Martiño Rivas

aktore espainiarra

Martiño Rivas López (Vimianzo, 1985eko urtarrilaren 10a) galiziar aktorea da, garai batean Martín Rivas izenez ezaguna,[1] telebistan eta zineman aritutakoa.

Martiño Rivas

Bizitza
JaiotzaVimianzo1985eko urtarrilaren 10a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaManuel Rivas
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostela
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta telebista-aktorea

IMDB: nm2288618 Allocine: 246156
Twitter: martino_rivas Instagram: martino_rivas Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Aktore-ibilbidea txikitan hasi zuen TVGko Mareas vivas telesailean. Bertan lan egin zuen 1998tik 2000ra, lehenengo eta hirugarren denboraldietan. 2004an, 24 minutuko Puzzle film laburraren parte hartu zuen. 2005ean, bigarren mailako paper bat izan zuen TVGko Maridos e mulleres telesailaren bi denboraldietan.

Handik estatu-mailako kateetan lan egitera igaro zen. SMS (La Sexta) telesailaren bost ataletan azaldu zen lehenengo. 2007tik 2010era, Marcos Novoa Pazosen papera egin zuen Antena 3ko El Internado seriean eta paper horrek ikusgarritasun handia eman zion Yon González, Ana de Armas, Elena Furiase, Blanca Suárez eta Daniel Retuerta aktoreekin batera, besteak beste. Telesaila 2010ean amaitu zen, 7 denboraldiren ondoren.

2008an, lehen aldiz agertu zen zineman, José Luis Cuerdaren Los girasoles ciegos filmean, Javier Cámara eta Maribel Verdúrekin batera. Antzezpen hark Goya Sarietarako izendapena eman zion, gizonezko errebelazio aktore onenaren sailean. Hurrengo urtean, Universos laburmetraian Blanca Suárez aktorearekin agertu zen berriro. 2011n, antzerkian debuta egin zuen Dracula lanarekin, eta Jonathan Harker-en papera egin zuen.

2013an El don de Alba telesailaren protaganista izan zen Patricia Monterorekin batera.​ Ghost Whisperer telesail estatubatuarraren egokitzapena da. Urte berean Mediaset Españak ekoitzitako Romeo y Julietan ere protagonista izan zen Alessandra Mastronard aktere italiarrarekin batera.​ Zineman Tres bodas de más komedia filmean parte hartu zuen, Inma Cuesta eta Quim Gutiérrez aktoreekin batera.

2013ko uztailetik abuztura Por un puñado de besos, filmatu zuen Madrilen berriz ere Ana de Armas aktorearekin batera eta 2014ko maiatzean estreinatu zen.[2]

Bizitza pertsonala

Manolo Rivas galizierazko idazlearen semea da. Londresko institutu batean egin zuen batxilergoa eta ondoren Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Antzerkia ere ikasi zuen Espazo Aberto eskolan. Galizieraz, gaztelaniaz eta ingelesez hitz egiten du.[1]

2007an, Los girasoles ciegos filmatzen ari zela, Irene Escolar ezagutu zuen eta bederatzi urteko harremana izan zuen harekin.

2017an harreman bat hasi zuen Kayoko Everhart-ekin eta alaba bat izan zuten harekin.[3]

Filmografia

Telebista

Telesailak
UrteaTelesailaPertsonaiaTelebista kateaOharra(k)
1998-1999Mareas VivasDaniTVG20 atal
2005Maridos e mulleresDavidTVG21 atal
2006SMSMoisésLa Sexta5 atal
2007-2010El internadoMarcos Novoa PazosAntena 371 atal
2013El don de AlbaPablo EscuderoTelecinco13 atal
2014Romeo y JulietaRomeoTelecincoMinisaila
2016Web TherapyMario González#02 atal
2017Sé quién eresMarc CastroTelecinco16 atal
20172020Las chicas del cableCarlosNetflix37 atal
2022Fuerza de pazIgnacio MorenoLa 18 atal
2023NachoNacho VidalAtresplayer

Zinema

Filmak
UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2004Puzzle-Film labur
2008Los girasoles ciegosLalo
2009UniversosAlexFilm labur
20133 bodas de másDani
2014Por un puñado de besosDani

Kanpo estekak


Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.