Mendi

nabarmena den lurraren goragune naturala

Mendia lurrazaleko goragune handia da, inguruko eremutik nabarmen goratzen dena[1]. Mendia muinoa baino handiagoa da. Mendien sorrera indar tektonikoek edo sumendiek eragiten dute. Indar hauek lurrazala altxa dezakete. Mendiak gutxinaka higatuz doaz, ibaien, eguraldiren eta glaziareen eraginpean. Mendi batzuk tontor bakanduak dira, baina gehienak mendikate batean kokatzen dira.

Matterhorn/Cervino mendia

Munduko lurren % 24 dira menditsu, eta gizakien %10 bizi dira gune menditsuetan. Munduko ibai guztien sorburua mendietan dago, eta gizakien erdiek baino gehiagok mendiak behar dituzte ura lortzeko. Mendietako altitude handiek itsas mailan baino klima hotzagoak sortzen dituzte eta eragin handia dute mendietako ekosistemetan: altitude ezberdinek flora eta fauna ezberdinak dituzte. Lurra eta klima hain abegikorrak ez direnez, mendiak gutxiago erabiltzen dira nekazaritza, baina gehiago baliabideen ekoizpenean eta aisian, hala nola eski eta ibilaldietarako (mendizaletasuna).

Munduko mendi garaiena Everest da (8.848m itsas-mailatik[2], Nepal-Tibet mugan) eta Euskal Herrikoa Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m[3], Nafarroa Garaian). Eguzki Sistemako edozein planetako mendi garaiena Olympus Mons da (21.171 m, Marten).

Izena(k)

Mendi hitza euskararen eremu guztian erabiltzen da, nahiz eta leku batzuetan beste termino batzuk ere erabili, hala nola borthü Zuberoan edo atx Arrazola-Aramaion[4]. Batzuetan baso terminoarekin nahastu izan da[5]. Badirudi latinezko mons-montis terminoarekin zerikusia duela[5]. Euskal Herriko toponimian erruz erabili izan da. XIX. mende arte, -ko mendia erabiltzen zen batez ere (adibidez Kalbarioko mendia, Apeninoko mendiak...), salbuespen batzuk izan ezik, baina XIX. mende amaieratik -ko gabe erabiltzen hasi eta azkenean gailendu (Aralar mendia, Urgull mendia, Everest mendia..)[5].

Ez dago mendi baten definizio unibertsalik. Garaiera, bolumena, malda, erliebea, espazioa eta jarraitasuna erabili dira mendia definitzeko irizpide gisa. Lekuaren arabera, altitude ezberdinen arabera hartzen da goragune bat menditzat. Adibidez, Britainia Handian eta Irlandan, goragune batek 2.000 oinbeteko (610 metro) garaiera izan behar du gutxienez, menditzat hartua izateko[6].

Mendien sorrera

Sakontzeko, irakurri: «Orogenia»

Orogeniak, Geografiaren adarrak, aztertzen du mendien sorrera[7]. Izena antzinako grezieratik eratorria da: ὄρος, óros, “mendi” + γένεσις, génesis, “sorrera/jatorria”[8].

Funtsean hiru prozesuren ondorioz sortzen eta eratzen dira mendiak: higidura orogenikoen ondorioz, sumendien eta lurpeko indarren eraginaren ondorioz eta higadura prozesuen ondorioz.

Higidura orogenikoak

Higidura orogenikoek lurrazalean dute eragina, eta lurreko parte batzuk altxarazi edo hondoratzen dituzte. Lurrazalak harrizko plaka zurrun batzuk ditu, puzzle bateko piezen antzera egokituta, azpiko geruzaren, astenosfera edo mantuaren, gainean; mantua biguna da, eta plakak higitu egiten dira haren gainean. Plakak elkarretara hurbiltzen direnean, plaka bat bestearen azpian hondoratzen da, eta lurrazala tolesten hasten da; hala sortzen dira mendiak.

Lurrazalaren higiduraren ondorioz sortzen diren mendiek edo mendikateek arku handiak eratzen dituzte kontinenteetan zehar; halaxe eratuak dira, adibidez, Ameriketan Ande mendiek eratzen duten arkua, edo Himalaiak Eurasian eratzen duena.

