Biarritz-Iparralde aireportua

Euskal Herriko aireportua, Biarritzen kokatuta
Miarritze-Angelu-Baionako aireportua» orritik birbideratua)

Biarritz-Iparralde aireportua Biarritz eta Angelu udalerrien artean dagoen aireportua da.

Biarritz-Iparralde
aéroport de Biarritz - Pays Basque
1234567891011121314151617181920212223242526272829
Biarritz Pays Basque Aireportua
Aéroport de Biarritz Parme
IATA: BIQ • ICAO: LFBZ Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaAngelu
Koordenatuak43°28′06″N 1°31′24″W / 43.4683°N 1.5233°W / 43.4683; -1.5233
Map
Altitudea74 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1954
Izenaren jatorriaBiarritz
Angelu
Baiona
Euskal Herria
Parme (en) Itzuli
Aireportua
Pistak
NorabideaMaterialaLuzeZabal
09/27Asfalto2.250 m45 m
Zerbitzu hiriaBiarritz
Luzera2.250
Webgune ofiziala

Ezaugarriak

Barneko ikuspegia

1950eko hamarkadan zehar sortu zen. Gaur egun Biarritzeko aireportua Lapurdi, Gipuzkoa eta Landetako biztanleek erabiltzen dute, nazioarte mailan dituen hegaldi kopuru handiarengatik. Donostiatik nahiko hurbil kokatzen da Biarritzeko aireportua eta urtero milaka dira aireportua erabiltzen duten biztanle gipuzkoarrak. Donostia eta Biarritz bitartean bada autobus zerbitzua gaur egun.

Azken hamarkadan Donostia eta Baiona bitarteko Euskal Hiriaren kontzeptua garatuz joan den heinean, asko izan dira Donostiako aireportua itxi eta eskualderako aireportu bakarra uztea eskatu dutenak. Dena den, ia ezinezkotzat jotzen da aireportu bakarra uztea, Donostiako aireportua eta Biarritzeko aireportua bi lurralde ezberdinetan aurkitzen direlako, eta bi lurralde horiek aireportu biak mantendu nahi dituztelako.

Aireportuaren kudeaketa Syndicat mixte pour l'aménagement et l'exploitation de l'aérodrome de Biarritz-Bayonne-Anglet taldeari dagokio 2007tik. Talde hau Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak, Euskal Hirigune Elkargoak, Pirineo Atlantikoetako departamentuak, Landetako departamentuak eta Donibane Lohitzuneko udaletxeak osatzen dute[1].

Ezaugarri teknikoak

Terminalak pista bakarra dauka, 09-27 pistak guztira 2.250 metroko luzera dauka. Terminalaren alboan, aparkaleku bat dago, lehen 30 minutuetan aparkatzea doakoa delarik. Aireportuaren IATA kodea BIQ da, eta ICAO kodea LFBZ.

Aireportuan dauden hegazkin konpainiak

Azken urteetan Europako aireportu askotan gertatu bezala, kostu-baxuko hegaldiek gero eta garrantzia handiagoa dute Biarritzko aireportuan. Horrela, Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak hainbat hegaldi eskaintzen ditu. Hauek dira aireportua erabiltzen duten hegazkin konpainiak.

Hegaldiak
Paris-Orly
Udan: Marseilla
Paris-Charles de Gaulle
Udan: Berlin-Tegel, Lille, Londres-Gatwick, Londres-Luton, Lyon, Niza
Udan: Basilea/Mulhouse
Udan: Helsinki
  • Flybe:
Udan: Birmingham, Southampton
  • IGavion:
Udan: Châteauroux-Centre
Lyon, Paris-Charles de Gaulle
Udan: Geneva, Lille, Niza
Udan: Madril
  • Luxair:
Udan: Luxenburgo
Londres-Stansted, Brusela-Charleroi
Udan: , Dublin, Stockholm-Skavsta
Udan: Kopenhage, Stockholm-Arlanda
Udan: Geneva
Udan: Marseilla, Estrasburgo

Estatistikak

Biarritz-Angelu-Baionako nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2022
Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[2]
UrteaBidaiariakUrteaBidaiariak
2001790.63120091.011.589
2002778.7672010989.622
2003799.91420111.032.937
2004786.37320121.084.200
2005817.08320131.098.079
2006865.60120141.064.402
2007930.88020151.039.346
20081.028.00620161.135.482

Hegaldiak bidaiarien arabera

Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011[3]
PostuaHiria2011n2012anAldaketaAirelineak
1 Paris-Orly, Frantzia544.292531.139%2,42Air France
2 Paris-Charles de Gaulle, Frantzia155.642160.692%3,24EasyJet
3 Lyon, Frantzia102.18297.326%4,75Air France, EasyJet
4 Londres-Stansted, Erresuma Batua94.86890.663%4,43Ryanair
5 Dublin, Irlanda35.76242.745%19,53Ryanair

Hiri garraioa

Hiriarteko autobusa

Hiriko autobusa

Argazkiak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi