Melkiades

Melkiades[1], grezieraz Μελχιάδης ὁ Ἀφρικανός, (311-314) IV. mendeko Aita Santu kristau bat izan zen. Ziur aski, Afrika iparraldekoa zen, bere izen greziarra gora-behera, bere bizitzari buruzko datu fidagarririk ez dagoen arren. "Afrikar gurasokoa, Espainiara joanak, Mantua de los Carpetanos herrian (ondoren Madril) jaio zen", Flavio Dextroren arabera. Italiara bidaia egin zuen 299an, eta kalte handiak jasan behar izan zituen Maximiano eta Dioklezianoren jazarpenean, hiltzeko arriskuarekin.

Melkiades


32. Aita santu

311ko uztailaren 2a - 314ko urtarrilaren 10a
Eusebio - Silvestre I.a
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
HeriotzaErroma314 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakklerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Abenduaren 10
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 76886919 Edit the value on Wikidata

Melkiadesen aitasantualdian, Konstantino I.a Handiaren Maxentzioren aurkako garaipena gertatu zen Milvio Zubiko guduan, Tiber ibaiaren gainean, gudu honetan, Maxentzio itota hil zelarik, Konstantinoren erasotik ihesean ari zela.

Handik gutxira, 313an, Milanen, Konstantinok, Milango Ediktua aldarrikatu zuen, honekin, Elizaren bakea eta askatasuna bermatzen zituelarik. Konstantinok, gainera, Melkiadesi, hazienda bat oparitu zion Lateranen, Laterandar jauregi inperialean. Toki hau, ordutik aurrera, aita santuen egoitza ofiziala izatera pasa zen. Toki honetan bertan, Konstantinok, lehen basilika erromatarra eraiki zuen. Laterango basilika, aita santuen katedrala izatera pasako da. Gaur egun, San Joan Laterangoaren Artxibasilika bezala ezagutzen da.

Melkiadesek kontzilio bat deitu zuen donatistak salatzeko. Melkiades aita santua, ogi bedeinkatuaren erabilerarekin hasi zen.

Melkiades, ziur aski, abenduak 10ean hil zen, bere jaia ospatzen den egunean, eta San Calixtoren hilerrian lurperatua izan zen. Hilerri honetan lurperatua izan zen azken aita santua izan zen. Martiri bezala gogoratzen da, modu naturalean hil zen arren, Maximiano enperadorearen garaian jasan behar izan zuen sufrikarioagatik.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melkiades


Aurrekoa
Eusebio
Aita Santua
311-314
Ondorengoa
Silvestre I.a