Geologia aldietan zehar ziklo orogenikoak izan dira bata bestearen ondoren. Aurrekanbriarrean sortu ziren mendiak, ordea, higaduraren ondorioz desagertu ziren. Paleozoikoan sortuak dira, besteak beste, Apalatxeak eta Uralak. Mesozoikoan ez zen orogenia mugimendu handirik izan, eta higadurak berebiziko eragina izan zuen. Zenozoikoan higidura orogeniko berri bat sortu zen; aldi hartan Afrikako plakak eta Eurasiakoak elkarren kontra jo zuten, eta Andeak, Pirinioak eta Atlas mendiak sortu ziren. Era berean sortu ziren Kaukaso mendiak, Himalaia eta Japoniako eta Zeelanda Berriko mendiak. Himalaiako mendikatea Indiako plaka Eurasiakoaren azpian sartzean eratu zen, gaineko plaka tolestu eta gora egin baitzuen; gaur egun ere, Indiako plaka indarra egiten ari da barrenetik eta Himalaia goratzen ari da oraindik ere. Garai hartan sortu eta eratu ziren mendi horiek guztiak gazteak eta garaiak dira.

Sumendiak eta lurpeko indarrak

Bi plakaren artean jarduera handia izaten da, eta batzuetan lurpeko magmak kanpora irteten da, kono itxurako sumendiak eratuz. Andeetako gailur asko halakoak dira. Halaber, bi plaka elkarretatik urruntzean, bien tartean eratzen diren rift haranetan ere sumendiak sortzen dira.

Higadura

Sakontzeko, irakurri: «Higadura»

Geologia eragileek (urak, izotzak, haizeak…) egiten duten higalanaren ondorioz mendiek forma jakinak hartzen dituzte, eta erliebea eratzen da. Denborarekin, ordea, higadurak mendiak desagerrarazten ditu.

Mendiak eta klima

Sakontzeko, irakurri: «Mendialdeko klima»

Garaierak moldatzen du, latitudearekin batera, lurralde bateko klima. Gora igo ahala presioa gutxitu egiten da, tenperatura hoztu, aireak ur gutxiago du… Klimarekin batera, landare motak eta landare ugaritasuna ere aldatuz joaten da garaieraren arabera. Bestetik, mendikateak hesien antzekoak dira, eta ez diote uzten haizeari igarotzen. Hala, haize hezea datorrenean, mendi hegalean gora joaten da, gora igotzean hoztu, lurruna kondentsatzen da eta euria edo elurra egiten du. Haize babesean dauden hegaletan, airea azkar jaisten eta berotzen da, eta lehor geratzen da berehalaxe. Foehn efektua deitzen zaio horri. Basamortu handi eta eremu idor askok mendikate handiak dituzte inguruan. Eskualde epeletan, 1.500 metrotik gora mendiko klimak izaten dira; halakoetan tenperatura hotzak izaten dira urte guztian.

