Castle-Hughes • Winston Peters•Stephen Kearney
Biztanleak guztira
800.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Zeelanda Berria: 644.000
 Australia: 126.000
 Erresuma Batua: 8.000
 Ameriketako Estatu Batuak: < 3,500
 Kanada: 1.305
Hizkuntza
Ingelesa • maoriera
Erlijioa
Kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Polinesiar herriak

Māori hitzak «normal» edo «arrunt» esan nahi du. Aitzitik, pākehā berbak esan nahi du «maoria ez dena»; oro har, Europako jatorria dutenak izendatzeko erabilia; inoiz mespretxuzko zentzua ere badu.

Jatorria

Aztarna fidagarrienak oinarritzat hartuta, gizakiak K. o. 1280 inguruan iritsi ziren Zeelanda Berrira lehendabiziko aldiz. Maorien ahozko kondairetan kontatzen da haien arbasoak txalupa handietan (waka) ozeanoa zeharkatuz joan zirela Hawaiki-tik, Polinesia tropikaleko leku mitikotik, alegia. Migrazio kondairak desberdinak dira iwi batetik bestera, haien genealogiekin bat egiteko.

Polinesiako bidaiari horien aurretik, ez dago Zeelanda Berria populaturik zegoelako arrastorik. Arkeologiako, hizkuntzalaritzako eta antropologiako frogek lehendabiziko kolonoak Polinesiako ekialdetik joan zirela erakusten dute.

Historia

  • Polinesiatik, ziur aski Tahititik, Zeelanda Berrira ailegatu ziren orain dela 600-800 urte uharteko lehenengo biztanleak izango zirenak.
  • 1840an maoriek eta europarrek Waitangiko ituna sinatu zuten, elkarbizitza arautzeko helburuarekin.
  • 1858an 56.000 maori inguru erroldatu zuten.
  • 1860. hamarkadatik eskolan maoriera erabiltzea debekatzen hasi ziren, hizkuntzaren prestigioa murriztuz. Horren harira, 1867an Native Schools Act dekretua kaleratu zen.
  • 1930. hamarkadan, maori gehienek oraindik egiten zuten maorieraz.
  • 1986an 50.000 hiztun kalkulatu zuten, maorien % 12.
  • 1987an, Māori Language Act dekretuaren bidez, maorierak estatus ofiziala lortu zuen. Te Taura Whiri i te Reo Māori eta Te Kōhanga Reo National Trust erakundeak sortu zituzten.
  • 2004ko martxotik Māori Television hasi zen emititzen, elebidunez.
Gizakien hedapena Polinesian

Hizkuntza

Gaur egun, maoriera hitz egiten du maorien % 14 inguruk, 700.000 biztanletik gutxi gorabehera 100.000 hiztunek, alegia. Hizkuntza nagusia, beraz, ingelesa da, neurri handi batean jatorrizkoa ordezkatu duena.

Maorieraz emititzen duen Maori TVk bi kate eta webgune bat ditu. Ekoitzitako eduki guztien %71 maorieraz izaten da.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak