Microsoft Cortana

Microsoft enpresak sortutako adimen artifizialean oinarritutako laguntzailea

Cortana Microsoftek garatutako laguntzaile pertsonal adimentsua da, izen bereko HALO serie ospetsuko pertsonaian oinarritua.[1] Lehenengo, Windows Phone 8.1-erako egin zen erabilgarri;[2] ondoren, Microsoft Band-en[3] eta, azkenik, Windows 10[4] eta Xbox One sistemetan. Programa libre gisa aurkitu daiteke iOS eta Android sistemetan.

Cortana laguntzaile adimentsua.
 Microsoft Cortana, Cortana
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Argitaratze-data2014
Azken bertsioa365.0.0.0
Honen izena daramaCortana (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, alemana, italiera, gaztelania, japoniera, portugesa eta arabiera
EuskarriaWindows Phone 8.1 (en) Itzuli, Microsoft Windows, Windows 10 Mobile (en) Itzuli, iOS, Xbox One and Xbox Series X/S system software (en) Itzuli eta Android
Sarrera gailuaLengoaia naturaleko erabiltzaile interfazea
Irakur dezakeMicrosoft Windows
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
JabeaMicrosoft
Ekoizpena
GaratzaileaMicrosoft
Fikzioa
Erabiltzen duMicrosoft Academic Graph (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz
https://www.microsoft.com/en-us/cortana
kronologia
Microsoft CortanaWindows Copilot (en) Itzuli

Cortanak hizkuntza naturala onartzen du (komando zehatzik erabili beharrik gabe) eta Bing, Yelp eta Foursquare erabiltzen ditu datu-base gisa. "OK Google" aplikazioan bezala Cortana ahots komando batekin aktibatu daiteke ("Hola Cortana", espainierazko bertsioan[5]) Microsoften produktu guztietan Lumia Denim eguneraketa ez duten Lumia gailua eta 80x serie baino beheragoko SnapDragon prozesadorea dutenetan izan ezik.[6]

Google Nowk eta Sirik ez bezala, Cortanak erabiltzaileen informazio ugari gordetzen ditu (jakin-mina, ohikeriak, errutinak, ohiturak, ohiko gurariak...) "libreta" batean. Honela erabiltzaileak datu hauek erraz kontrolatu, aldatu edota informazio gehiago gehi ahalko du zerbitzua hobetzeko. Gainera, bestelako aplikazioak ere ahotsaren bidez erabiltzen uzten duen lehenengo laguntzailea izan da.[7][8]

Funtzioak

Jarraian zerrendatuta daude, alfabetikoki, nabarmenak diren Cortanaren funtzioetako batzuk:

  • Aplikazioak irekitzea.[9]
  • Klimaren buruzko informazioa topatzea.[10]
  • Hegaldien buruzko informazioa topatzea.
  • Telefonoaren egendan zehar bilatzea.
  • Kantatzea. Musika eskaintzea.
  • Txisteak kontatzea.
  • Igarkizunak kontatzea.
  • Alarmak sortzea edo existitzen direnak aktibatzea/desaktibatzea.
  • Oharrak sortzea, OneNoten gordeko direnak.
  • Oroigarri adimentsuak ezartzea erabiltzailea leku batera heltzean edota dei bat jasotzen/bidaltzen badu.[11]
  • Musika aplikaziorako hainbat funtzio.
  • Deitzea zenbaki edo kontaktu bati (15-406820-ra, *123-ra edo Juani deitzea).[7]
  • Quiet Hours erabiltzea, espainieraz: "Horas Silenciosas" (ez molestatzeko orduak). Deiak eta mezuak iragazten ditu zehaztutako ordu batzuetan.
  • Informazio biografikoa erakustea.[12]
  • Erabiltzailearen kokapena erakustea.
  • Bilaketak egitea interneten Bing bilaketa motorraren bitartez.

Gainera, Cortanak honelako galdera batzuk ulertu ahal ditu:

  • Nola dago eguraldia Moskun?
  • Zenbat kaloria daude pizza zati batean?
  • Behar izango dut beroki bat gaur goizean?
  • Ze adin du Barack Obamak?
  • Nor da orain Portugaleko presidentea?
  • Existitzen da Jainkoa?


Erabilgarritasuna

Lehenengo Estatu Batuetan irten zen, beta bertsiotzat; eta, ondoren, sistema eragilearen "GDR1"-ekin Erresuma Batuan eta Txinan (gainerako herrialdeetan, 2014aren amaieran).

Cortanaren portaera herrialdera moldatuta dago (lekuko hizkuntzara, kulturara eta hizkerara). Adibidez, Erresuma Batuko Cortanak britaniar azentua du, eta hango hizkerak erabiltzen ditu.

Gainera, ematen zaion erabileraren arabera Cortanaren portaera erabiltzaileen interesetara moldatuko da (tokiko kirol taldeei edota telebista sailei buruzko informazioa emanez).

HizkuntzaHerrialdeaEgoera
IngelesaAmeriketako Estatu BatuakWindows, Android eta iOS sistemetan erabilgarria
Erresuma BatuaWindowsen eta Androiden erabilgarria
KanadaWindowsen erabilgarria
AustraliaWindowsen erabilgarria
IndiaWindowsen erabilgarria
AlemanaAlemaniaWindowsen erabilgarria
Euskara
Oraindik ez dago erabilgarri hizkuntza honetan
ItalieraItaliaWindowsen erabilgarria
GaztelaniaMexikoWindowsen erabilgarria
EspainiaWindowsen erabilgarria
FrantsesaFrantziaWindowsen erabilgarria
KanadaWindowsen erabilgarria
PortugesBrasilWindowsen erabilgarria
Mandarin-txineraTxinaWindows, Android eta iOS sistemetan erabilgarria
JaponieraJaponiaWindows eta iOS sistemetan erabilgarria
ErrusieraErrusiaWindows eta iOS sistemetan erabilgarria

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Siri, Appleren laguntzaile birtuala.
  • Google Now, Googleren laguntzaile birtuala.
  • Google Assistant, Googleren beste laguntzaile birtual bat.
  • S Voice, Samsungen Galaxy mugikorretako laguntzailea.
  • Bixby, Samsungen Galaxy mugikorretako beste laguntzaile birtual bat.

Kanpo estekak