Mendirik garaienak

Munduan

Sakontzeko, irakurri: «Zortzimilako»
Mendirik garaienak kontinenteen arabera
MendiaGaraieraMendilerroaHerrialdeaKoordenatuak
Asia
Everest8.848 mHimalaiaTibet, Nepal27°59′17″N 86°55′31″E / 27.98806°N 86.92528°E / 27.98806; 86.92528
K28.611 mKarakorumTxina, Pakistan35°52′52.86″N 76°30′48.43″E / 35.8813500°N 76.5134528°E / 35.8813500; 76.5134528
Kanchenjunga8.598 mHimalaiaIndia, Nepal27°42′09″N 88°08′54″E / 27.70250°N 88.14833°E / 27.70250; 88.14833
Lhotse8.516 mHimalaiaTibet, Nepal27°58′00″N 86°56′00″E / 27.96667°N 86.93333°E / 27.96667; 86.93333
Makalu8.485 mHimalaiaIndia, Nepal27°53′03″N 87°05′20″E / 27.88417°N 87.08889°E / 27.88417; 87.08889
Ipar Amerika
Denali6.194 mAlaskako mendikateaAEB (Alaska)63°43′10″N 151°00′26″W / 63.71944°N 151.00722°W / 63.71944; -151.00722
Logan mendia5.956 mMendi HarritsuakKanada (Yukon)60°32′02″N 140°24′10″W / 60.53389°N 140.40278°W / 60.53389; -140.40278
Citlaltépetl5.678 mZeharkako Sumendi-ardatzaMexiko19°01′08″N 97°16′12″W / 19.01889°N 97.27000°W / 19.01889; -97.27000
Saint Elias mendia5.489 mBareko kostako mendikateakKanada (Yukon)/AEB (Alaska)60°17′36″N 140°55′46″W / 60.29333°N 140.92944°W / 60.29333; -140.92944
Popocatépetl5.410 mZeharkako Sumendi-ardatzaMexiko19°01′23″N 98°37′19″W / 19.02306°N 98.62194°W / 19.02306; -98.62194
Hego Amerika
Aconcagua6.962 mHegoaldeko AndeakArgentina32°39′15″S 70°00′41″W / 32.65417°S 70.01139°W / -32.65417; -70.01139
Ojos del Salado6.891 mAtacamako punaTxile27°06′35″S 68°32′32″W / 27.10972°S 68.54222°W / -27.10972; -68.54222
Pissis6.774 mAtacamako punaArgentina27°45′14″S 68°47′53″W / 27.75389°S 68.79806°W / -27.75389; -68.79806
Huascarán6.768 mCordillera BlancaPeru9°07′17″S 77°36′32″W / 9.12139°S 77.60889°W / -9.12139; -77.60889
Cerro Bonete Chico6.759 mAtacamako punaArgentina28°01′08″S 68°45′22″W / 28.01889°S 68.75611°W / -28.01889; -68.75611
Afrika
Kilimanjaro (Kibo sumendia)5.895 mTanzania3°04′33″S 37°21′12″E / 3.07583°S 37.35333°E / -3.07583; 37.35333
Kenya5.199 mKenya0°09′22″S 37°19′05″E / 0.15611°S 37.31806°E / -0.15611; 37.31806
Mawenzi5.149 mKilimanjaro mendiguneaTanzania
Stanley mendia5.109 mRwenzoriKongoko Errepublika Demokratikoa/Uganda0°23′00″N 29°52′00″E / 0.38333°N 29.86667°E / 0.38333; 29.86667
Ras Dashen4.623 mSimien mendiakEtiopia13°14′12″N 38°22′21″E / 13.23667°N 38.37250°E / 13.23667; 38.37250
Europa
Elbrus5.642 mKaukasoErrusia43°21′18″N 42°26′21″E / 43.35500°N 42.43917°E / 43.35500; 42.43917
Dykhtau5.203 mKaukasoErrusia43°03′10″N 43°07′54″E / 43.05278°N 43.13167°E / 43.05278; 43.13167
Xkhara5.201 mKaukasoErrusia/Georgia42°59′58″N 43°06′42″E / 42.99944°N 43.11167°E / 42.99944; 43.11167
Kazbek5.047 mKaukasoGeorgia42°41′48″N 44°31′07″E / 42.69667°N 44.51861°E / 42.69667; 44.51861
Mont Blanc4.810 mAlpeakFrantzia/Italia45°49′57″N 6°51′51″E / 45.83250°N 6.86417°E / 45.83250; 6.86417
Ozeania
Puncak Jaya4.884 mSudirmanIndonesia (Mendebaldeko Papua)4°04′44″S 137°09′34″E / 4.07889°S 137.15944°E / -4.07889; 137.15944
Puncak Trikora4.750 mSudirmanIndonesia (Mendebaldeko Papua)4°21′00″S 138°39′00″W / 4.35000°S 138.65000°W / -4.35000; -138.65000
Wilhelm mendia4.509 mBismarck mendiakPapua Ginea Berria5°48′00″S 145°02′00″W / 5.80000°S 145.03333°W / -5.80000; -145.03333
Giluwe4.368 mBismarck mendiakPapua Ginea Berria6°02′20″S 143°53′10″W / 6.03889°S 143.88611°W / -6.03889; -143.88611
Cook mendia3.754 mHegoaldeko AlpeakZeelanda Berria43°35′44″S 170°08′27″E / 43.59556°S 170.14083°E / -43.59556; 170.14083


Antartika
Vinson4.897 mSentinel mendilerroa78°31′31″S 85°32′02″W / 78.52528°S 85.53389°W / -78.52528; -85.53389
Tyree mendia4.852 mSentinel mendilerroa78°24′00″S 85°55′00″W / 78.40000°S 85.91667°W / -78.40000; -85.91667
Kirkpatrick mendia4.528 mAlexandra Erregina mendilerroa84°20′00″S 166°25′00″E / 84.33333°S 166.41667°E / -84.33333; 166.41667
Markham mendia4.350 mAlexandra Erregina mendilerroa82°51′00″S 161°21′00″E / 82.85000°S 161.35000°E / -82.85000; 161.35000
Domo A4.030 m

Hala ere, Everesten gailurra ez da Lurraren erdigunetik urrunen dagoen puntua, baizik eta Chimborazo mendiren tontorra (Ekuador). Izan ere Lurraren itxura esfera bat baino oboide bat da eta, beraz, ekuatoretik gertuago dauden puntuak urrunago daude. Konkretuki erdigunetik 6.384.415,98 metrora (6.384,4 kilometrora) dago[9], nahiz eta itsas mailatik 6.263,47 m baino ez izan[9].

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko mendiak»

Euskal Herriko mendirik garaiena Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m) da, tontorraren zati bat Nafarroa Garaian duena. Gailurrak egiten du Nafarroaren, Bearnoren eta Aragoiren arteko muga. Herrialdez herrialde begiratuta, Orhi (2.017 m) da Zuberoako garaiena; Aitxuri (1.551 m), Gipuzkoakoa; Gorbeia (1.481 m), Araba eta Bizkaikoa; Okabe (1.466 m), Nafarroa Beherekoa; eta Artzamendi (931 m) Lapurdikoa.

izenaitsas mailaren gainetiko altuerahonako erakunde administratiboan dagokoordenatuakirudia
Hiru Erregeen Mahaia2446Erronkari42°55′10″N 0°43′39″W / 42.919411°N 0.7275039°W / 42.919411; -0.7275039
Añelarra2358Nafarroa Garaia42°56′21″N 0°43′53″W / 42.939087°N 0.731288°W / 42.939087; -0.731288
Countendé2338Nafarroa Beherea42°56′59″N 0°42′37″W / 42.949671°N 0.710208°W / 42.949671; -0.710208
Ukerdi2251Nafarroa Garaia42°55′26″N 0°44′57″W / 42.92379°N 0.749151°W / 42.92379; -0.749151
Ezkaurre2050Nafarroa Garaia
Huescako probintzia
42°51′15″N 0°50′24″W / 42.85416667°N 0.84°W / 42.85416667; -0.84
Orhi2017Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°59′23″N 1°00′18″W / 42.989627777778°N 1.0049527777778°W / 42.989627777778; -1.0049527777778
Kartxela1982Erronkaribar
Nafarroa Garaia
Zuberoa
42°57′09″N 0°53′18″W / 42.9525°N 0.88833333333333°W / 42.9525; -0.88833333333333
Otsogorrigaña1923Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′27″N 0°55′07″W / 42.9575°N 0.91861111°W / 42.9575; -0.91861111
Barazea1893Zuberoa
Nafarroa Garaia
Nafarroa Beherea
42°57′50″N 0°54′21″W / 42.9638937°N 0.9057634°W / 42.9638937; -0.9057634
42°57′49″N 0°54′21″W / 42.963592°N 0.905738°W / 42.963592; -0.905738
Lakhura1877Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′17″N 0°50′13″W / 42.95478°N 0.83704°W / 42.95478; -0.83704
Lapazarra1785Nafarroa Garaia42°55′51″N 0°47′52″W / 42.93083333°N 0.79777778°W / 42.93083333; -0.79777778
Ezkaurretxikia1769Nafarroa Garaia42°51′30″N 0°52′41″W / 42.858403°N 0.878088°W / 42.858403; -0.878088
Kañadaxiloa1769Nafarroa Garaia42°50′20″N 0°51′27″W / 42.838929°N 0.857465°W / 42.838929; -0.857465
Zazpigaina1768Zuberoa42°59′49″N 1°01′01″W / 42.99694444°N 1.01694444°W / 42.99694444; -1.01694444

Erreferentziak

Kanpo estekak